XSLaren edukia

Kutsatzaileen Analisia

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
Ikasturtea
2021/22
Maila
2
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5481
Gelako p.924
Laborategiko p.2730

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Titulazioko gaitasunak



1.Eremu natural, hiriko edo baserrikoetako ingurunea eta beroni loturiko baliabideak analizatu, gestionatu eta kontserbatzea, bai eta lurralde-antolakuntzarako plan eta proiektuen diseinu eta garatzea ere.



2.Ingurumenaren arlokorako zeregin profesionalean ari diren lan-taldeetan integratzea, irakaskuntza eta ikerkuntza barne.



3.Ingurumen-gestiorako sistemak enpresen esparrurako egin, ezarri eta mantentzea eta osasunerako ingurumen-arriskuak jakin, analizatu eta prebenitzea.



4.Ingurumen-kutsadura balioetsi, analizatu, kontrolatu eta tratamendurako teknikak jakitea.



5.Ingurumen-proiektuak diziplina anitzeko planteamenduaz planifikatu eta garatzea.



6.Proiektu, plan eta programen ingurumen-eragina balioestea.



7.Zientzien oinarrizko jakintza bereganatu eta haren emaitzak erabiltzea, gizarte, ekonomia, lege eta etikaren eremuak integratuz, ingurumenaren problemak identifikatuta.



Zeharkako gaitasuna



1.Iturburu ezberdinetako informazioa gai bati aplikatuta erabiltzen jakitea, egokiro aplikatuz, ondorio esanguratsuenak atera eta jendaurrean aurkezten jakinda.



Irakasgaiko gaitasuna zehatzak.



1.Ingurumen-kutsadura balioetsi, analizatu, kontrolatu eta tratamendurako teknikak jakitea.



2.Ingurumen-proiektuak diziplina anitzeko planteamenduaz planifikatu eta garatzea.



3.Iturburu ezberdinetako informazioa gai bati aplikatuta erabiltzen jakitea, egokiro aplikatuz, ondorio esanguratsuenak atera eta jendaurrean aurkezten jakinda.



4.Prozedura analitikoaren garapena egiteko tresnak ezagutu ingurumenean dauden kutsatzaileen analisia egiteko.



5.Kutsadura akustikoa zein erradioaktiboa neurtu eta analizatzea.



Ezagutza-emaitzak



1.Oinarrizko terminologiaren erabilpen egokia kutsatzaile kimiko eta fisikoen analisian.



2.Kutsatzaile nagusien identifikazioa airean, lur-zoruan eta uretan.



3.Ingurumeneko kutsatzaile kimikoen efektuak eta konportamendua aurresateko informazioa bilatu eta modu kritiko baten aztertu.



4.Kasu praktikoen ebazpena prozesu analitikoen bidez kutsatzaileen maila ezagutzeko.



5.Araudian oinarritutako erabakiak hartu analisi metodologiarik egokiena hautatuz, antolatuz eta ebaluatuz.



6.Bilaketa bibliografiakoa egin eta irakurritako informazioa interpretatzeko gai izatea.



7.Airearen, uraren zein zoruaren kutsatzaileen kontrola egiteko estrategia desberdinak aztertu.



8.In-situ analisiak eta ingurumeneko laginen analisia teknika instrumentalen bidez eta datuen interpretazioa.



9.Modu egokian testuak idatzi eta ahozko aurkezpenak egin.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Gaia: Sarrera. Ingurumeneko Kimika Analitikoa



Sarrera. Garapen historikoa. Gizakiaren eragina ingurumenean. Ingurumeneko analisia. Kontzeptu orokorrak. Terminologia. Metodo eta Prozesu Analitikoa. Bilaketa bibliografikoa.



2. Lagin-biltzea



Sarrera. Lagina jasotzeko plangintza. Lagin-biltze plana. Lagin motak (ura, lurra, sedimentuak, atmosfera eta biota). Laginaren babesa eta garraioa.



