Ikuspegi Orokorra (Ikerketa)

Kazetaritza II Sailaren ikerketa-jardueraren lehentasunezko lan-ildoak kazetaritza-lanaren eboluzioa eta bere testuingurua dira: komunikabideen bateratasuna eta bere hizkuntzak Sarean; kazetaritza-lanaren antolaketa erredakzioetan; gazteek informazioa gizarte-sareetara eramatea; edo kazetaritza-generoak euskarri berrietara egokitzea. Proposamen eta egokitzapen metodologikoak ikerketa-prozesuan interes berezia duten beste arlo batzuk dira. 

Komunikazioaren eta informazioaren arloko ikerketarako bereziki aproposa den une honetan, sailak diziplina-artekotasuna eta enpresa-esparruarekiko lankidetza ditu xede.