Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea (Gasteiz)

2019-2020 ikasturtea

9, 3, 11, 12, 13 garapen iraunkortasunerako helburuak

UPV/EHUren Arabako Campuseko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea ari da 2019/20 ikasturte honetan BerrAktibatu+ programan parte hartzen, “birziklapena eta hondakinen kudeaketa” arloan.

Helburuak

  • Fakultatearen egoera aztertu, hiri hondakin solidoen gaikako bilketari dagokionean, birziklatzea areagotu eta hondakin hauek behar bezala jasotzea helburu.

  • Fakultateko pertsonalarentzako eremu bat atontzeko aukera aztertu, bertan jan, jakiak berotu eta tuperrak garbi ditzaten.

Helburu hauek zuzen-zuzenean lerrokatzen dira Agenda 2030ko garapen iraunkorrerako hainbat helburuekin (GIH): 3. GIH (osasuna eta ongizatea), 11. GIH (hiri eta komunitate iraunkorrak), 12. GIH (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13. GIH (klimaren aldeko ekintza).

Ekintza taldea

Taldea fakultateko kolektibo guztietako kideek osatzen dute, ikastegiko zuzendaritza lagun dutela: irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

Reactívate+ programaren koordinatzailea Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean (Gasteiz). Harremanetarako Informazioa

  • Amaia Inza Bartolomé
    Arabako atalaren Koordinatzailea eta lehenengo Dekanordea
    Posta-e: amaia.inza@ehu.eus