Kriminologiaren Euskal Institutua (IVAC-KREI)

Lehenengo argitaratze data: 2023/05/10
Instituto Vasco de Criminología / Kriminologiaren Euskal Institutuaren (IVAC-KREI) "Antonio Beristain" Katedrak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, biktimologiaren arloko ikerketa sustatze aldera, XIII. “Antonio Beristain” Ikerketa Biktimologikoko Saria deitu dute.
XIII. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Sariak diziplina honen inguruko ezagutzak ulertzen eta hobetzen laguntzen duen ikerlan onena saritu nahi du, baita Zigor Zuzenbideko Katedradun eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren sortzaile eta h.c. Antonio Beristain dok. irakasle doktorearen lana ohoratu ere, biktimologiaren alde egindako aparteko lanagatik.
Ondorengoek parte hartu ahal izango dute Sarian:
1.- LANEN EZAUGARRIAK ETA AURKEZTEKO BESTE BALDINTZA BATZUK
- Lanak banakakoak izango dira, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez edo frantsesez egon daitezke eta 30 eta 50 orrialde artekoak izango dira, 12 tamainako Times New Roman tipografiarekin eta 1,5eko lerroartearekin. Master, Gradu, Graduondo edo Berezko Titulu amaierako lanen jatorrizko bertsioa aurkeztuko da (adierazitako mugari lotu gabe) eta, nolanahi ere, lortutako kalifikazioaren ziurtagiria ere.
- Pdf formatuko lanak mezu elektronikoz bidaliko dira IVAC-KREIren idazkaritzara, berorri erantsita: ivac-krei@ehu.eus. Gaian hau jarri beharko da: “Antonio Beristain Saria 2023”.
- Lanak ez dira sinatuko eta ez da egilearen izena jarriko, ez identifikatzeko moduan. Lanekin batera gutun azal bat egongo da eta, bertan, egilearen izen-abizenak, ondorengo datuekin batera:
- IVAC-KREIk saritutako lana argitaratzeko eskubidea izango du eta, horretarako, egileak lanaren kopia bat bidaliko dio euskarri informatikoan. Nolanahi ere, saria eman gabe gelditu ahal izango da.
2.- AURKEZTEKO EPEA
Deialdi honetan 2023ko urriaren 13a baino lehen jasotzen diren lanek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
3.- EPAIMAHAIA
Epaimahaia 5 kidek osatuko dute: IVAC-KREIko Zuzendaritza Kontseiluak hautatutako 2 kidek (horietatik 1 IVAC-KREIko ohorezko kidea izango da), A. Beristain Katedrak hautatutako 2 pertsonak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hautatutako pertsona batek. Gertutasunagatik, lana zuzendu izanagatik, nolabait lanaren erantzule izateagatik edo lankidetzan aritu izateagatik, Epaimahaiko kideren batek parte hartzaileren batekin harremana badu, ezin izango du Epaimahaiko kide izan.
4.- SARIAREN DIRU KOPURUA
XII. Antonio Beristain Ikerketa Biktimologikoko Sarirako 2.400 euro esleitu ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Bi lanek edo gehiagok puntuazio bera lortuz gero, Epaimahaiak sari bat baino gehiago eman ahalko du, diru kopurua agortu arte. Halaber, accesitak edo aipamen bereziak proposatu ahal izango ditu, egokitzat jotzen badu.
5.- SARIA EMATEA
Saria IVAC-KREIren ikasturte hasierako ekitaldian emango da.
Donostian, 2023ko maiatzaren 8an