XSLaren edukia

Konputazio Paraleloko Sistemak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4050
Laborategiko p.2040

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasgaia gainditu ahal izateko, hainbat gaitasun espezifiko lortu behar dira; hau da, honakoa egiteko gai izatea:

1. Memoria banatuko sistema paraleloen funtzionamendua (arazoak, irtenbideak...) ulertzea.

2. Konputazio-sistema paraleloen eta haietan exekutatzen diren aplikazioen errendimendua neurtzea eta analizatzea.

3. Sistema paralelo baten prozesadoreak konektatzeko dauden mekanismoak aztertzea.

4. Programa paraleloak sortzeko MPI erabiltzea.

Horietaz gain, gaitasun partekatuak ere landuko dira (ikus Informatika Ingeniaritzako Graduaren web orria, "Ikasketa-plana" atalean).

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

0. Arkitektura paraleloak. Kontzeptuen berrikuspena. Kalkulu-abiadura.

1. Komunikazio-sarea eta mezu-ematearen bidezko komunikazioa.

2. Datuen koherentzia ccNUMA arkitekturetan.

3. Programazio paraleloa: MPI.



MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaiaren lehen zatian (0, 1 eta 2 gaiak) aurrez aurreko bi jarduera mota erabiliko dira: teoria-eskolak eta ariketa-eskolak, emaitzak aurkeztu eta eztabaidatuz. Bigarrena (3. gaia) laborategian garatuko da, aurkezpenak eta ariketak tartekatuz; bukaeran praktika bat eta dagokion dokumentazio teknikoa sortu behar da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Bi aukera daude ikasgaia gainditzeko:



a. Ebaluazio/ikasketa jarraitua. Hasieran lehenetsitako ebaluazio-modua da, bakarrik ohiko deialdirako. Parte-hartze aktibo eta jarraitua eskatzen da: eskoletara etortzea, ariketak/lanak entregatzea, eta ebaluazio-probak, praktikak eta aurkezpenak egitea. Honela ebaluatuko da ikasgaia:



-- 1. atala. Ariketak + Azterketa: 4 puntu (0,75 + 3,25)

Azterketa gainditzen ez bada, errepikatu beharko da ohiko deialdiko datan.



-- 2. atala. Ariketak + Azterketa + Praktika: 6 puntu (1 + 2 + 3)



Ebaluazio jarraituan segitu ahal izateko, ordutegi trinkoko 2. astea eta gero, proiektuari (MPIri) dagokion azterketa gainditu behar da.



b. Ebaluazio globala. Ebaluazio globala, azterketa-egutegian adierazitako deialdietan, ikasleak berak erabakita edo ebaluazio jarraitua utzi behar izan delako erabiliko da. Honela ebaluatuko da ikasgaia:



-- Azterketa idatzia (gai guztiak) 7 puntu

-- Banakako praktika / laborategi-proba (MPI) 2 + 1 puntu

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Hennesy J.L., Patterson D.A.: Computer Architecture: A Quantitative Approach (5. ed.). Morgan Kaufmann, 2011.

- Culler D.E., Singh J.P.: Parallel Computer Architecture. A Hardware/Software Approach. Morgan Kaufmann, 1999.

- Duato J., Yalamanchili S., Ni L.: Interconnection Networks: An Engineering Approach. Morgan Kaufmann, 2003.

- Pacheco P.S.: Parallel Programming with MPI. Morgan Kaufmann, 1997.

- Groop W. et al: Using MPI. Portable Parallel Programming with the Message Passing Interface. The MIT Press, 1999.



Gehiago sakontzeko bibliografia

- Dally W.J., Towles B.: Principles and Practices of Interconnection Networks. Morgan Kaufmann, 2004.
- Ma, S.; Huang, L.: Networks-on-chip. Morgan Kaufmann, 2015.

- Snir M. et al.: MPI. The complete reference, Volume 1, The MPI core. The MIT Press, 1999
- Almeida F., Giménez D., Mantas J.M., Vidal A.M.: Introducción a la programación paralela. Thomson-Paraninfo, 2008.
- Quinn M.J.: Parallel Programming in C. McGraw-Hill, 2004.
- Barlas G.: Multicore and GPU programming. M. Kaufmann, 2015.

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

09:00-10:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

09:00-10:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00

Irakasleak