Eduki publikatzailea

Leioako Campusean eskuko telefonoak eta bestelako tamaina txikiko hondakin elektronikoak biltzeko kanpaina (maiatzaren 20-31)

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/16

Kartela

UPV/EHUko Iraunkortasuneko Zuzendaritzak ECOTIC Fundazioarekin kolaboratzen du horrek antolatutako kanpainan: “Digitalizazio Iraunkorraren aldeko birziklatze elektronikorako kanpaina”. Kanpaina horren helburua da unibertsitateko kideen artean kontsumo arduratsuaren aldeko eta ingurumena zaintzeko ohiturak sustatzea, eta horretarako tresna elektroniko txikien hondakinak –batez ere eskuko telefonoak eta tabletak– gaika birziklatzea.

Kanpaina 2019ko maiatzaren 20tik eta 31ra bitartean egingo da, Leioako Campuseko Bibliotekan (Mikel Laboa plazan), 10:00etatik 15:00etara. Hondakinak jasotzeko edukiontziak jasotzeaz gainera, informazio gune bat ere instalatuko da.

Azken belaunaldiko smartphone bat zozketatuko da gune horretan hondakinen bat lagatzen duzuen pertsonen artean.
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU !