Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan Unibertsitate Masterra

Aurkezpena

Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan masterraren bidez, gizarte ikerketa garatzeko behar diren tresna analitiko eta teknikoen gaineko jakintza aurreratuak eman nahi zaizkie ikasleei. 2001az geroztik Soziologia II Sailak antolatu dituen doktorego programen jarraipentzat har daiteke. Programa horrek, bere azken edizioan (2008-2009), ANECAren eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren (erref.: UZN 2008-00120) kalitate aipamena jaso zuen.

Ikerketa master honen bitartez, soziologiaren jakintza tekniko eta teorikoen aplikazio bizkor, oinarritu eta zorrotzean trebatu nahi dira ikasleak, gaur egungo gizarte errealitate konplexuaren alorretan. Hori dela-eta, "Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan" programak, adituak trebatu baino gehiago, arazo askotarikoak konpontzeko eta etengabeko aldakuntzan dagoen gizarte baten egoera konplexuei aurre egiteko gai izango diren ikertzaileak prestatu nahi ditu.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa