XSLaren edukia

Sistemen eta Sareen Administrazioa

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2030
Laborategiko p.4060

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasgai honen helburu nagusia sistemen eta sareen administrazioari lotutako

funtzioak eta ardurak deskribatzea da, bi arlotan sailkatuz. Alde batetik

sistema autonomoaren administrazioa lantzen da (kontuen eta sistemaren

baliabideen kudeaketa). Bigarren arloan aurreko sistema bera sarean integratzen

da, lotutako zerbitzuekin batera. Segurtasun aldetik betebeharrekoak ere

aurkeztu eta praktikan jarriko dira.



Ikasgaian Informatikako Adarraren ondorengo gaitasunak garatzen dira:



- Sistema, zerbitzu eta aplikazio informatikoen ezagutza eta haiek

kudeatzeko eta mantentzeko gaitasuna (IA5).



- Sistema eragileen ezaugarriak, funtzionalitateak eta egitura ezagutzea

eta aplikatzea, eta haien zerbitzuetan oinarritutako aplikazioak

diseinatzeko eta gauzatzeko gaitasuna (IA10).



- Sistema banatuen, konputagailu-sareen eta internetaren ezaugarriak,

funtzionalitateak eta egitura ezagutzea eta aplikatzea, eta haietan

oinarritutako aplikazioak diseinatzeko eta gauzatzeko gaitasuna (IA11).



Aurrekoez gain, Konputagailuen Ingeniaritza (KI) espezialitatearen

ondorengo gaitasunak ere landuko dira:



- Sistemako eta komunikazioetarako softwarea diseinatzeko eta sortzeko

gaitasuna (KI4).



- Sistema informatikoen bermea eta segurtasuna ulertzeko, erabiltzeko eta

kudeatzeko gaitasuna (KI6).



- Konputagailu-sareak diseinatzeko, garatzeko, administratzeko eta

kudeatzeko gaitasuna (KI8).

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia. Sarrera.

Administrazioaren atazak; sistemen administratzailearen funtzioak

eta Sarrera. Tresnak.



2. gaia. Oinarrizko scripting.

Oinarrizko kontzeptuak. Programazioa.



3. gaia. Baliabideen kudeaketa.

Fitxategi-sistema. Lan-ingurunea.

Erabiltzaileen kontuak, taldeak eta kontabilitatea.



4. gaia. Sistemaren hasieratzea eta gelditzea.

Atazen eta zerbitzuen hasierako konfigurazioa.

Prozesu periodikoak. Instalatutako softwarearen kudeaketa.



5. gaia. Segurtasuneko oinarrizko aldeak.

Segurtasun kopiak. Tresnak.



6. gaia. Sareko konfigurazioa.

Zerbitzariak eta segurtasuna. Suhesiak.



7. gaia. Sare lokaleko zerbitzuak.

Sareko biltegiratze-zerbitzuak (NFS, Samba). Partekatutako

konfiguratze-zerbitzuak (NIS). Kautotze-zerbitzuak (LDAP).

Zerbitzu-laguntzaileak (DHCP).



8. gaia. Internet-zerbitzuak.

Izen-zerbitzua (DNS). Korreo-zerbitzua. Web-zerbitzua (Apache).

SSH eta VPN.



9. gaia. Proiektua.

Sistemen administrazioari lotutako zerbitzu baten diseinua,

konfigurazioa eta inplementazioa. Ikasleak berak proposatutako

zerbitzu bat aztertu eta inplementatu beharko du eta ondoren

horren demostrazioa aurkeztu.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan jarduera batzuk proposatzen dira, batez ere metodologia

aktiboetan oinarrituta:



- Klase magistralak: bertan oinarri teorikoak aurkezten dira, horiek

praktikan jarriko dituzten laborategiekin batera.



- Laborategiak eta haien jarraipena: laborategiak gaika antolatuta daude.

Laborategi bakoitzean gaiarekin lotutako kontzeptuak aurkeztu ondoren,

planteatutako ariketak egin beharko dira. Ariketa horien ebazpenak Ariketen

koadernoa izeneko dokumentuan metatu beharko dira. Dokumentu honek ikaslearen

lana defendatzeko balioko du, elkarrizketa pertsonal batekin batera.



