30 egun bizikletaz erronka

Apirilean bizikletaz egiten dituzun kilometroak opari bilaka itzazu

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/07

Erregistro

Bat egin munduko milaka pertsonarekin, sinatu konpromisoa, konbentzitu zure lagunak, sortu talde bat zure hirian eta eragin pedalei apirileko 30 egunetan.

Bat egin 30 Egun Bizikletaz ERRONKAREKIN!

Euskal Herriko Unibertsitateak bizikletaz egiten dituzun kilometroak sarituko ditu. Eman izena 30 Egun Bizikletaz erronkan, egin 30 kilometro bizikletaz apirilaren 1etik 30era bitartean, eta eskura itzazu sari paregabeak: bizikleta zoragarri bat, Spiuk marka ospetsuko produktuak, etxean ekoitzitako garagardoaren pack-ak, txirrindularien maillotak…

Nola parte hartu?

1. Eman izena hemenunibertsitateen eremuan Euskal Herriko Unibertsitatea hautatuz eta ‘universidadpaisvasco2018’ kodea sartuz.

2. Deskargatu Ciclogreenen Android gailuetarako app-a edo iOS gailuetarakoa eta erabil ezazu bizikletako joan-etorriak erregistratzeko. Begiratu Erronkaren Rankingean ea zenbat kilometro egiten dituzuen zuk eta zure ikaskideek!

3. Egin gutxienez 30 kilometro bizikletaz apirilaren 1etik 30era artean, eta opari zoragarrien zozketan parte hartuko duzu.

Gonbidatu zure ikaskideak erronkan parte hartzera. Zenbat kilometro egingo ote ditugu guztion artean? Modu bakarra dago jakiteko.