Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Lan-taldea (9, 3, 11, 12, 13 garapen iraunkortasunerako helburuak)

UPV/EHUren Bilboko Hezkuntza Fakultatea ari da 2019/20 ikasturte honetan BerrAktibatu+ programan parte hartzen, “elikadura eta hondakinak” arloan.

Helburuak

  • Elikadura osasungarria, osasuntsua, orekatua eta hurbilekoa sustatzea, fakultateko kolektibo guztiei zuzendutako ekintzen bidez, elikadura ohiturak aldatzeko vending produktuei eta janari prozesatu eta ontziratuari dagokienez.

  • Jardunbide egokiak ezar daitezen sustatzea, ikastegiko jardueretan sortzen diren kafe edalontzi eta paper hondakinen kantitatea murrizteko; horretarako, hau bultzatuko da: norberaren edalontzia erabiltzea, lanak formatu digitalean ematea eta lehengaiak berrerabiltzea eta birziklatzea.

Helburu hauek zuzen-zuzenean lerrokatzen dira Agenda 2030ko garapen iraunkorrerako hainbat helburuekin (GIH): 3. GIH (osasuna eta ongizatea),  11. GIH (hiri eta komunitate iraunkorrak), 12. GIH (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13. GIH (klimaren aldeko ekintza).

Ekintza taldea

Taldea fakultateko ikasleek osatzen dute, batez ere, zuzendaritzak, irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek lagunduta.

BerrAktibatu+ programa bi irakasgaitan sartu da: Gizarte Hezkuntzako Graduko “Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza” eta Lehen Hezkuntzako Graduko “Natura Zientziak Lehen Hezkuntzako Ikasgelan I”.

Berraktibatu+ programaren koordinatzailea Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Harremanetarako Informazioa

  • Unai Ortega Lasuen
    Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko Irakaslea
    Correo-e: unai.ortega@ehu.eus

  • Maria Arritoketa Ortuzar Iragorri
    Matematika eta Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko Irakaslea
    Correo-e: arritxu.ortuzar@ehu.eus