- Ikasgaiaren proiektua: ikaslea aztertu, diseinatu eta inplementatu

beharko du sistemen administrazioarekin lotutako zerbitzu bat. Horrez

gain, zerbitzu horren funtzionamenduaren demostrazioa ere egin beharko

du. Jarduera hau bakarrik edo taldean egin beharko da, proiektuaren

lan-kargaren arabera.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Bi motako ebaluazio posible daude; globala (edo bukaerakoa) eta jarraitua. Ikasle bakoitzak hautatu ahal izango du posible/nahiago duena bien artean.



- Ebaluazio jarraitua borondatezkoa da. Ikasleak esplizituki eskatu

beharko du eta horrek dakar ikasleak onartzen duela lotutako

ebaluatzeko modua (ondoren azalduko dena). Gerora posible izango

da ebaluazio honi uko egitea, baina lauhilekoaren %60 luzera pasa

ez bada.



Ebaluazio honetan ondorengo probak hartuko dira kontutan,

bukaerako notan duten pisuarekin batera:



Pisua Proba

------- -------------------------------------------------------------

% 15-20 Parte-hartze aktiboa gelako saioetan eta jardueren jarraipena

% 50-60 Ikasgaiaren jarraipenari lotutako idatzizko probak

% 20-30 Proiektua eta bere aurkezpena



Oharra: pisuak balio tartetan adierazita daude, ikasturte

zehatzaren gorabeherak aintzat hartzeko.



- Bukaerako ebaluaketa da besterik ezean erabiliko den

ebaluaketa-modua. Bi proba daude:



Pisua Proba

----- -----------------------------------------------

% 80 Deialdi ofizialeko azterketa (urtarrila/ekaina)

% 20 Proiektua (% 15) eta bere aurkezpena (% 5)



Bi kasuetan adierazitako proba guztiak derrigorrezkoak dira. Ikasgaia gainditzeko proba guztietan gutxienez 4 bat lortu beharko da eta proba guztietan batez bestekoan 5 lortu. Irakaslearekiko elkarrizketa ere egin beharko da.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

[1] I. Alegria and R. Cortiñas. Sistemen Administrazioa / Administración de

Sistemas. Technical Report EHU-KAT-IR-02-10, UPV/EHU, 2010. (Moodle).



[2] Iñaki Alegria, Roberto Cortiñas, and Mikel Larrea. Scripting. Technical

Report EHU-KAT-IR-01-10, UPV/EHU, 2010. (Moodle).



[3] Iñaki Alegria and Roberto Cortiñas. Linux, sistemaren eta sarearen

administrazioa. Udako Euskal Unibertsitatea, 2008. ISBN 978-84-8438-178-5.

322 pp.

Gehiago sakontzeko bibliografia

[4] Ællen Frisch. Essential System Administration. O’Reilly, 2nd edition,
December 1995. ISBN 1-56592-127-5. 758 pp.

[5] M. G. Sobell. A Practical Guide to Ubuntu Linux. Prentice Hall, 3rd
edition, 2010. ISBN 978-0132542487. 1251 pp.
http://proquestcombo.safaribooksonline.com/9780768681406.

[6] M. G. Sobell. Administración de sistemas Linux. Anaya Multimedia, 2009.
ISBN 978-84-415-2688-4. 3

[7] M. D. Bauer. Linux Server Security. O’Reilly, 2nd edition, 2005. 522 pp.

[8] J. Ma. Rivadeneyra. TCP/IP sareak. Udako Euskal Unibertsitatea, 3rd
edition, 2009. ISBN 978-84-8438-235-5. 268 pp.

[9] Craig Hunt. TCP/IP Network administration. O’Reilly Media, 2002. ISBN
1-4493-8714-4.
http://books.google.es/books?id=A_LL2LQASdoC&printsec=frontcover&dq=network+
administration&hl=es&sa=X&ei=eQoUT4OGMcWyhAeVrfycAg&ved=0CEQQ6AEwAw#v=
onepage&q=network%20administration&f=false.

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-14:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

10:45-12:15

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:30-14:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

10:45-12:15

Irakasleak