MIkrobioGUNE 2022 -HEADER

II. Basque Microbiology Meeting

MIkrobioGUNE 2022 - LABURPENAK

Laburpenen bidalketa

MikrobioGUNE 2022 jardunaldiaren Batzorde Antolatzaileak lanaren laburpena bidaltzeko gonbidapena luzatzen die interesa duten profesional guztiei jardunaldian lanak aurkezteko.

Laburpenek ondoko arauak jarraitu behar dute.

Laburpenak GAZTELANIAZ idatzi behar dira deskarga daitekeen txantiloiarekin (docx, 1,8 Mb) bete behar dira. Mesedez, egileen artean, azpimarratu ekitaldian lana aurkeztuko duena.

Bidalketan, lana zein saio zientifikoan edo zein gaian aurkeztu nahi den adierazi beharko da, baita ahozko komunikazioa edo posterra izango den ere. Proposamenak izan daitezke ahozko aurkezpenak egiteko zein poster moduan aurkezteko. Hala ere, Batzorde Antolatzaileak lehentasun horiek aldatu ahal izango ditu, egileari aldez aurretik jakinarazita, saio bakoitzean jasotako aurkezpen-kopuruaren arabera.

Laburpenak bidalketa-formularioaren bidez bidali beharko dira.

Laburpena bidaltzeko, hurrengo urratsak jarraitu behar dira:

  • Hautatu " Remitir trabajo " aukera, bete eskatutako atalak, horien artean erabiltzaile izen bat eta pasahitza sartu beharko duzu eta "Remitir trabajo "botoia sakatu.
  • Erantzun automatiko bat jasoko duzu, lanaren ID identifikazio zenbakiarekin.
  • Menu nagusira itzuli eta “subir archivo” aukera hautatu. Lanaren IDa sartu beharko duzu lehen puntuan sartutako pasahitzarekin batera. Fitxategia eransteko orduan, haren luzapena .doc edo .docx. den adierazi beharko duzu.
  • Erantzun automatiko bat jasoko duzu, laburpena behar bezala kargatu dela adieraziz.

Laburpenen bidalketarako azken eguna 2022ko azaroaren 10a da.

Behin laburpenaren bidalketa-prozesua amaituta, ondo hartu denaren baieztapena jasoko duzue e-mailen bidez. Ez baduzue baieztapenik jaso, mesedez, jarri kontaktuan antolatzaileekin e-mailen bidez: mikrobiogune@gmail.com

OHAR GARRANTZITSUAK:

  • Laburpena bidaltzeak Batzorde Antolatzailearen partez lana argitaratzeko baimena ondorioztatzen du.
  • Bidalitako laburpen guztiak Batzorde Zientifikoak aztertuko ditu isilpeko eran eta berak eska dezake Batzordetik kanpoko arloko adituek aztertzea.
  • Batzorde Zientifikoak erabakiko du lana onartzea eta baita ahozko edo poster moduan kokatzea.
  • Onarturiko lanak aurkezten dituztenek ekitaldian parte hartzeko izena eman behar dute.
  • Onarturiko laburpenak ekitaldiaren laburpen-liburuan argitaratuko dira eta bertaratzen diren guztiei banatuko zaie.
  • Laburpena bidaltzeko gonbitak ez du ondorioztatzen ekitaldian aurkeztuko duenaren izen-emateak edota bidaiak sorturiko gastuen murrizketa edo salbuespena.
  • Hizlari bakoitzak ezin izango du ahozko komunikazio bat baino gehiago aurkeztu.