XSLaren edukia

Elikagaien Mikrobiologia eta Higienea

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Mintegia57.5
Laborategiko p.1421
Ordenagailuko p.11.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai hau egin ondoren, ikasleek hurrengo gaitasun espezifikoak lor ditzatela nahi da:

1. Mikroorganismoen garrantzia aztertzea elikagaien bidez transmititzen diren patogeno bezala, elikagaien hondaketaren erantzule bezala eta elikagaien ekoizpenenaren parte hartzaile bezala.

2. Mikroorganismoen hazkuntza eta biziraupena elikagaietan baldintzatzen dituzten faktoreak balioestea, baita elikagaien bidez transmititzen diren gaitzen gutxipena eta elikagaien balio-bizitzaren luzapena bilatzen duten faktore hauen aldaketa-prozedurak ere.

3. Elikagaien analisi eta higienerako teknika mikrobiologikoak aplikatzea elikagaien prozesatze-pausuetan, eta emaitzak interpretatzea.

4. Elikagaien oinarrizko ezaugarriak definitzea Elikagaien Mikrobiologia eta Higienearen ikuspuntutik.



Bide batez, hurrengo zeharkako gaitasunak lortze ere:

1. Ikasketa autonomorako estrategiak garatzea

2. Era eraginkor eta argian komunikatzea, bai ahozko zein idatziko eran.

3. Arazoen ebazpenerako eta erabakiak hartzeko ahalmena.

4. Liburu, aldizkari espezializatu eta beste informazio-iturri batzuetatik informazioa era eraginkorrean lortzen ikastea.

5. Informazio-iturriak kritikoki balioestea eta erabiltzen jakitea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Eduki teorikoa



A. ELIKAGAIA, MIKROORGANISMOENTZAT SUBSTRATUA

1. Elikagaien mikrobiologia eta higiene ikasgaiaren sarrera

2. Elikagaien mikrobiota

3. Elikagaia mikroorganismoentzat substratua



B. ELIKAGAIEN BIDEZ TRANSMITITZEN DIREN GAITZEN ARDURADUNAK DIREN MIKROORGANISMO ETA PARASITOAK

4. Elikagaien bidez transmititzen diren intoxikazio eta infekzioak

5. Salmonella eta Shigella generoak

6. Escherichia eta Yersinia generoak

7. Campylobacter generoa

8. Vibrio generoa

9. Listeria generoa

10. Staphylococcus generoa

11. Bacillus generoa

12. Clostridium generoa

13. Ura eta elikagaien bidez transmititzen diren beste bakterio generoak

14. Elikagaien bidez transmititutako birusak

15. Elikagaien bidez transmititutako prioiak

16. Onddo eta alga mikotoxigenikoak

17. Elikagaien bidez transmititutako parasitoak (1): protozooak

18. Elikagaien bidez transmititutako parasitoak (2): helmintoak



C. ELIKAGAIEN HONDAKETAK ERAGITEN DITUZTEN MIKROORGANISMOAK

19. Mikroorganismoek elikagaietan eragiten dituzten hondaketak



D .ELIKAGAIAK EKOIZTEKO INTERESGARRIAK DIREN MIKROORGANISMOAK

20. Mikroorganismoen hartzidurak elikagaien produkzioan

21. Elikagai prebiotiko eta probiotikoak



E. MIKROORGANISMOEN KONTROLA ELIKAGAIETAN

22. Tenperaturaren efektua elikagaietako mikroorganismoen hazkuntza eta biziraupenean

23. Irradiazioaren, ur-jardueraren aldaketaren eta presio altuen erabileraren efektua elikagaietako mikroorganismoen hazkuntza eta biziraupenean.

24. pH aldaketen eta kontserbagarrien erabileraren efektua elikagaietako mikroorganismoen hazkuntza eta biziraupenean.

25. Elikagaien kontserbaziorako atmosfera-aldaketen efektua elikagaietako mikroorganismoen hazkuntza eta biziraupenean

26. Higienizazioa eta esterilizazioa

27. Elikagaien manipulatzailearen osasun eta higienea





Eduki praktikoa



A) Kutsaduraren mikroorganismo adierazleen eta mikroorganismo patogenoen detekzioa eta zenbaketa zenbaketa-metodo eta hazkuntza-medio ezberdinen bidez.

B) Manipulatzailearen eta gainazalen higiene-kontrola hazkuntza, supostu praktiko, ATB bioluminiszentzia eta abarren bidez

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hainbat irakaskuntza-metodologia erabiltzen dira.



Metodologia magistralean azalpen-klaseak emango dira, zeintzuetan irakasleak programa teorikoaren gaiak azalduko dituen. Irakaslearen aldetik azalpenezko saioak izanez ere, ikasleen parte-hartze aktiboa sustatuko da galderen eta kasuen gogoetazko eztabaidaren bitartez. Era honetan, ezagutza teorikoan sakontzeaz gain, ikasleek ahozko komunikaziorako eta sintesiaren ahalmenerako trebetasunak lortzen joango dira.



Laborategiko praktiketan ikasleek ikasgelan lortutako ezaguera teorikoak osatuko dituzte teknika mikrobiologikoak burutuz, bikoteka eta beti irakaslearen gainbegiratzepean. Honela gaiaren ezaguera teorikoetan sakonduko da eta ezaguerak eta trebetasun teknikoak lortuko dira.



Mintegiek klase magistraletan adierazitako teoria osatuko dituzte. Saio hauetan kasu-ikerketak azalduko dira, zeintzuetan ikasleek aldez aurretik talde txikietan aukeratu eta landu duten elikagaien bidezko agerraldia bat analizatuko eta azalduko duten. Era honetan ikasleek talde-lanerako, bibliografia-bilaketarako sintesirako eta ahozko komunikaziorako trebetasunak landuko dituzte.



