Farmazia Fakultatea

2019-2020 ikasturtea

9, 11,12, 13 garapen iraunkortasunerako helburuak

UPV/EHUren Farmazia Fakultatea ari da 2019/20 ikasturte honetan BerrAktibatu+ programan parte hartzen, “paperaren erabilera murriztu eta, honen ezean, paper birziklatua erabili” arloan.

Helburuak

  • Fakultateko zerbitzuetan egiten diren fotokopien kopurua zehaztu, hauen kontsumoa murrizteko xedeaz, inprimagailuen konfigurazioa (alde bietan eta grisen eskalan) sustatuz eta dokumentuak eta ziurtagiriak formatu elektronikoan emanez.

  • Fakultateko kolektiboen ohiturak aztertu, paperaren erabilerari dagokionean, ohitura horiek aldatzeko sentiberatze ekintzak zehaztearren (paper birziklatuaren erabilera lehenetsi, jakinarazpen elektronikoak sustatu, komuneko papera eta beste).

Helburu hauek zuzen-zuzenean lerrokatzen dira Agenda 2030ko garapen iraunkorrerako hainbat helburuekin (GIH):  11. GIH (hiri eta komunitate iraunkorrak), 12. GIH (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13. GIH (klimaren aldeko ekintza).

Ekintza taldea

Taldea fakultateko kolektibo guztietako kideek osatzen dute, ikastegiko zuzendaritza lagun dutela: irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

Reactívate+ programaren koordinatzailea Farmazia Fakultatean. Harremanetarako Informazioa