XSLaren edukia

Kimika Analitikoa

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika
Ikasturtea
2020/21
Maila
2
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5481
Gelako p.927
Laborategiko p.2727

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak:

I1. Kimika Analitikoaren oinarrizko terminologia era egokian erabiltzeko gai izatea.

I2. Ur-disoluzioan ematen diren oreka kimikoak iragartzeko eta mota guztietako diagrama logaritmikoak egiteko eta interpretatzeko gai izatea, sistema bat orekara heltzen denean substantzien kontzentrazioak ondorioztatzeko.

I3. Analisi-teknika klasikoak, bolumetriak eta grabimetriak aukeratzeko, planteatzeko eta ebaluatzeko gai izatea, farmazia-esparruari aplikatutako Kimika Analitikoko problemak ebazteko.

I4. Analisi-prozesu orokorraren pauso guztiak planteatzeko eta garatzeko gai izatea, farmazia-esparruarekin erlazionatuta dauden kasu praktikoak ebazteko.

I5. Neurketa analitikoaren sentikortasuna eta selektibitatea hobetzeko bereizketa teknika egokia aukeratzeko gai izatea.

I6. Determinatu behar den analito eta matrizearen ezaugarrien arabera laginketa eta laginaren prestaketan egokia egiteko printzipio eta prozedurak ezagutzea.

I7. Neurketa analitikoan teknika instrumentalen aplikazioa ezagutu, planteatu eta ebaluatzeko gai izatea.

I8. Detektagailuetara akoplatuta dauden bereizketa-kromatografiko teknika dinamikoen interesa ulertzea.

I9. Laborategian, teknika klasiko eta instrumentalak erabiliz, laginen analisia egiteko eta lortutako datuak interpretatzeko gai izatea.

I10. Datu-base eta bibliografia zientifikoan bilaketak egiteko eta lortutako informazioa interpretatzeko gai izatea farmazia-esparruari aplikatutako Kimika Analitikoko kasu praktikoak ebazteko.



Titulazioaren gaitasun espezifikoak:

E1. Farmakoak eta medikamentuak identifikatu, diseinatu, lortu, analizatu, kontrolatu eta ekoiztea, bai eta bestelako produktu eta lehengaiak ere, osasunerako interesik badute giza erabileran edo albaitaritzan.

E2. Erreaktiboak, metodo eta teknika analitiko klinikoak diseinatu, aplikatu eta balioestea, analisi klinikoetarako oinarrizko funtsak eta laborategirako diagnosi-diktamenen ezaugarriak eta edukiak jakinda.

E3. Analisi higieniko sanitarioak garatzea, bereziki elikagaiekin eta ingurumenarekin erlazionaturikoak.



Titulazioaren zeharkako gaitasunak:

Z1. Ahoz nahiz idatziz garatu beharreko komunikazio eta informaziorako gaitasunak garatzea, lanbide-jarduna burutzeko osasun-guneetako gaixo eta erabiltzaileekiko harremanetan jarduteko. Diziplina anitzeko taldeetan lanerako eta lankidetzarako eta osasun-profesionalekiko gaitasunak sustatzea.

Z2. Norberaren mugak eta lanbide-gaitasuna mantendu eta eguneratzeko premia aitortzea, eskura duen ebidentzia zientifikoaren argitara, jakintza berrien autoikasketari berebiziko azpimarra jarrita.



UPV/EHUko Zeharkako Gaitasunak:

- Autonomia eta autoerregulazioa

- Gizarte konpromisoa

- Etika eta erantzukizun profesionala

- Pentsamendu kritikoa

- Talde lana.



Ikasketa-emaitzak:

IE1. Analisi prozesu orokorraren fase guztiak modu ordenatu batean eta hizkuntza zientifiko egokia erabiliz idaztea farmazia arloarekin erlazionaturik dauden zenbait arazoen ebazpenean.

IE2. Azido-base, konplexuen formazioa, prezipitazio eta erredox sistemetan orekan aurkitzen diren espezie desberdinen kontzentrazioaren kalkulua helburu duten problemak ebaztea.

IE3. Paper milimetratuan kontzentrazioko diagrama logaritmikoak eskuz marraztea. Diagrama bakoitzarekin batera hauen interpretazioa idatziz aurkeztu beharko da orekan dagoen sistema batean aurkitzen diren espezie desberdinen kontzentrazioa azalduz.

