Un-Diet

"Un-Diet: Ikerketa Talde baten bultzadari esker sortutako spin-off-a"

Un-Diet UPV/EHUko Elikadura eta Gizentasuna Ikerketa Taldeko ikertzaileen ekimena da. Taldekideek hainbat hamarkadatako esperientzia dute giza elikatze, nutrizio eta dietetika arloetan. Hasieran baloratutako ideia aholkularitza zerbitzuak UPV/EHUk eskainitako zerbitzu orokorra izatea zen eta Unibertsitateak spin-off-a egitera animatu zituzten sustatzaileak.

Horrela, Leila Perez (UPV/EHUko Giza Elikadura eta Dietetikako graduduna) Agudezia Tailerrean parte hartzera animatu zen, Bittor Rodriguez, UPV/EHUko Elikadura eta Gizentasuna Ikerketa Taldeko ikertzailea eta UPV/EHUko Giza Elikadura eta Dietetikako graduko irakaslearen  laguntzarekin.

Leilak eta Bittorrek ez zeukaten aldez aurretiko esperientziarik Enpresak Kudeatzeko tekniketan, baina Agudezia-INIZIA Tailerrean (2012ko edizioan aritu ziren) negozioaren analisia era "naturalean" ikasteko aukera izan zuten. Haien helburua negozio-ideia zehaztea zen: zerbitzuen multzoari eta barne antolakuntzari  koherentzia eman behar zitzaien eta bideragarritasun ekonomikoa ebaluatu behar zen, geroko bezeroak/pazienteak konbentzitzeaz gain, enpresa independente gisa jarduera hasteko beharrezko laguntzak lortzeko.  Ideiak ordenan jarri zituzten, erronka estrategikoen eta erabaki operatiboen artean koherentzia ezarri zuten eta erabakiak zenbaki bihurtu zituzten eta horren ondorioz, zerbitzuen proposamen osoa eta orekatua egin ahal izan zuten, zerbitzu teorikoak (ikerketa, aholkularitza, prestakuntza, dibulgazioa…) eta nutrizio-kontsultaren errealitate praktikoarekin (banakakoa, taldekoa, on-line, etxerik etxe…) bateratuz.

Lan horri esker, askoz errazago egin ahal izan zituzten gaur egun duten INIZIA Mintegiko lekua lortzeko Unibertsitateari egindako proposamena eta Un-Diet-en aurkezpen komertzialeko materiala (web-orria, bloga, eta abar…).

Hala ere, gerora dena ez zen planifikatu zuten bezala atera: Leilak hasieran arriskuan jarri zituen baliabideak (langabeziako prestazioa kapitalizatu egin zuen), baina hasierako izapideak aurreikusitakoa baino gehiago luzatu ziren eta Mintegiko kontsulta dietetikoaren hasiera asko atzeratu zen (eta, horren ondorioz, diru-sarrerak ere atzeratu egin ziren).   Bestalde, proiektuan sartu nahi zituzten erakundeen laguntzetako batzuk  ezin izan zituzten gauzatu. Eta, gainera, Bittorrek eta UPV/EHUko Elikadura eta Gizentasuna Ikerketa Taldeak Un-Dieti aholkularitzan eta prestakuntzan laguntzak ematen jarraitzen badute ere, elkarlan hori hasieran aurreikusi zena baino askoz mugatuagoa da.

"Ekintzaile izatea ez da erraza, baina merezi du saiatzea, zalantzarik gabe."

"Zenbait gauza ez ziren atera espero genuen bezala, eta orain zer? Gaur eraikitzeko behar ziren pieza guztiak ez dituen proiektua daukagu… Eta denbora aurrera doa: "oraindik hilabete batzuk geratzen zaizkigu, baina Mintegitik joateko unea iritsiko da eta Unibertsitate eremutik kanpo bizirik irauteko Un-Diet bat prestatu beharko dugu".

Hala ere, atzera begiratzen dugunean, emaitza positiboa da: "Ekintzaile izatea ez da erraz, orain badakigu, baina merezi du saiatzea, zalantzarik gabe." Hasi ginenean, arriskua ebaluatu genuen eta beldurra ematen zigun galdera egin genuen: Eta gaizki ateratzen bada? Konturatu ginenez, zentzuzko erabakiak hartuta eta poliki-poliki urratsak emanda, arriskua kontrola genezakeen. Dena den, asmoa da prozesuaren amaieran, hasieran baino zerbait gehiago izatea, ez al da horrela? Prozesuan zehar beti jasotzen duzu zerbait: ikaskuntza, esperientzia, ezagutza. Horregatik bakarrik, bagenekien %100 merezi zuela saiatzea.

"Aurrea hartzea funtsezkoa dela ikasi dugu: etengabe pentsatzen ari gara gure enpresak 12-18 hilabete barru nolakoa izan behar duen."

Pasatu den denbora eta gero, argi daukagu aurrea hartzea funtsezkoa dela: buruan dugun kezka nagusia gure enpresak 12-18 hilabete barru zein egoeratan egongo den jakitea da.  "Prest egon behar dugu egoera horretarako". Eta horretarako, kudeaketan erabakiak hartzea planteatzen da etengabe: proiektua nabarmenago zabaltzeko erak bilatzen dabiltza, lekuko telebista batekin elkarlanean ari dira, aktiboak dira sare sozialetan eta ikastaroetan parte hartzen dute euren zerbitzuen berri emateko. Horri esker, bezeroen basea lortu dute eta ondorioz, Un-Diet manten daiteke ekonomikoki.

Erronka orain, kudeaketan eta marketinean ditugun gaitasunak indartzen joatea da, salmentarako eta kudeaketarako denbora (ezinbestekoa negozioa garatzeko) zerbitzua emateko denborarekin orekatuz eta, aldi berean, aholkularitzako eta prestakuntzako proiektu gehiago eransteko era bilatu behar da. Horregatik, harremanetan daude ekintzaileei laguntzen dieten erakundeekin, euren denbora berrantolatzeko eta optimizatzeko aukerak  eta taldea indartzeko erak aztertzen ari dira…   Burua beti martxan daukate: Oraindik ez dute euren burua enpresaburutzat hartzen (hitz hori oso urruti dago haiek duten dietagile eta nutrizionista prestakuntzatik), baina kudeatzaile eta enpresaburu on bat bereizten duena, horixe da hain zuzen, etorkizunari buruzko hausnarketak egite etengabe eta aurrea hartuz erabakiak hartzea. Ikuspegi hori mantentzen dugun bitartean, Leila eta Bittor prestatuta egongo dira gertatzen den edozein egoera-aldaketari aurre egiteko.