Nazio Batuen Garapen Iraunkorraren Helburuak

Garapen Iraunkorraren alde UPV/EHUk Agenda 2030 delakoari egingo dion ekarpena

Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendak, Nazio Batzuen Batzar Nagusiak 2015eko irailean onartutakoak, ikuspegi integral eta eraldatzaile bat ezarri du, gizakiaren garapenari begira, izaera iraunkorrari helduz gizarte, ekonomia eta ingurumenaren dimentsioetan. Agenda horrek Garapen Iraunkorrerako 17 Helburu (GIH) ditu, eta horien bitartez jardunerako testuinguru berri bat proposatu nahi dute bake, justizia, genero berdintasun, hezkuntza sustapen, energia garapen eta elikaduraren segurtasunaren alde eta klima aldaketaren kontra.

Gure mundua eraldatzeko 17 helburuak

UPV/EHUk onartu egiten du erronka

UPV/EHUk badu gaitasunik, bere jakintzaren bidez, ekarpen kritikoa eta eraikitzailea egiteko garapen iraunkorraren alde. Hori dela eta, konpromisoa hartzen du Agenda 2030ekin honakoak egiteko:

  • GIHak zeharka jasotzeko unibertsitateko politika eta jardueretan
  • Konpetentzien garapena sakontzeko ikasleen, irakasle-ikertzaileen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen arteko iraunkortasuna erdieste aldera
  • Agenda 2030eko erronkei ekiten dieten egitasmo berritzaileak abiarazteko guneak sortzeko
  • Unibertsitatearen eta gizarteko beste eragile batzuen arteko elkarlana sustatzeko GIHen inguruko ikaskuntza komunitate zabalak bultzatuz
  • Eztabaida ireki bat bultzatzeko garapen iraunkorraren gainean