Carlos Santamaría Zentroa

2019-2020 ikasturtea

Lan taldea (9, 11, 12, 13 garapen iraunkortasunerako helburuak)

UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroa ari da 2019/20 ikasturte honetan BerrAktibatu+ programan parte hartzen, “hondakinen sorrera murriztea” arloan.

Helburuak

  • Ikastegian sortzen diren hondakinen bolumena murriztu eta, behar izanez gero, prebenitu, zehazkiago plastiko, ontzi eta paperezko hondakinak, eguneroko ohituretan aldaketak eragin eta kontsumo arduratsua sustatuko duten neurriak ezarriz.

  • Informazio eta sentiberatze kanpainak sustatu, eraikinean ari diren pertsonei begirakoak, ingurumen jardun egokiak izan eta ingurumena kontserbatuko bada.

Helburu hauek zuzen-zuzenean lerrokatzen dira Agenda 2030ko garapen iraunkorrerako hainbat helburuekin (GIH): 11. GIH (hiri eta komunitate iraunkorrak), 12. GIH (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13. GIH (klimaren aldeko ekintza).

Ekintza taldea

Taldea, nagusiki, Gipuzkoako campuseko Bibliotekan ari den administrazio eta zerbitzuetako pertsonalak osatzen du, Gipuzkoako campuseko errektoreordetzaren laguntzaz

Reactívate+ programaren koordinatzailea Carlos Santamaría zentroan. Harremanetarako Informazioa

  • Marian Piñeiro Fernández
    Gipuzkoako Campuseko unibertsitate Bibliotekaren zuzendaria
    Posta-e: marian.pineiro@ehu.eus