IE4. Farmazia arloari lotuta dauden arazoen ebazpenerako analisi teknika klasikoa, bolumetria eta grabimetriak, diseinatu edo aukeratzea eta aplikatzea.

IE5. Sendagai solido eta likidoen laginketa-planak modu ordenatu eta hizkera zientifiko egokia erabiliz idatziz aurkeztea.

IE6. Lagin solido eta likidoak prestatzeko prozesua deskribatzea. Ikaslea, lagin motaren arabera, laginaren prestaketarako egokia den prozedura aukeratzeko gai izan beharko da.

IE7. Analisirako instrumentazio kromatografikoaren funtzionamendua deskribatzea, eta baita neurketa analitikoaren prozedura ere.

IE8. Laborategian sendagaien laginen analisi kimikoa egitea eta lortutako emaitzak interpretatzea.

IE9. Farmazia esparruko laginetan analito desberdinen kontzentrazioaren kalkuluarekin erlazionatuta dauden problemak modu egoki batean ebaztea.

I10. Laborategiko praktikak diseinatzea eta egitea Ingurumen Praktika Egokiak jarraituz.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

I BLOKEA. SARRERA.

1 GAIA. ANALISI PROZESU OROKORRA.

Kimika Analitikoa eta Analisi Kimikoa. Terminoak Kimika Analitikoan. Kimika Analitikoa informazio kimikoaren zientzia bezala. Auzi analitikoa. Auzi analitiko baten ebazpenerako etapak. Emaitza analitikoen kalitatearen garrantzia eta honen ebaluazioa.

2 GAIA. METODO ANALITIKOAREN HAUTAKETA.

Metodo analitikoaren hautaketan kontuan izan behar diren faktoreak: Metodo motak. Metodo baten kalitate parametroak. Kalibrazioa. Metodo analitiko baten balidazioa.

3 GAIA. LAGINKETA.

Sarrera. Terminoen definizioa. Lagin motak. Laginketa motak. Laginketaren adierazgarritasuna. Laginketa plana. Laginketarako irizpide orokorrak. Solido, likido eta gasen laginketa prozedurak. Laginaren garraioa eta kontserbazioa. Adibideak.

4 GAIA. LAGINAREN AURRETRATAMENDUA.

Sarrera. Laginaren prestaketa analisi inorganiko eta organikoetarako. Solido-likido erauzketa edo lixibiazioa.



II BLOKEA. OREKA KIMIKOAREN TRATAMENDU OROKORRA ETA BERE APLIKAZIOAK.

5 GAIA. AZIDO/BASE OREKA.

Disoluzio desberdinen azidotasunaren kalkulu zehatza eta hurbildua. Kontzentrazio diagrama logaritmikoak. Espezien banatze-diagrama. Nahasketen tratamendua. Aplikazio analitikoak: azido-base bolumetriak.

6 GAIA. KONPLEXUEN FORMAZIO OREKA.

Espezie konplexatuen kontzeptua. Konstante globalak eta jarraiak. Kontzentrazioen kalkulua orekan. Diagrama logaritmikoak eta nagusitan-diagramak. Erreakzio paraleloak: tratamendu grafikoa. Aplikazioak. Konplexuen formazio bolumetriak.

7 GAIA. HAUSPEAKETA-OREKA.

Orokortasunak. Disolbagarritasuna eta disolbagarritasun-biderkadura. Disolbagarritasun-biderkaduran eragina duten faktoreak. Ioi-biderkaduran eragina duten faktoreak. Sistema heterogeneoen diagramak. Nagusitasun-diagramak. Hauspeaketa zatikatua. Erreakzio konpetitiboak. Baldintzazko disolbagarritasun-biderkadura. Kontzentrazioen kalkulua orekan. Aplikazioak: hauspeaketa bolumetriak. Grabimetriak.

8 GAIA. OXIDAZIO/ERREDUKZIO OREKA.

Oreka konstanteak eta potentzial kimikoa. Kontzentrazioen kalkulua orekan. Erredox potentziala alda dezaketen faktoreak. Baldintzazko potentzialak. Nagusitasun-diagramak. Dismutazioa eta oxidazio mailen egonkortzea. Tratamendu grafikoa. Aplikazioak: erredox bolumetriak, analisi organikorako metodo bolumetrikoak



III BLOKEA. BEREIZKETA TEKNIKA ANALITIKOAK.

9 GAIA. ERAUZKETA ETA CLEAN-UP TEKNIKAK.

Likido-likido erauzketa. Oreka eta oinarrizko ezaugarriak. Erauzketa orekan eragina duten faktoreak. Erauzketa motak. Erauzlearen hautaketarako irizpideak. Erauzketa fase solidoan, SPE. Prozesuaren oinarriak. Erauzketa prozeduran eragina duten faktoreak. Mikroerauzketa fase solidoan. Aplikazioak.

10 GAIA. TEKNIKA KROMATOGRAFIKOAK.

Bereizketa kromatografikoaren oinarriak. Kromatografia-tekniken sailkapena. Elkarrekintza motak. Erresoluzio kromatografikoa. Analisi kualitatiboa eta kuantitatiboa.

11 GAIA. GAS-KROMATOGRAFIA.

Sarrera. Gas garraiatzailea. Injektoreak eta laginketa sistemak. Zutabe kromatografikoak. Detektagailuak. Aplikazioak.

12 GAIA. LIKIDO-KROMATOGRAFIA.

Oinarri teorikoa. Sailkapena. Kromatografia likidorako sistema baten atal nagusiak. Detektagailuak. Aplikazioak



PRAKTIKAK

1. PRAKTIKA. Azido-base bolumetriak.

2. PRAKTIKA. Konplexuen formazio bolumetriak. Konplexometriak.

3. PRAKTIKA. Erredox bolumetriak.

4. PRAKTIKA. Kaltzioaren determinazioa formulazio farmazeutiko desberdinetan, atomo‐absortziozko espektrofotometria erabiliz.

5. PRAKTIKA. Burdinaren determinazioa antianemiko batean, ultramore/ikusgai espektrofotometria molekularra erabiliz.

6. PRAKTIKA. Fluoruroaren determinazio potentziometrikoa sendagai batean, elektrodo ioi-selektibo bat erabiliz.

MetodologiaToggle Navigation

Farmaziako Graduko Kimika Analitikoa irakasgaiaren helburu nagusia farmazia-arloarekin erlazionaturik dauden kasu eta problema analitikoen ebazpena da. Horretarako, ikasleak analisi prozesu orokorraren fase guztiak ezagutu beharko ditu. Fase hauek gelan eta laborategian planteatu eta garatuko dira metodologia tradizionalaren eta arazoetan oinarritutako ikaskuntzaren bidez. Irakasgai honetan ikasleek bakarkako eta taldeko zenbait aktibitate egin beharko dituzte, eta lortzen dituzten ikasketa helburuak arazo analitikoen ebazpenean aplikatzeko gai izan beharko dira, beti ere ikaslearen feed-back-a izango dutelarik. Ikasleek zeregin hauek aurrera eraman ditzaten, oinarrizko edukien eskola-ordu magistralak emango dira, eta ikasleak ikasleen parte-hartzea sustatzeko galdera eta eztabaidak planteatuko ditu.



Bestalde, ikasleek laborategian lan egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebezia garatzeko zenbait lan esperimental burutu beharko dituzte. Laborategiko praktiketan zenbait arazo analitiko planteatuko dira eta ikasleek, taldeka, arazo horiek ebatzi beharko dituzte Ikerketan Oinarritutako Ikaskuntza metodologiaren bidez. Horretarako ikasleek iturri desberdinetan informazioa bilatu, aukeratu eta interpretatu beharko dute planteatu den arazoa ebatzi ahal izateko. Halaber, ikasleek Ingurumen Praktika Egokiei buruzko ezagutza basikoak jasoko dituzte garapen jasangarriarekiko duten erantzukizuna sustatzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa era presentzialean gauzatuko da. Haatik, osasun egoerak hala eskatuta, alarma egoera berriro ezarriko balitz, irakaskuntzak eta ebaluazioak moldaketak jasan ditzakete, era birtualean emanez (on-line), modalitate ez presentzialaren barnean.



Etengabeko ebaluazio-sistema:



1. Laborategiko praktiken ebaluazioa (%25):

*Laborategiko praktikak burutzea eta laborategian egingo den proba praktikoa: %10

*Laborategiko praktikei buruz egingo den idatzizko proba: %10

*Laborategiko praktika baten diseinu eta garapena: %5

Graduaren ondorengo gaitasun espezifikoak eta zeharkakoak ebaluatuko dira: E1, E2, E3, Z1 eta Z2. Bestalde, irakasgaiaren I1, I3, I4, I7, I9 eta I10 gaitasunak ebaluatuko dira. Irakasgai osoa gainditu ahal izateko, laborategiko praktiken azken kalifikazioa gutxienez 6koa izan beharko da 10etik.



