Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

2019-2020 ikasturtea

9, 3, 11, 12, 13 garapen iraunkortasunerako helburuak

UPV/EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea ari da 2019/20 ikasturte honetan BerrAktibatu+ programan parte hartzen, “ura” arloan.

Helburuak

  • Ur botilatuaren kontsumoa murriztu fakultatean, kanilako uraren kontsumoa sustatuz eta erraztuz, iturriak toki irisgarrietan jarriz eta pitxer eta edalontziak erabiliz, ekitaldi kolektiboetan nola norberaren erabileraz.

  • Ikastegiko pertsonala eta ikasleak kontzientziatu, ohiturak aldatzeko helburuz egindako kanpaina espezifikoen bidez, ur botilatuaren kontsumoari dagokionean, kanilako ura erabiltzeak pertsonei dakarzkien onurak eta plastikozko ontziek planetaren osasunari eragiten dioten kalteak zabalduz.

Helburu hauek zuzen-zuzenean lerrokatzen dira Agenda 2030ko garapen iraunkorrerako hainbat helburuekin (GIH): 3. GIH (osasuna eta ongizatea), 11. GIH (hiri eta komunitate iraunkorrak), 12. GIH (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13. GIH (klimaren aldeko ekintza).

Ekintza taldea

Taldea fakultateko kolektibo guztietako kideek osatzen dute, ikastegiko zuzendaritza lagun dutela: irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

Reactívate+ programaren koordinatzailea Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Harremanetarako Informazioa

  • Miguel Ángel Casado del Río
    Koordinazioa, Plangintza Estrategikoa eta Kalitatearen Dekanordea
    Posta-e: miguelangel.casado@ehu.eus