Objetivos

Helburuak

Ikastaroaren helburua da ikaslea prestatzea, min zorrotza eta kronikoaren forma nagusiak ezagutzeko, ebaluatzeko eta tratatzeko gai izan dadin. Halaber, tresna metodologikoak emango zaizkio, ikerketaren bidez minaren arloko ezagutza sortu ahal izateko.

Ikastaroaren ikasketen helburuak  Ikerketarako Nazioarteko Elkartearen (IASP)  Core Curriculum for Professional Education in Pain-en (CCPEP)2005eko hirugarren edizioan emandako irizpideetan oinarritzen dira. Beraz, helburuen planteamenduak minaren mekanismo neurobiologikoen oinarrizko ikerketatik eta ebidentzian oinarritutako medikuntzatik hurbil daude. Horien bidez, ikasleei adituaren mailako ezagutza eskuratzeko aukera emango zaie, mina Osasunaren Zientzietako hainbat diziplinetatik tratatu ahal izateko, eredu biopsikosozialaren eta bioetikako printzipioen arabera.
 

Laneko prestakuntzari lotutako helburuak

Ikasleari min moderatuaren eta zorrotzaren ohiko formak erakusteko helburuarekin, ikastaroaren derrigorrezko irakasgai komunen artean, ibilbide bat egingo da, minaren tratamenduan espezializatutako ospitaleetako unitateak ezagutzeko. Eduki horiek oinarrizkoak eta funtsezkoak dira arlo horretan prestakuntza espezializatua eskuratu nahi duten profesional guztientzat.

Hautazko irakasgaien helburua, berriz, ikasleari hainbat irakasgaik osatutako multzo bati buruzko prestakuntza ematea da. Multzo hori  eredu biopsikosozialaren eta CCPEPen irizpideen araberako minaren diziplinarteko tratamendutzat hartzen da, gaur egun. Hala, ikastaroak askotariko profil profesionalei erantzun nahi die, eta erraztasunak eman nahi ditu, ikasleak bere prestakuntza- eta lan-profilarekin bat datozen ezagutza espezializatuak eskuratu ditzan.
 

Ikerketari lotutako helburuak

Ikastaro honen funtsezko helburu bat da ikasleei metodologia-tresnak ematea, minaren arloko ikerketa zientifikoak diseinatzeko, gidatzeko eta interpretatzeko. Asmoa hori izanda, ikastaroaren derrigorrezko ibilbide komunean proposatzen diren edukien bidez, ikasleak minaren ikerketen oinarri biologikoak eta metodologikoak ezagutuko ditu, eta baita horiek gidatzen dituzten printzipio etikoak ere. Hautazko eskaintzan, dagozkien jakintza arloetan ikertzaile-profila duten adituek emango dituzte irakasgai guztiak. Ikastaroa ebidentzian oinarritutako medikuntzaren ikuspegitik planteatzen da, eta medikuntza traslazionalaren paradigmaren premisetatik hurbil.