3. Aurretratamendua



Sarrera. Lagin-prestaketa (homogeneizazioa, lehorketa, ehoketa, baheketa, iragazketa, pisaketa). Analito ezorganikoen analisirako lagin solidoen eta likidoen tratamendua (Errekuntza lehorra, digestio azidoa, fusioa). Analito organikoen analisirako lagin solidoen eta likidoen tratamendua (erauzketa, fase solidoko erauzketa, fase solidoko mikroerauzketa, purga eta tranpa). Analisi elemental.



4. Analisi Instrumentala



Sarrera. Espektroskopia molekularra (ultramore/ikusgaia eta infragorria). Espektroskopia atomikoa (xurgapen eta igorpen atomikoa). Gas-kromatografia (banaketan eta sentikortasunean eragina dituzten parametroak) eta detektagailuak (FID, ECD eta MS). Likido-kromatografia (banaketan eta sentikortasunean eragina dituzten parametroak) eta detektagailuak (UM/Ik, FLD eta MS).



5. Datuen tratamendua



Sarrera. Oinarrizko kontzeptuak (Zehaztasuna, doitasuna, detekzio-muga, kuantifikazioa). Kalibratu motak (kanpo, barne, adizio estandarra). Emaitzen adierazpena (konfiantza-maila, desbiderazio estandarra). Datu susmagarriak



6. Uren karakterizazioa



Sarrera. Kalitate-Parametroak (Disolbatutako solidoak, eroaletasuna, erredox potentziala, pH, disolbatutako oxigenoa, karbono organiko totala). Anioiak, metalak eta metaloideak.



7. Kutsatzaile atmosferikoak



Sarrera. Kutsatzaile primario eta sekundarioak. Kutsatzaile ezorganikoak atmosferan. Kutsatzaile organikoak atmosferan. Esekiduran dauden partikulak. Eraginak eta Analisiak.



8. Lurzoru kutsatuen analisia



Sarrera. Lurraren fenomenoak eta konposizio kimikoa. pH, Karbono organiko totala, erredox potentziala, kutsatzaile organiko eta ezorganikoak.



9. Kutsatzaile erradioaktiboak eta akustikoak



Sarrera. Soinua eta erradioaktibitatea neurtzeko instrumentazioa.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honen metodologia Eskolak gelan , Gelako praktikaz eta Laborategiko Praktikaz osaturik dago.



Eskolak gelan



Eskolak gelan eta irakaslearen azalpenen osagarri, metodologia aktiboak egingo dira (puzlea, bikote-ikasketa, gidatutako arazoen ebazpena (Guide Problem Solving GPS)...) eta datuen tratamendua ere landuko da.



Blog bat garatuko da eta praktiketan garatuko diren metodologia analitikoa ere gelan garatuko dira.



Irakaskuntza-mota honetan ikasleak irakasgaiko 1., 3. eta 5. gaitasun zehatzak lantzen ditu eta 1., 2., 4., 6. eta 7. ezagutza-emaitzak lortuko ditu.



Gelako praktikak



Gelako praktiken kredituak Arazoetan Oinarritutako Irakaskuntza bat garatzeko erabiltzen dira. Ikasleak hirunaka edo launak lan egiten dute eta hurrengo galdera erantzun beharko dute:



Gai izango da Bilbo 2032ko Joko Olinpikoak ospatzeko?



Ekintza honen helburu nagusia, egoera erreal baten oinarrituta, ikasleak metodo analitiko oso baten garapena egitea da.



Irakaskuntza-mota honetan ikasleak irakasgaiko 1., 2., 3. eta 5. gaitasun zehatzak lantzen ditu eta 1., 3., 4., 5., 6. eta 9. ezagutza-emaitzak lortuko ditu.



Laborategiko praktikak.



Laborategiko Praktikak 7 egun irauten dute.



Atal praktikoa, ikerketan oinarritutako ikaskuntzan oinarrituko da eta IKD i3 barnean dagoen proiektu baten barruan garatuko da.



Ikasleek hurrengo galderari erantzun beharko diote:



¿Burgoseko probintziak, Trebinuko Konderriko lurrak Arabari emango dizkio?



Taldeka erantzun beharko zaio galderari. Ikasleek praktikak landu eta laborategian aurrera emango dituzte.



