inf_inicio

Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC-KREI)

Irudia

Berriak

2021eko abenduak 9 eta 10: Ignacio Muñagorri Laguía irakasleari omenaldia

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/30

Datorren abenduaren 9 eta 10an, Ignacio Muñagorri Laguía irakasleari omenezko Zuzenbide Penalari eta Kriminologiari buruzko jardunaldia izango da. Carlos Santamaría zentroko Antonio Beristain auditorioan izango da, Kriminologiaren Euskal Institutuak antolatuta, Eusko Jaurlaritza Hezkuntza-sailaren eta UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatearen laguntzarekin.

Matrikula doakoa da baina aforoa mugatuta dagoenez, presentzialki etortzeko ezinbestekoa izango da izena ematea (NAN zkia., izena eta bi abizenak), posta elektroniko bidez (ivac-krei@ehu.eus).