Berriak

Uda Ikastaroa "Haur eta Gazte Literatura eta Garapen Iraunkorrerako Hezkuntza" - Uzt. 12-13

Lehenengo argitaratze data: 2021/05/11

Garapen Iraunkorrak bermatu nahi du gizaki guztiek beren potentziala gara dezatela, duintasunez eta berdintasunez, ingurumen osasungarrian eta ongizatea sustatuz. Horretarako, Nazio Batuen Erakundeak Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendan 17 helburu jaso zituen (NBE, 2015). Helburu horiek defendatzen dute, besteak beste, kalitatezko hezkuntza inklusiboa bultzatzea (4. helburua), genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea (5. helburua), ingurugiroaren babesa (6., 7., 11., 12., 13., 14., 15. helburuak), desberdintasunak murriztea (10. helburua) edo gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea (16. helburua).

Bestalde, hizkuntza literarioa testutik kanpo dagoen errealitatea ulertzeko baliagarria da, zein da, beraz, testuaren eta haren ekoizpenaren testuinguruaren arteko harremana?

Informazio gehiago: https://www.uik.eus/eu/haur-eta-gazte-literatura-eta-garapen-iraunkorrerako-hezkuntza