Ikasleek, aldez aurretik zehaztutako metodo analitikoetan oinarrituta eta praktikak egin aurretik, honako hauek egin beharko dituzte:



Praktiketako disoluzioak prestatzeko behar diren kalkuluak proposatzea eta laborategian garatu beharreko kalibrazio guztiak diseinatzea, laginaren prestatzearekin batera.



Ondoren, ikasleek 7 egunez, diseinatutako metodologia analitikoak laborategian garatuko dituzte.





Irakaskuntza-mota honetan ikasleak irakasgaiko 1. eta 4. gaitasun zehatzak lantzen ditu eta 8. ezagutza-emaitza lortuko du.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

-Ebaluazio-sistema jarraitua



Alarma egoera berri bat dekretuz agintzen bada eta aurrez aurreko irakaskuntza ezin bada aurrera eraman, hurrengo lerroetan deskribatzen den ebaluazio sistemak aldaketak jasan ditzake. Egoera horretan, irakasgaiaren ebaluazioaren moldaketa burutuko litzateke irakaskuntza ez presentzialaren modalitatea kontuan hartuz.



Irakasgaia bi ataletan banatzen da bat Teorikoa eta Praktikoa bestea. Amaierako nota bi atal horien baturari dagokio.



Atal Teorikoa (Nota finalaren %65)



1. Amaierako proba: Notaren %30. Proba honek bi azpiatal edukiko ditu. Bat kasu erreal baten ebazpenari dagokiona eta bi datuen tratamenduko ariketa baten ebazpenari dagokiona. Ebaluatuko diren titulazioko gaitasunak 1, 4 eta 7, eta irakasgaiko gaitasun zehatzak 1, 2, 4 eta 5 izango dira. Lortutako ezagutza-emaitzak 1-5.



2. Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza: Notaren %25. Ebaluatuko diren titulazioko gaitasunak 1-7, zeharkako gaitasuna eta irakasgaiko gaitasun zehatzak 1-3 izango dira. Lortutako ezagutza-emaitzak 1-7 eta 9.



3. Blog baten garapena: Notaren %10. Ebaluatuko diren titulazioko gaitasunak 1, 3, 4 eta 7, eta irakasgaiko gaitasun zehatzak 1, 2 eta 5 izango dira. Lortutako ezagutza-emaitzak 1-5.



Atal Praktikoa: Nota finalaren (%35). Ebaluatuko den titulazioko gaitasuna 4 eta irakasgaiko gaitasun zehatza 4 izango dira. Lortutako ezagutza-emaitzak 8 eta 9.



Atal praktikoa, ikerketan oinarritutako ikaskuntzan oinarrituko da eta IKD i3 barnean dagoen proiektu baten barruan garatuko da.



-Praktikak baino lehen garatutako metodologia (Taldeko eta lan indibiduala) %15

-Lortutako emaitzen azalpena: %5

-Proba praktikoa: Nota finalaren %15.



Atal eta azpiatal guztietan hamarretik bosteko nota lortu beharko da irakasgaia gainditzeko. Noten eta gainditzeko beharrezkoak diren irizpide zehatzagoak ikaslearen koadernoan topa daitezke.



Ukoak: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera (2016ko Abenduaren 15ko UPV/EHUko Gobernu Kontseiluko Akordioa. 2017ko martxoaren 13an EHAAn publikatua) eta Graduko titulazioetan, ikasleak amaierako ebaluazio bat edukitzeko eskubidea du. Horretarako, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin behar dio gehienez lau hilabetea hasi eta 9 asteetara (zentroaren egutegiaren arabera). Ikasle horiek, irakasgaiko gaitasun guztiak jaso dituztela bermatu beharko dituzte amaierako ebaluazio baten bidez. Ebaluazio hori, proba bakarra ala proba desberdinak izan daitezke, bai teorikoak bai praktikoak.



Ukok egiteak, ez-aurkeztua kalifikazioa suposatuko du.



Ebaluazio jarraituren kasuan, ukoa idatziz aurkeztu beharko zaio irakasleari, irakaskuntza eskolak amaitu baino hilabete bat lehenago.



Ebaluazio-sistema ez-jarraitua:



Azken ebaluaziorako ere aurrez aurreko ebaluazioa kontuan izango da. Berriz ere, alarma egoera berri bat dekretuz agintzen bada, ebaluazio ez presentzialaren aukera proposatuko da.



