Aurkezpena

Kazetaritza II Saila 1991n sortu zen, kazetariak eta akademikoak sortzen laguntzeko xedez. Lizentzian zehar eginiko prestakuntza-lana arlo profesionalera bideratuta dago. Betiere, ikasleen lan-etorkizuna komunikabideetan eta prentsa-kabineteetan dagoela kontuan hartuta. Lizentziaren ostean, esfortzuak aipatutako bi aldeetan banatzen dira: alde profesionalean, Periodismo Multimedia El Correo-UPV/EHU eta Multimedia komunikazioa UPV/EHU-EITB masterren bidez; eta alde akademikoan, Gizarte Komunikazioa Masterraren eta doktorego-eskaintzaren bidez. 

Saila Kazetaritzaren arloko 22 irakaslek osatzen dute.
Gaur egun, sailak bat ikerketa-bekadun du.
Sailaren Kontseilua irakasle guztiek, ziklo bakoitzeko ikasleen ordezkari batek eta Sailera atxikitako Administrazio eta Zerbitzuetako Langile guztiek osatzen dute.