LYCOLAB

"Hasieran pentsatzen nuen: Ekintzailea izan al naiteke ideia bat izan gabe?"

Beatriz Uraldek UPV/EHUko Arabako Campuseko Agudezia Tailerraren 2012ko edizioan parte hartu zuen. Tailerrean parte hartu zutenen % 100 emakumeak izan ziren, profil anitzekoak (hizkuntzalariak zein biologoak). Beatriz proposamen partekatu batean nabarmendu zen: bere etorkizuna eraiki nahi izatea, beldurrak eta hesiak gainditzen dituzten grinan eta indarrean oinarrituz.

Beatriz Agudeziara iritsi zenean, hasiera batean loturarik gabekoak ziruditen, baina gero gauzatzen joan ziren elementuak zituen. Elementu horiek, gerora ikusita logikoak dirudite: "barraskiloak hazteko" baino balio ez zuen lursaila zeukan, Biologia ikasi zuen eta laborategiko espezialista zen eta inorentzat lan egiten zuen natura-produktuen dendetan.

Agudezia tailerretan ekintzailetza-prozesua era naturalagoan eta intuitiboki bizitzea bilatzen da, ikuspegi BIZI batekin (Bizikiro- Living Management). Intuiziozkoa da baina "ekintzaile hitzaren jatorria ekin aditza dela ahaztu gabe" eta beharrezkoa da proiektu bati hazteko aukerak eta enpresa-garapena ziurtatzen dizkioten kudeaketaren premisak ezagutzea. Agudezia-Inizian Beatrizek zenbait gauza egin ahal izan zituen:

  • Esperientzia taldean bizi: Bere ideia landu zuen, baina, aldi berean, bere ikaskideen ideietan ere lan egin zuen, eta horrek bakoitzak bere kabuz bizi ditzakeen ekintzailetzarako egoerak/erabakiak biderkatzen ditu.
  • Beti "oinak lurrean": Motibazio, sorkuntza edo negozio eredu generikoak bilatzeko teknika generikoak albo batera utzita, taldeko zein banakako saioetan, tutorearen laguntza profesionalarekin (A+g-ko profesionala), helburua beti izan da proiektu ukigarria, errealista eta Beatrizek pertsonalki egiteko modukoa.

     

Horrela, ideia jakin bat kateatzen joateko bi katebegietan oinarrituta, hots: "erabiltzeko moduko lursail bat daukat" eta "laborategiko teknikaria naiz", Beatrizekin egindako hausnarketa-prozesua egin ondoren ideia zehatzagoa lortu zen.

Hasieran, barraskiloak hazteko aukera aztertu zuen, baina ideia hori baztertu egin zuen, zeren barraskiloak hazteko proiektuak, bideragarria izateko, bigarren eta hirugarren produktu-gamak behar baitzituen (kozinatuak, potoetan sartutakoak, eta abar…), gordinean saldutakoaren diru-sarrerak osatzeko. Emakume ekintzaileak "ez zuen bere burua sukaldean sartuta ikusten". Baina barraskiloen ideia mantendu egin zuen eta zenbait aldaeren prospekzioa egin zuen: baztertu egin zuen barraskilo-kumeak haztea, arbiak saltzea, eta abar… Eta azkenean, "eureka" esateko unea iritsi zen, zeren Beatrizek denari zentzua ematen zion ideia topatu baitzuen: barraskiloak + biologia + kosmetika naturala + laborategia.

Produktu bat lortzeko aukera zegoen, cryptosina deritzon barraskiloen jariakin oso eraginkor batean  oinarrituta. Jariakina zaila da ateratzen eta nekez manten daiteke egonkor eta kutsatu gabe.  Produktu egonkortua lortuz gero, printzipio aktibo naturalak kosmetikaren mundura eraman ahal izango litzateke eta horrek abantaila argiak ditu. Horretarako, deshidratatuta edo liofilizatuta merkaturatzeko aukera planteatu zuen.

"Negozio-eredua eratu ahal izan nuen… Saria irabaziz."