Ebaluazio ez-jarraitua egiten duten ikasleek irakasgaiaren osotasuna ebaluatuko duen proba bakarra edo proba desberdinak egin beharko dituzte, bai teorikoak bai praktikoak. Gaitasun eta ezagutza-emaitza guztiak ebaluatuko dira bertan. Proba bakoitza gainditzeko hamarretik bost bateko nota minimoa lortu behar da proba guztietan.



Amaierako probara ez aurkeztea nahiko izango da deialdiari uko egiteko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

-Eskola magistralak eta Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza

Unibertsitateko sarera konexioa duen ordenagailua, papera eta boligrafoa.

- Laborategiko praktikak

Laborategiko bata eta laborategiko koaderanoa (bi hauek gabe ezin dira praktikak egin). Boligrafoa, kalkulagailua edo ordenagailua.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Introduction to Environmental Analysis, 2002, Roger Reeve, John Wiley & Sons Ltd.



-Fundamentals of Environmental Sampling and Analysis, 2007, Chunlong Carl Zhang, John Wiley & Sons Ltd.



-Practical Environmental Analysis: Edition 2, 2006, Miroslav Radojevic, Vladimir Bashkin, The Royal Society of Chemistry.



-Ingurumen-kutsaduraren analisia, 2014, Jone Omar, UEU eta UPV/EHU.



-Environmental Noise Pollution

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Fundamentos de Química Analítica. Una aproximación docente-discente, Miguel Valcárcel Cases, Ángela I. López Lorente, Mª. Ángeles López Jiménez, 2017, UCOPress.

-Análisis Químico de Trazas, Carmen Cámara y Concepción Pérez-Conde, 2012, Síntesis.

- Field Sampling, Principles and Practices in Environmental Analysis, 2004, AR Conklin,Marcel Dekker.

- Análisis Instrumental, Kenneth A. Rubinson y Judith F. Rubinson, 2000, Pearson Education.

- Extraction Methods for Environmental Analysis, 1998, JOHN R. DEAN, John Wiley & Sons Ltd.

- Estadística para Química Analítica, JC Miller, 1993, Addison-Wesley Iberoamerican SA.

Zeharkako gaitasunal lantzeko proposatutako bibliografia:

- El Arte de Presentar: Cómo planificar, estructurar, diseñar y exponer presentaciones Gonzalo Álvarez Marañón, 2012, Gestión 2000.

- Presentation zen, Simples Ideas on Presentation Design and Delivery, Garr Reynolds, 2012, New Riders.

- Método TED para hablar en público: Los secretos de las conferencias que triunfan en todo el mundo, Jeremey Donovan, 2013, Grupo Planeta.

- Hablar en público, Jose María Acosta, 2013, ESIC.

- The Sense of the Style: The thinking Persons Guide to Writing in the 21st Century, Steven Pinker, 2014, Allen Lane.

Aldizkariak

-Web of Science:(https://webofknowledge.com/)

-Scopus: https://www.scopus.com

-Scifinder: https://scifinder.cas.org/

-Google Académico: https://scholar.google.es

-http://www.inguma.eus/?hizkuntza=eu

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GOICOLEA ALTUNA, MARIA ARANZAZU
  • UNCETA ZABALLA, NORA
  • VALLEJO RUIZ, ASIER

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-9

16:00-17:00

2-14

16:00-17:00

2-15

16:00-17:00

2-16

16:00-17:00

14-15

16:00-17:00

14-16

16:00-17:00

15-15

15:00-16:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-10

16:00-17:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-11

09:00-13:00

09:00-13:00

12-12

09:00-12:30

09:00-13:00

09:00-13:00

09:00-13:00

09:00-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

17:00-18:00

2-15

17:00-18:00

17:00-18:00

2-16

17:00-18:00

17:00-18:00

13-14

17:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-11

17:00-18:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
13-13

09:00-12:00

09:00-13:00

09:00-13:00

09:00-13:00

14-14

09:00-13:00

09:00-13:00

15-15

09:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
15-15

09:00-12:00

09:00-13:00

09:00-13:00

09:00-13:00

16-16

09:00-13:00

09:00-13:00

09:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA