XSLaren edukia

Sistema Eragileen Oinarriak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4050
Laborategiko p.2040

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasgaian zehar ikasleak sistema eragile baten interfaze desberdinak identifikatzea landuko da. Besteak beste, Linuxen aplikazioentzako tresnak garatzeko gai izango da, bere sistema-deien interfazea erabilita. Ikasgaiak sistema eragile mota desberdinetan azpimarra egiten du (denbora banatutakoak, denbora errealekoak, etab.), bere oinarrietan (fitxategiak, atzipen babesak, prozesuak, komunikazio elementuak) eta bere osagaien funtzionalitatean (prozesuen kudeaketarako azpi-sistema, memoria, sarrera-irteera).



Landuko diren beste arlo batzuk proposatutako ariketak ebazteko behar diren informazioak eta tresnak aurkitzeko gaitasuna, eta garatutako tresnen funtzionalitatea zehaztasunez deskribatzeko gaitasuna izango dira, tresna hauek beste erabiltzaile edota garatzaileek erraz erabili ahal ditzaten.



Formalki, ikasketa planari jarraiki, ikasgaiko gaitasunez gain T4, T5, T8 eta T9 gaitasunak ere landuko dira. Hala nola, heziketa komuneko informatika adarreko berariazko gaitasunen artean IA5, IA10 eta IA14 landuko dira. Gaitasun hauek deskribapena ondorengo dokumentuan aurki daitezke: http://www.ehu.es/documents/340468/516505/Gaitasunak.pdf

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia: Sarrera.

Sistema eragilearen definizioa, bai aplikazioentzako

interfaze gisa, bai eta konputagailuaren baliabideen

kudeatzaile gisa ere. Sistema eragileen bilakaera eta

ikuspegi historikoa. Sistema eragile motak, bere

funtzionalitatearen arabera (monoprogramatuak,

multiprogramatuak, denbora banatukoak, denbora errealekoak,

txertatuak, banatuak). Sistema eragilearen interfaze

desberdinak (erabiltzailearena, administratzailearena,

aplikazioena, garatzailearena). Sistema eragileen gaur

egungo merkatua (sistema jabedunak, sistema irekiak,

software librea) eta joera. Praktikak: shella

erabiltzailearen eta administratzailearen interfaze gisa.



2. gaia: Sistema-deien mekanismoa.

Hardware interfazeak eskainitako elementuak euskarri gisa

hartuz (helbide espazioak, dispositiboen interfazea, eten

mekanismoa), kode egoiliar bezala ezarri behar diren

oinarrizko zerbitzuak zehaztu. Sistema-dei kontzeptua,

sistema eragileak egoiliar duen zerbitzu bat atzitzeko

erabiliko dena. Sistema-deien inplementazioa eten mekanismoa

eta exekuzio moduen bidez. Praktikak: zerbitzuak atzitzeko

adibidezko errutinen espezifikazioa C lengoaian.



3. gaia: Sarrera-irteera eta fitxategiak.

Dispositiboarekiko independentzia eta sarrera-irteeraren

berbideratze kontzeptuak. Sarrera-irteerarekin

erlazionaturiko sistema-deiak. Dispositibo

espezifikoekin eta fitxategiekin lan egiteko moduak.

Fitxategi-sistema kontzeptua eta adierazpen mekanismoak.

Praktikak: berbideratzeen erabilpena shelletik,

fitxategi-sistemaren kudeaketa shelletik,

sarrera-irteera adibideak programatu C lengoaian.



4. gaia: Erabiltzaileen kudeaketa eta segurtasuna.

Erabiltzaile anitzeko sistemaren definizioa.

Erabiltzaile motak, atzipen moduak eta babeserako

domeinuak. Atzipen babesen kudeaketarako oinarrizko

mekanismoak sistema zentralizatuetan. Atzipen

babesarekin eta segurtasunarekin erlazionaturiko

sistema-deiak. Praktikak: atzipen eskubideen kudeaketa

shelletik.



5. gaia: Memoriaren kudeaketa.

Programen karga eta kokapena, programa bakarreko edota

bat baino gehiagoko sistemetan. Helbideratze fisikoa eta

birtuala. Birkokapen estatikoa eta dinamikoa. Kode

berrabiagarria. Alegiazko memoriako sistemetarako

euskarria. Estekatze dinamikoko liburutegiak. Programen

kargarekin eta memoriaren kudeaketarekin erlazionaturiko

sistema-deiak. Praktikak: oinarrizko jaurtitzaile baten

programazioa, memoriaren erabileraren monitorizatuz

(programa berrabiagarriekin).



