Informatika Fakultatea

2019-2020 ikasturtea

Lan taldea (9, 7, 11, 12, 13 garapen iraunkortasunerako helburuak)

UPV/EHUren Informatika Fakultatea ari da 2019/20 ikasturte honetan BerrAktibatu+ programan parte hartzen, “energia” arloan.

Helburuak

  • Fakultatearen hasierako egoera aztertu, energiaren kontsumoari dagokionean, eta analisi honen emaitzak partekatu, kontsumo energetikoa arrazionalizatu eta CO2ren isuria murrizteko.

  • Ikastegiko pertsonala eta ikasleak kontzientziatu, ohiturak aldatzeko helburuz egindako kanpaina espezifikoen bidez, energia kontsumoari dagokionean fakultateko eremu eta areto espezifikoetan, informatika gela, ikasgela, bulego eta abarretan.

Helburu hauek zuzen-zuzenean lerrokatzen dira Agenda 2030ko garapen iraunkorrerako hainbat helburuekin (GIH): 7. GIH (energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea), 11. GIH (hiri eta komunitate iraunkorrak), 12. GIH (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13. GIH (klimaren aldeko ekintza).

Ekintza taldea

Taldea fakultateko kolektibo guztietako kideek osatzen dute, ikastegiko zuzendaritza lagun dutela: irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

Reactívate+ programaren koordinatzailea Informatika Fakultatean. Harremanetarako Informazioa

  • Xabier Arregi Iparragirre
    Hizkuntza eta Sistema Informatikoen saileko irakaslea
    Posta-e: xabier.arregi@ehu.eus