OBOID

Teknologia aldetik aitzindaria den proiektua, unibertsitatean jaiotakoa

Oboid proiektuak dagoeneko 3 urteko ibilbidea egin du ingeniaritza gisa, irtenbide teknologikoak ekarriz.  Proiektuaren jarduera, komunikabideetan hainbat aldiz agertu dena, eragin erakarle handia duen sektorean sartzen da, Euskal Herriko estrategia industrialarekin lotura duen sektorea eta erakundeek sustatzen dutena: Big Data, Internet of Things, Industria 4.0., TEICS, eta abar…). Ez dirudi kontzeptu zabal horiek guztiak enpresa txikiei dagozkienik; hala ere, Oboid-ek egia bihurtzen ditu era errazean edozein industria-fabrikatzailerentzat.

David Diaz de Duranak, proiektuaren sustatzaileak, UPV/EHUn izandako hasiera ekintzaileak gogoratzen ditu: 2011. urtea zen eta ingeniaritza lanetan aritzeaz gain, EAZL, ikasten ari zen, industria ingeniaritzako prestakuntza osatzeko goi mailako bigarren titulazioa, eta direnak eta ez direnak egin behar izaten zituen bi jarduerak bateragarri egiteko.  Vitoria-Gasteizeko udalaren CETIC-en (Informazio eta Komunikazio Teknologien Ikastegia) egin zuen prestakuntza-tailerrari esker, smartphoneak agertu zirenean sortzen ari ziren teknologia berriak ezagutzeko aukera izan zuen eta, halaber,  Android, prestazio ikaragarriekin edozein garatzailetan erabil zitekeen software librearen bidezko App motako aplikazio guztien berri izan zuen. "Elektronika izugarria eta merkea eta aplikazioak eskuragarri nituen: berehala ikusi nuen bi osagai horiek aukera anitz zituztela. Nola eman forma horri guztiari? Nola pasatu teoriatik praktikara?"

Egun batean, Unibertsitateak Agudezia-Inizia programa eskaintzen zuela ikusi zuen. Proiektu horren eslogana "negozio proiektuari bizitza ematea" zen. Negozio Plana egiteko ariketa teorikoa, bihurtu al zitekeen egiazko?Bihurtu al zitekeen bizia? Garai hartan, egoera zailean zegoen enpresa batean ari zen lanean ingeniari elektroniko gisa. "Eta enpresa ixteko mehatxua egia bihurtuko balitz eta kale gorrian eta lanik gabe geratuko banintz? Irtenbidea autoenplegua izan al zitekeen?  "Inizia sariaren deialdian eskaintzen zen diru-kopuru interesgarriak, azkenik, animatu egin zuen."

"Bakarrik teknologiari buruz hitz egiten hasi nintzen… Eta izena eta forma zituen proiektuarekin atera nintzen." 

Ez zuen ezer galtzekorik eta, ordea, asko zuen irabazteko eta, beste enpresa batean lanean ari zenez, denei diskrezio handia eskatuz, Agudezian hasi zen.  "Word-en idatzitako proiektuaz joan nintzen. Ondo idatzita zegoen eta oinarrizko teknologien onurei buruz hitz egin nuen." 10 urte baino gehiagoko eskarmentua zuen, enpresa garrantzitsu bateko sail teknikoan lan egin ondoren, teknologia berrietako prestakuntza teknikoa zuen eta, enpresak kudeatzeko prestakuntza bazuen ere, bere profila teknikoa zen batez ere. "Zer ikasi nuen Agudeziari esker? Proiektuari buelta ematen, merkatuaren eta haren premien terminoetan pentsatzen eta balio-ekarpena egin ahal izateko lekua topatzen, unean uneko premietan sakon  ikertuz.  Teknologiei buruz hitz egiten zuen proiektu batekin joan nintzen eta negozio plan batekin atera nintzen, merkatuan dauden egiazko premiez arduratuz", hau da, Euskadiko fabrikatzaile txikien premiez, nire ezagutzekin aise bete nitzakeenak.   Izena eta forma zituen proiektuarekin atera nintzen. Eta proiektua hauxe zen: Oboid."

"Ondo bideratutako proiektu batek ateak ireki zizkidan." 

Ondo bideratutako negozio proiektua izateak proiektua bultzatu zuten erakundeen sare oso baten ateak ireki zituen: CEIA proiektua garatzeko ekosistema ezin hobea zen, ingurune egokia oinarri teknologikoko enpresa berritzaileentzat.  "Agudezian izan nituen tutoreek ere konfiantza izan zuten nigan eta hiru bezero industriali agindu zieten nire zerbitzuak eta, horri esker, lehenbiziko esperientziak edukitzeko aukera izan nuen."

Oboid-en lehenbiziko proiektua VISUALIZA proiektua da, IZA IGOGAILUAK enpresaren hornitzaile gisa. Enpresa horrek ibilbide eta prestigio handiak ditu bere sektorean. Enpresa horrekin batera igogailu "arrunta" interaktibo bihurtzen duen teknologia garatu dugu. VISUALIZA adibide argia da OBOID-en teknologiek egunero erabiltzen diren gauzetan egiten dituzten berrikuntza eta iraultza azaltzeko. "Bezeroaren neurrira lan egiten dugu eta teknologia horien bidez produktu jakin bati buruz dugun kontzeptua goitik behera aldatu daitekeela erakusten duen proposamena diseinatzen da. Berrikuntza Plana egiten ari diren fabrikatzaile guztiak, prozesuan Oboid erabiltzera bultzatzen ditut; seguru ideia deskribatzaile asko burutuko zaizkigula: Atezain automatikoak, ispiluak, igogailuak, botoiak, industria-elektronika,… Oboid ingeniaritzatik pasatzen diren produktuak, ez dira inoiz lehengoak izango."  Horren adibide argia Miñaoko CEIA eraikina da: Oboid-ek atezain automatikoaren ohizko kontzeptua erabat aldatu du.

 "A, bai, lehen lanean nenbilen enpresak itxi egin zuen pasa den hilean. Baina ez naiz egun bat ere  "langabezian" egon.  Gaur %100 ematen dut enpresan eta hilabete honetan CEIAko bulegotik pabiloi handiagora joan naiz, CEIAn bertan. Azken hori egokiagoa da komertzializatzen  ditudan produktuak fabrikatzeko. Horrez gain, euskarri tekniko elektronikoko beste lerro bat garatzen ari gara eta, horren bidez, hileko diru-sarrerak osatzen ditut eta pozik nago egin dudan apustu ekintzaileaz. Gaur Oboid bizirik dago eta ni bizi naiteke Oboid-ek sortzen duenarekin.