Interes-arloak

Helburua dagoeneko egiten ari den lanean sakontzen jarraitzeaz gain, euskal gizartean zentralak diren aspektuen inguruan ikerketa eta gogoeta bide berriak irekitzea da.

Hiru arloren inguruan mugitzen da gure ikerketa: lehenengoak «Nazionalizazio prozesua Euskal Herri Garaikidean: tokiko biraketa eta nazio-gatazkak (1808-2000)» lantzen du; bigarrenak, "Biktimak eta Memoria Euskal Herri Garaikidean" hartzen du gaitzat, eta hirugarrenak, lehen biak uztartuz, «Euskal Herriko prozesu historikoaren dimentsio soziala gaur egun» jorratzen du.

Denak "Valentin de Foronda" Gizarte Historia Institutuak (UPV-EHU) sustatzen duen ikuspegi historiografikoan egokitzen dira, gizarte analisiari lehentasuna emanez eta faktore kultural eta politikoak bereziki kontuan hartuz, jendearen bilakaera historikoa azaltzeko bidean.