Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea (Leioa)

2019-2020 ikasturtea

9, 3, 11, 12, 13 garapen iraunkortasunerako helburuak

UPV/EHUren Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea ari da 2019/20 ikasturte honetan BerrAktibatu+ programan parte hartzen, “botilaratutako uraren kontsumoa murriztea” arloan.

Helburuak

  • Fakultatearen egoera aztertu, ur botilatuaren kontsumoari dagokionean, kanilako uraren kontsumoa sustatuz eta erraztuz, botilak eskuz birbetetzeko egokitutako iturriak jarriz.

  • Ikastegiko pertsonala eta ikasleak kontzientziatu, ohiturak aldatzeko helburuz egindako kanpaina espezifikoen bidez, ur botilatuaren kontsumoari dagokionean, kanilako ura erabiltzeak pertsonei dakarzkien onurak eta plastikozko ontziek planetaren osasunari eragiten dioten kalteak zabalduz.

Helburu hauek zuzen-zuzenean lerrokatzen dira Agenda 2030ko garapen iraunkorrerako hainbat helburuekin (GIH): 3. GIH (osasuna eta ongizatea), 11. GIH (hiri eta komunitate iraunkorrak), 12. GIH (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13. GIH (klimaren aldeko ekintza).

Ekintza taldea

Taldea fakultateko kolektibo guztietako kideek osatzen dute, ikastegiko zuzendaritza lagun dutela: irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

 Reactívate+ programaren koordinatzailea Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean. Harremanetarako Informazioa

  • Angel Elías Ortega
    Fakultateko dekanoa eta Enpresa Zuzenbidea Saileko irakaslea
    Posta-e: angel.elias@ehu.eus