Horren ondoren, garatzeko moduko negozio-ideia identifikatu eta gero izaten den fasean sartu zen Beatriz. Poza eta kemena dira nagusi, ideia horren inguruan edozer egin daitekeela pentsatzen da eta urrats bakoitza ematean, ideiari buruz hitz egiten entzuten gaituenari ere ideiari buruzko grina sentiarazten diogu eta, kasualitatea, aukera berriak sortzen dira.

Hala ere, ideia bat ez da enpresa bat eta ideia hori ez zen enpresa. Beharrezkoa da jarduera egingo den merkatu-inguruak ondo ezagutzea eta, besteak beste, bezeroak, hornitzaileak, lehiakideak edo kolaboratzaileak izan daitezkeenekin egiazko harremanak izanez. Horrela, negozio-eredua moldatuko dituzten erabakiak hartu ahal izango dira. Beatriz Agudeziako tutoretzetan hasi zen erabaki horiek hartzen.

Prozesuan, hasieran funtsezkotzat jo ziren alderdiak baztertu egin ziren (ideiaren oinarria izan zen lursaila, dagoeneko ez zen garrantzitsua eta ez zen aintzakotzat hartu) eta beste alderdi batzuk sartu ziren, negozioaren zutabe bihurtu zirenak (erronka berriak hauek izan ziren: liofilizazioa egiteko baliabideak eskuratzea, inbertsioan norberaren aktiboak erabili gabe eta erauzketa egiteko teknika egokiak ezagutzea).

Urratsez urrats, erabakiz erabaki, negozioa gauzatuz joan zen eta enpresa-proiektua nahikoa sendoa zen Unibertsitateko Ekintzaile INIZIA sariaren IV ediziora aurkezteko eta irabazteko.
 

"Inoiz ez naiz bakarrik egon: indarrak batzen ditut nire proiektuaren garapena bultzatzeko."

Beatrizek (Lycolab markarekin, dagoeneko), pertsona egokiez inguratzen jakin du Pertsona horiek arlo-teknikoan, kudeaketaren arloan eta arlo sozietarioan lagundu diote: ez da bakarrik egon.  Loturak ezartzeko gaitasuna ikertzailearen beste klabeetako bat da.

Lycolab-ek Arabako erakundeen sarearen laguntza izan du, eta ez bakarrik UPV/EHUko Arabako Campusekoa (Agudezia); Gasteizeko Udalak ere laguntza eman dio (PIPAE -Ekintzaileei Laguntzeko Plan Integral Pertsonalizatua-), babes profesionala areagotuz, proiektua garatu ahal izateko. Bi programek, hausnarketa eta diseinua egiteko laguntzailea baino zerbait gehiago den tutorearen irudia bultzatzen dute; negozioa garatzeko indar, lotura eta esperientzia bereziak batuz proiektuaren taldean aldi baterako parte hartzen duena eta Lan Plana antolatzen duena. 

A+g-ko taldearen sarea (proiektuko tutoreak) ere lanean hasi zen eta Txileko emakume ekintzaile batekin harremanetan jarri zen. Emakumeak ekintzailetza programa batean parte hartu zuen HAZIn (Derioko Nekazaritza Eskola); esperientzia zuen cryptosina erauzteko prozesuan eta horri esker, erauzketa egiteko eragozpen tekniko garrantzitsuak desblokeatu zituen.

UPV/EHUko inguru eta loturen bidez eta Inizia sariari esker, Arabako Campuseko liofilizaziorako laborategiak erabiltzeko ateak ireki  zitzaizkion, prototipoak fabrikatu ahal izateko.

Lycolab, gaur egun, prest dago bideragarritasun teknikoa (oso emaitza onak ematen hasi dena) eta merkatu-bideragarritasuna aztertzeko. Horretarako, EKINTZAILE programaren eta Arabako Enpresa eta Berrikuntza  Zentroko  taldearen (CEIA) laguntza ekonomikoa du. Lyocab-ek zentro horretan du helbidea eta inguru egokia da oinarri zientifiko eta teknologikoa duen proiektu baterako.