COVID-19 pandemiaren ondoriozko egoera soziosanitarioak aurrez aurreko irakaskuntza zaildu edo eragotziko balu, irakaskuntza hori on-line emango litzateke, EHUk duen plataforma erabiliz, webgunean eskuragarri dauden sarbide libreko baliabide digitalekin batera.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAIAREN SISTEMA



1. Ebaluazio jarraitua:%40a

- Test motako azterketa partziala, ez-baztertzailea. Balioa: azken notaren %10.

- Azterketa praktikoa: laborategiko praktikei buruzko idatzizko froga, banakakoa, galdera laburrez osatuta egongo dena: %15a

- Talde-lan bat, gaiarekin erlazionaturiko kasu praktiko baten informazioaren bilaketan eta bere ahozko aurkezpenean oinarrituko dena: %15a



2. Banakako froga finala:%60a

- Erantzun 70 anitzeko test motako galderak (uts bakoitzak 0,33 puntu kenduko ditu) eta galdera laburrak.



Azkeneko kalifikazioa aurreko kalifikazioak gehituz lortuko da, baina beharrezkoa da laborategiko praktiken azterketa eta banakako froga finala gainditzea. Hauetan lortutako kalifikazioak uneko ikasturte akademikoan soilik izango dute baliotasuna.



Ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketara ez bertaratzearekin.



EBALUAZIO FINALA SISTEMA



Aukera hori aprobetxatu nahi duten ikasleek gaiaren inguruko irakasleari jakinarazi beharko diegu idatziz lehenengo 9 astetan. Kasu horietan, ebaluazioa izango da:



- Banakako proba finala: 70 aukerako galdera anitzeko proba (uts bakoitzak 0,33 puntu kenduko ditu) eta galdera laburrak:%85a



- Azterketa praktikoa: laborategiko praktikei buruzko idatzizko froga, banakakoa, galdera laburrez osatuta egongo dena. Ebaluazio finala aukeratzen duen ikasleriarentzat, legediak jasotako edozein motibo dela eta ezingo balitz klase praktikoetara bertaratu, eta aurreko kurtsoetan praktikak eginda ez baditu, praktikei loturiko gaitasunen ebaluazioa praktiketako laborategia burututako banakako froga baten bidez gauzatuko da: %15a



Azkeneko kalifikazioa aurreko kalifikazioak gehituz lortuko da, baina beharrezkoa da froga biak gainditzea. Hauetan lortutako kalifikazioak uneko ikasturte akademikoan soilik izango dute baliotasuna.



Ohiko deialdiari uko egiteko froga finala ez bertaratzearekin nahikoa izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

• Praktiketako txostena eta koadernoa
• Laborategiko mantala
• Berarentzako errotuladorea
• Metxeroa / pospoloak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Adams MR, Moss MO. Food Microbiology. 3rd ed. The Royal Society of Chemistry; 2008.

- Doyle MP, Beuchhat LR. Food Microbiology. Fundamentals and Frontiers. 5th ed. ASM Press; 2019.

- Doyle MP, Beuchhat LR, Montville TJ. Microbiología de los Alimentos. Fundamentos y Fronteras. 1ª ed. Editorial Acribia; 2001.

- Forsythe S.J. y Hayes PR. Higiene de los alimentos. Microbiología y HACCP. 2ª ed. Editorial Acribia; 2002.

- Jay, JM., Loessner, MJ., Golden DA Modern Food Microbiology 7th Ed. Plenum US; 2005.

- Ray B, Bhunia A. Fundamental Food Microbiology, 5th ed. CRC Press; 2014.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- ICMSF. Vol. 1-7. Editorial Acribia; 2004.
- Mossel DAA, Moreno García B y Struijk CB. Microbiología de los alimentos. Fundamentos ecológicos para garantizar y comprobar la integridad (inocuidad y calidad) microbiológica de los alimentos. 2ª ed. Editorial Acribia; 2003.
- Pascual Anderson MR. Microbiología Alimentaria: Metodología Analítica para Alimentos y Bebidas 2ª ed. Ediciones Díaz de Santos; 2000.
- Pascual Anderson MR. Enfermedades de origen alimentario: su prevención. Ediciones Díaz de Santos; 2005.

Aldizkariak

- Applied and Environmental Microbiology: http://aem.asm.org/
- Eurosurveillance: http://www.eurosurveillance.org/Public/Articles/Archives.aspx
- International Journal of Food Microbiology: http://www.sciencedirect.com/science/journal/01681605
- Food Microbiology: http://www.sciencedirect.com/science/journal/07400020
- Food Research International: http://www.sciencedirect.com/science/journal/09639969
- Journal of Food Protection: http://www.ingentaconnect.com/content/iafp/jfp
- Journal of Food Science: http://onlinelibrary.wiley.com/journal/10.1111/(ISSN)1750-3841

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALONSO MONSALVE, RODRIGO
  • MARTINEZ MALAX-ECHEVARRIA, IRATI
  • POSTIGO RESA, IDOYA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

10:00-11:00

10:00-11:00

19-33

10:00-11:00

10:00-11:00

20-33

10:00-11:00

32-32

10:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.11 - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
31-31

15:00-17:30

15:00-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.1 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.1 - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

15:00-18:00

15:00-18:00

15:00-18:00

15:00-18:00

15:00-17:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

10:00-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-19

11:00-12:00

19-33

11:00-12:00

11:00-12:00

20-26

11:00-12:00

27-33

11:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
29-29

15:00-17:30

15:00-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

15:00-18:00

15:00-18:00

15:00-18:00

15:00-17:30

15:00-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-24

15:00-18:00

15:00-18:00

15:00-18:00

15:00-17:30

15:00-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
29-29

11:00-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA