inf_inicio

Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC-KREI)

Irudia

Berriak

Animalien aurkako Tratu Txarrari buruzko IV. jardunaldia: "Animalia justizia, espezieen arteko justizia: KRIMINOLOGIA BERDEAREN ikuspegiak”, 2018ko martxoak 15

2018ko martxoak 15

Lehenengo argitaratze data: 2018/02/15

Datorren ostegunean, martxoaren 15ean, 9.15etik 14:15era bitartean, Donostian kokatutako UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroko Antonio Beristain auditorioan, Kriminologiaren Euskal Institutuak, Euskal Biktimologia Sozietateak eta Animalex bulegoak antolatutako animalien aurkako tratu txarrari buruzko "Animalia justizia, espezieen arteko justizia: KRIMINOLOGIA BERDEAREN ikuspegiak” jardunaldia egingo da.

Laugarren ediziora iritsita, aurtengo jardunaldian, ingurune naturalean aske bizi diren animalien aurkako tratu txarrari lotutako arazoak aztertuko dira. Kriminologia berdearen eta ingurumen zientziaren ekarpenetatik abiatuta eta ikuspegi nagusiki   praktiko   batetik,   basa   espezieetako   animalien babesean  gaur egun dauden argi-itzalak  aztertuko ditugu, baita erronkak eta hobetzeko aukerak ere.

Jardunaldia doan eta irekia izango da, eta 0,5 kredituen aitorpena edukiko du UPV/EHUko ikasleentzat (aurreko lan batekin).

Inskripzioa eta informazio gehiago gemmamaria.varona@ehu.eus