2. Jarduera kolaboratiboak. Kasu praktikoen ebazpenak (%10). Jarduera hauek graduaren E2, T1, eta T2 gaitasunak eta irakasgaiaren I1, I4, I5, I6, I7, I8 y I10 gaitasun espezifikoak ebaluatzea ahalbidetuko dute.



3. Bakarkako proba idatziak (%65). Lauhilekoan zehar, Ikaslearen Gidan zehaztuko diren bakarkako proba idatzi desberdinak egingo dira. Hauen artean, irakasgaiaren gaitasun guztiak barneratuko dituen azken idatzizko proba bat egongo da. Proba honek bi atal izango ditu: lehenengoa, gai-zerrendaren II blokeari dagokiona, eta bigarrena, I eta III blokeekin erlazionatua egongo dena. Bi atalek kalkulu ariketa ezberdinak eta lauhilekoan zehar landutako teoriarekin erlazionatutako galderak izango dituzte. Azken proba honen kalifikazioa bi ataletan lortutako kalifikazioen batezbestekoa izango da eta proba gainditu ahal izateko, atal bakoitzean 10etik 5eko kalifikazioa izan beharko du gutxienez ikasleak. Irakasgaia ez da inola ere gaindituko azken proba hau gainditzen ez bada. I1 eta I8 bitarteko gaitasunak ebaluatuko dira. Ikasleek beren kalkulagailu zientifikoa eduki beharko dute proba hauek egin ahal izateko.



Ebaluazio irizpideak ikaslearen gidan gehiago zehaztuko dira.





Azken ebaluazio-sistema:



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera (2016ko abenduaren 15eko UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren erabakia, EHAAan 2017ko martxoaren 13an argitaratua) ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori izateko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoaren arabera. Ikasle hauek irakasgaiaren gaitasunak menderatzen dituztela bakarkako amaiera proba bat edo batzuen bidez egiaztatu beharko dute non irakasgaiaren eduki teoriko eta praktiko guztiak ebaluatuko diren.



Deialdiari uko egitea:



Graduko titulazio ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikulua aldatzeko, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2019ko maiatzaren 30eko erabakiak adierazitakoaren arabera (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2019/06/1903193e.pdf): “Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.”

Irakasgai honetan, azken probaren pisua %40 baino handiagoa denez, proba honetara ez aurkezte hutsak deialdiari uko egiten zaiola suposatuko du, etengabeko-ebaluazio sisteman eta baita azken ebaluazio-sisteman ere. Deialdiari uko egiten dioten ikasleek “ez aurkeztua” kalifikazioa jasoko dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Laborategiko mantala, segurtasun betaurrekoak, kalkulagailu zientifikoa, laborategiko koadernoa eta orri milimetratuak .

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- SKOOG, D. A., HOLLER, F. J. y CROUCH, S. R. Principios de Análisis Instrumental. 6ª ed. Madrid: Paraninfo, 2008.

- HARRIS, D. C. Análisis Químico Cuantitativo. 3ª ed. Barcelona: Reverté, 2006.

- SKOOG, D. A., WEST, D. M., HOLL, F. J., y CROUC, S. R. Fundamentos de Química Analítica. 8ª ed. México: Thomson, 2005.

- ROUESSAC, F. y ROUESSAC, A. Análisis Químico. Métodos y Técnicas Instrumentales Modernas. 1ª ed. Madrid: McGraw-Hill, 2003.

- HARVEY, D. Química Analítica Moderna. 1ª ed. Madrid: McGraw-Hill-Interamericana, 2002.

- HERNÁNDEZ, L. H. y GONZÁLEZ, C. Introducción al Análisis Instrumental. 1ª ed. Barcelona: Ariel, 2002.

- RUBINSON, K. A. y RUBINSON, J. F. Análisis Instrumental. 1ª ed. Madrid: Pearson Educación, 2001.



