Simón Peña Fernández

Aurkezpena

Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatea) eta Informazio Zientzietan doktorea (UPV/EHU). Bere jarduera profesionala Euskaldunon Egunkarian eta Berrian garatu zuen.

UPV/EHUko irakaslea 1999. urteaz geroztik, kazetaritza-idazkuntza eta diseinuarekin lotutako irakasgaiak eman ditu nagusiki (Informazio generoak, Kultur kazetaritza, Kazetaritza diseinuaren printzipioak, etab.)

Aldizkari akademikoetan 35 artikulu argitaratu ditu eta berrogeita hamar ponentzia eta komunikazio aurkeztu ditu nazio eta nazioarteko hitzaldietan. Argitalpen horiek guztiak beti izan dira deialdi publikoetan finantzatutako ikerketa-proiektuen ondorio, besteak beste, lau proiektu europar (Horizon 2020 eta Erasmus +), plan nazionaleko bi, eta UPV/EHUn eta Eusko Ikaskuntzan egindakoak. Halaber, erakunde publikoekin  egindako (Eusko Legebiltzarra eta Emakunde) lau kontraturen buru izan da eta lau hezkuntza-berrikuntza proiektutan parte hartu du.

Gaur egun, Gureiker euskal unibertsitate-sistemaren (www.gureiker.info) ikerketa taldearen ikerlari nagusia da, Ainara Larrondo doktorearekin batera, eta KZberri hezkuntzako berrikuntzako taldeko kide da ere.

Unibertsitate kudeaketan, 2013. urteaz geroztik, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen dekanoa da.

Ikerketa lerroak

Ziberkazetaritza, gizarte berrikuntza, diseinua, kazetaritza eta zinema.

Argitalpen aipagarrienak

  • Peña Fernández, Simón et al. (2018). Innovation in communication. Engaging citizens in media discourse. Bilbao: UPV/EHU. ISBN: 978-84-9082-823-6.   
  • Larrondo Ureta, Ainara & Peña Fernández, Simón (2017). “Keeping pace with journalism training in the age of social media and convergence: How worthwhile is it to teach online skills?” Journalism, 19(6), 877-891.
  • Meso Ayerdi, Koldo & Peña Fernández, Simón (2017). “Active audiences. User Participation in Online Media Content”. In: A. Serrano Tellería (Ed.), Between the Public and Private in Mobile Communication. New York: Routledge.   
  • Peña Fernández, Simón (2016). “The World of Film Through the Eyes of Reporter ‘Billie’ Wilder.” Film International, 14(2), 43-56.
  • Peña Fernández, Simón (2016). “Home Advice, Gossip, and Professional Resignation.” Asian Women, 32(1), 111-128.
  • Peña Fernández, Simón; Lazkano Arrillaga, Iñaki & García González, Daniel (2016). “European Newspapers’ Digital Transition: New Products and New Audiences.” Comunicar, 46(1), 27-36.
  • Rivero Santamarina, Diana; Meso Ayerdi, Koldo & Peña Fernández, Simón (2015). “The feminisation of journalism studies: an analysis of the Spanish case.” Revista Latina de Comunicación Social, 70, 566-583.
  • Meso Ayerdi, Koldo; Larrondo Ureta, Ainara; Peña Fernández, Simón & Rivero Santamarina, Diana (2014). “Active audiences in the mobile ecosystem. Analysis of the interaction options in Spanish cybermedia through websites, mobile telephones and tablets.” Hipertext.net, 12.
  • Peña Fernández, Simón (2014). "Gentlemen of the Press.” Kosmorama. Journal of the Danish Film Institute, 255.

Ikerketa proiektuak

  • "Gureiker" (IN Ainara Larrondo Ureta & Simón Peña Fernández), euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldea, 2016-2021.
  • “Students 4 Change. Student 4 Change: Social Entrepreneurship in Academia” (IN Alfonso Unceta Satrústegui), Europako Batzordea – Erasmus +, 2016-2019.
  • "Social Innovation Community" (IN Alfonso Unceta Satrústegui), Europako Batzordea –Horizon 2020 programa markoa, 2016-2018.
  • “Audiencias activas y periodismo: Análisis de la calidad y la regulación de los contenidos elaborados por los usuarios" (IN Koldo Meso Ayerdi), Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa, 2016-2018.
  • "Assesment of Trainerships within the European Credit Transfer System" (IN Josef Vochozka), Europako Batzordea – Erasmus +, 2014-2016.
  • "Análisis de la presencia de las mujeres en los medios de comunicación vascos" (IN Simón Peña Fernández), Emakunde – Emakumearen Euskal Institutua, 2015-2016.
  • "Audiencias activas y periodismo: Análisis de la calidad y la regulación de los contenidos elaborados por los usuarios" (IN Koldo Meso Ayerdi), Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa, 2013-2015.
  • "Innovar en comunicación. La integración de la participación ciudadana en el discurso de los medios de comunicación vascos" (IN Simón Peña Fernández), UPV/EHU, 2013-2014.