30 egun bizikletaz erronka

Bilaka itzazu opari apiril honetan bizikletaz egiten dituzun kilometroak

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/21

)
erregistro-pantaila

Bat egizu munduko milaka pertsonarekin, sinatu konpromisoa, konbentzitu zure lagunak, sortu talde bat zure hirian eta eragin pedalei apirileko 30 egunetan.

Bat egizu 30 Egun Bizikletaz ERRONKAREKIN!

Zure kilometro iraunkorrek saria izango dute Euskal Herriko Unibertsitatean, UPV/EHUn. Emazu izena 30 Egun Bizikletaz Erronkan, egin 30 kilometro bizikletaz apirilaren 1etik 30era bitartean, eta eskura itzazu sari paregabeak: bizkar zorroak, Spiuk marka ospetsuko produktuak, eguzkitako betaurrekoak, vintage kapelak, bizikletarentzako osagarriak, etab.

Nola parte hartu

1. Erregistra zaitez, “Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU” hautatuz eta “upv2019” kodea sartuz.

2. Deskargatu Ciclogreen-en app-a Android edo iOS gailuetarako eta erabil ezazu bizikletaz egiten dituzun joan-etorriak erregistratzeko. Jarrai ezazu zure eta ikaskideen eboluzioa Erronkaren Sailkapenean!

3. Egin gutxienez 30 kilometro bizikletaz apirilaren 1etik 30era artean, eta opari zoragarrien zozketan parte hartuko duzu.

Gonbidatu zure ikaskideak erronkan parte hartzera! Zenbat kilometro egingo ditugu denon artean? Modu bakarra dago jakiteko.