6. gaia: Prozesuen kontrola.

Exekuzio fluxua eta testuingurua kontzeptuak. Sistema

multiprogramatuak eta fluxu anitzekoak. Prozesu

kontzeptua (Unix eredua), egoerak eta trantsizio

diagrama. Testuinguru aldaketa. Prozesuen planifikazioa

eta oinarrizko planifikazio politikak. Prozesuen

kudeaketarekin erlazionaturiko sistema-deiak. Praktikak:

prozesuen exekuzioa shelletik atzeko planoan, prozesuak

monitorizatuz. Oinarrizko jaurtitzailea multiprogramatua

bihurtu.



7. gaia: Prozesuen arteko komunikazioa eta sinkronizazioa.

Konkurrentzia, baliabide konpartitua, lasterketa

baldintza eta atzipen esklusiboa kontzeptuak. Kode atal

kritikoak. Kode atal kritikoen atzipen esklusiborako

oinarrizko mekanismoak. Buzoien bidezko komunikazioa

mezu trukea erabiliz. Prozesuen arteko komunikazioarekin

erlazionaturiko sistema-deiak. Bezero-zerbitzari ereduan

oinarritutako baliabideen kudeaketa. Baliabide

kudeatzaileen adibideak (driverrak). Praktikak:

prozesuen arteko komunikazioa (pipeen bidez) shelletik,

oinarrizko kudeatzaile adibidea.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia Problemetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI/ABP/PBL) metodologiaren bidez garatzen da. Metodologia horretan ikasleak problema bat ebatzi beharko du bere definiziotik abiatuta, horrela zehaztu diren gaitasunak eskuratuz. Hori dela eta eskola eta laborategi orduen banaketa formala ez da zehaztasunez beteko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Bi motako ebaluazio dira posible; globala (edo bukaerakoa) eta jarraitua. Ikasle bakoitzak hautatu ahal izango du posible/nahiago duena bien artean.



- Ebaluazio jarraitua ikastaroaren hasieran aukeratu ahal izango da, eta behin betiko bihurtuko da adieraziko diren epeetan (ikastaroaren %60 - %80 igarota), ikasleak hala eskatuta eta irakasleak ikaslearen errendimendua egiaztatu ondoren. Epe horietan ikasleak ez badu eskaerarik egiten, ebaluazio jarraituari uko egiten diola ulertzen da.



Ebaluazio jarraitua ondorengo ebaluazio motatan oinarrituko da:



- Autoebaluazio eta banakako ebaluazio galdetegiak (%60).

- Lan koadernoa garatutako kodea, zehaztapenak eta egiaztapen emaitzekin eta egindako lanaren norbanako ebaluazioa (%40)



- Bukaerako ebaluazioa da besterik ezean erabiliko den ebaluazio-modua. Data ofizialetan egitekoa den azterketa bakar batean datza. Proba horretan izaera teorikoko galderei erantzun beharko zaie eta ariketa praktikoak garatu beharko dira (kodearen analisia, utilitateen diseinu/garapena,...).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Linux sistema eragilea, eskuliburuak, tresnak eta irakasleak emandako C programak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- C. Rodríguez, I. Alegria, J. González, A. Lafuente, E. Lazkano: *Sistema Eragileen Deskribapen Funtzionala.* UPV/EHU, 1995.



- F.M. Márquez: UNIX. *Programación Avanzada* 3ª Edición. Rama, 2004.



- Afzal: *Introducción a UNIX. Un enfoque práctico.* Prentice-Hall, 1997.



- B.W. Kernighan, R. Pike: *The Unix Programming Environment*, Prentice-Hall, 1984.



- A.S. Tanenbaum: *Modern Operating Systems* (3rd Edition), Prentice-Hall, 2008.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- M. Rochkind: *Advanced Unix Programming*, Addison-Wesley, 2004.

- Silberschatz, P.B. Galvin, G. Gagne: *Operating System Concepts* (Eight edition), John Wiley & Sons, 2005.

- W. Stallings: *Sistema Eragileak*. Prentice-Hall, 2005 (2008an itzlulia).

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALVAREZ BALBAS, GONZALO
  • CORTIÑAS RODRIGUEZ, ROBERTO
  • LARRAZA MENDILUZE, EDURNE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

09:00-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.1 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA
  • 1.1 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

09:00-10:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00

Irakasleak

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

09:00-10:30

Irakasleak

61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00

Irakasleak

61 Laborategiko p.-2 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak