Berriak

‘Trantsizio energetikoa eta demokrazia: eragileak eta esperientziak’ udako ikastaroa

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/19

Datorren ekainaren 28 eta 29an Bizkaia Aretoan (Bilbo) egingo da, UPV/EHUk antolatuta, “Trantsizio energetikoa eta demokrazia: eragileak eta esperientziak” udako ikastaroa.

Ikastaro honek oso gai egunekoak jorratuko ditu, hala nola pobrezia energetikoa, generoa eta energia, energiaren berrudalekotzea eta subiranotasun, mendekotasun eta segurtasun energetikoa, besteak beste. Gainera, erantzunak eman nahi ditu megaproiektu energetikoetan gertatzen diren giza eskubideen urratzeen zioak azalduz edo trantsizio energetikoaren hautabideak, Euskal Herriari begira, jasangarritasun, gizarte justizia eta parte hartzeko irizpideak oinarri hartuta.

Informazio gehiago matrikula eta programari buruz:

https://www.uik.eus/eu/trantsizio-energetikoa-eta-demokrazia-eragileak-eta-esperientziak