Gehiago sakontzeko bibliografia

I BLOKERAKO BIBLIOGRAFIA:
- CÁMARA, C. y HERNANDO, P. F. Toma y Tratamiento de Muestras. 1ª ed. Madrid: Síntesis, 2004.
- CHAN, C. C., LEE, Y. C., LAM, H. and ZHANG, X. M. Analytical Method Validation and Instrument Performance Verification. 1ª ed. Hoboken: Wiley, 2004.
- MILLER, J. N. y MILLER, J. C. Estadística y Quimiometría para Química Analítica. 4ª ed. Madrid: Pearson Educación, 2002.
- VALCÁRCEL, M. y RÍOS, A. La calidad en los laboratorios analíticos. 1ª ed. Barcelona: Reverté, 1992.

II BLOKERAKO BIBLIOGRAFIA:
- SÁNCHEZ BATANERO, P. y GÓMEZ DEL RÍO, M. I. Química Analítica General: Equilibrios en Disolución y Métodos Analíticos. 1ª ed. Madrid, 2006.
- BURRIEL MARTÍ, F., LUCENA CONDE, Y., ARRIBAS JIMENO, S. y HERNÁNDEZ MÉNDEZ, J. Química analítica Cualitativa. 18ª ed. Madrid: Paraninfo, 2002.
- SILVA, M. y BARBOSA, J. Equilibrios Iónicos y sus Aplicaciones Analíticas. 1ª ed. Madrid: Síntesis, 2002.
- AGUILAR, M. Introducción a los Equilibrios Iónicos. 2ª ed. Barcelona: Reverté, 1998.

III BLOKERAKO BIBLIOGRAFIA:
- CÁMARA, C. y PÉREZ, C. Análisis Químico de Trazas. 1ª ed. Madrid: Síntesis, 2011.
- PAWLISZYN, J. and LORD, H. L. Handbook of Sample Preparation. 1ª ed. Ontario: John Wiley & Sons, 2010.
- CELA, R., LORENZO, R. A. y CASAIS, M. C. Técnicas de Separación en Química Analítica. 1ª ed. Madrid: Síntesis, 2003.
- MITRA, S. Sample Preparation Techniques in Analytical Chemistry. 1ª ed. Hoboken: John Wiley & Sons, 2003.

IV BLOKERAKO BIBLIOGRAFIA:
- POLO, L. M. Fundamentos de Cromatografía. 1ª ed. Madrid: Dextra, 2015.
- KAZAKEVICH, Y. V. and LOBRUTTO, R. HPLC for Pharmaceutical Scientists. 1ª ed. Hoboken: Wiley, 2007.
- DONG, M. W. Modern HPLC for Practicing Scientists. 1ª ed. Hoboken: Wiley, 2006.
- MILLER, J. M. Chromatography: Concepts and Contrasts. 2ª ed. Hoboken: Wiley, 2005
- CAZES, J. and SCOTT, R. P. W. Chromatography Theory. 1ª ed. New York: Marcel Dekker, 2002.

Aldizkariak

Science Direct. Ed. Elsevier. www.sciencedirect.com/ gunean eskuragarri.
Web of Knowledge (WOK). Ed. Thomson Reuters. https://apps.webofknowledge.com/ gunean eskuragarri.

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:30-11:30

1-7

10:30-11:30

10:30-11:30

10:30-11:30

10:30-11:30

8-10

10:30-11:30

8-15

10:30-11:30

10:30-11:30

10:30-11:30

12-12

08:30-09:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-4

10:30-11:30

5-10

10:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

10-10

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
10-10

15:00-19:00

15:00-19:00

11-11

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-18:30

15:00-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-6

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

7-7

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-18:30

15:00-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

01 Laborategiko p.-4 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

15:00-19:00

8-8

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-18:30

15:00-18:30

9-9

15:00-19:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-7

11:30-12:30

11:30-12:30

11:30-12:30

10:30-11:30

2-2

11:30-12:30

8-9

10:30-11:30

8-15

11:30-12:30

11:30-12:30

11:30-12:30

13-13

11:30-12:30

15-15

11:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-5

11:30-12:30

10-10

10:30-11:30

11-11

10:30-11:30

12-12

10:30-11:30

14-14

10:30-11:30

11:30-12:30

15-15

10:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

3-3

15:00-18:30

15:00-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

4-4

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-18:30

15:00-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-19:00

5-5

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-18:30

6-6

15:00-18:30

15:00-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

31 Laborategiko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-19:00

5-5

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-19:00

15:00-18:30

6-6

15:00-18:30

15:00-18:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA