inf_inicio

Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC-KREI)

Irudia

Berriak

2016-2017 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/22

Heldu den azaroaren 24 ean, ostegunarekin, 19:00etan, Kriminologiaren Euskal Institutuak, 2016-2017 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia eginen du Carlos Santamaria zentroko Antonio Beristain auditoriumean, (Elhuyar plaza 2 20018 Donostia). UPV/EHUko Gipuzkoa Campuseko errektoreordea izango dugu buru bilkuran horretan.

Ekitaldia "Victimización sexual y tabúes sociales: ¿Qué necesitan las víctimas y cómo responde la administración de justicia penal a sus derechos y necesidades?", VI. topaketaren ixtera bezala egingo da, Antonio Beristain h.c. Dok. Irakasle doktorearen omenez antolatu dena. Bartzelonako unibertsitateko Santiago Redondo Illescas irakasleak inaugurazio-hitzaldia emango du, "Tratamientos terapéuticos y reinserción de los agresores sexuales"  izenburupean.

Era berean, Bartzelonako Unibertsitateko Santiago Redondo Illescas eta Pau et des Pays de l'Adour unibertsitateko Jocelyne Castaignède irakasleak, Institutuko Ohorezko Kide izendatuko dira.

Ekitaldiaren zehar  VI. "Antonio Beristain" Ikerketa Biktimologikoko Saria
(2016) eta X. "Jean Pinatel" (2016) Ikerketa Sariak banatuko dira.