XSLaren edukia

Konputagailuen Egitura

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2018/19
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4050
Laborategiko p.2040

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaia gainditu ahal izateko ikasleak gaiarekiko espezifikoak diren gaitasun batzuk lortu behar izan ditu, hau da, honakoa egiteko gai izan behar du:



1. Makinaren barne lengoaia eta mihiztadura lengoaian idatzitako programak ulertzea,

azpirrutinak kudeatzeko mekanismoak barne.

2. Ingurunearen kontrolerako Sarrera/Irteerako aplikazioak programatzea (hardware gertaeratara zuzendutako programazioa).

3. Konputagailu baten periferiko estandarren funtzionamendua ulertzea.

4. Busen protokolo desberdinak aztertzea, konputagailuan datu-transferentzien errendimenduan

duten eragina erabakitzeko.

5. Konputagailuaren barne arkitektura eta aginduen exekuzioan azpisistema bakoitzak duen

funtzioa ulertzea, horrek guztiak programen exekuzio-denboretan eta memoria okupazioan

eragiten dituen ondorioekin batera.



Irakasgaiaren gaitasun espezifiko horiez gain, titulazioaren perfilean ageri diren beste gaitasun orokorrago batzuk ere lantzen dira, http://www.ehu.es/documents/340468/516505/Gaitasunak.pdf helbidean dagoen gaitasunak.pdf dokumentuan aipatzen diren moduan, zehazki T4, T8 eta T9 gaitasun orokorrak, IA1 eta IA9 Informatika adarraren berariazko gaitasunak, eta baita ere OG1, OG2, OG3, OG4 eta OG5 oinarrizko gaitasunak, gaitasun partekatu gisa azken hauek.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. VON-NEUMANN MOTAKO ARKITEKTURA.

Gai hau sarrerako gaia da. Bertan von Neumann arkitekturaren oinarrizko kontzeptuak

landuko dira: konputagailuaren barne egitura eta unitate bakoitzaren eginkizuna aginduen

exekuzioan. Indar pixka bat egingo da memorien atalean, ondorengo gaietarako beharrezkoa

izango baita memoriaren egitura ezagutzea modu egokian helbideratu eta bertan gordeta

dauden osagaiak lortu ahal izateko. Sarrera honen ondorioz, irakasgai hau aipatutako

egituraren osagai desberdinen ikasketan oinarritzen da.



2. AGINDU MULTZOA.

Gai hau, konputagailu baten agindu multzoaren analisian oinarritzen da: agindu formatuak,

helbideratze moduak, agindu motak, eta abar. Agindu multzoaren barruan, azpirrutinak

tratatzeko eskaintzen diren euskarriak eta aktibazio blokearen kudeaketa aztertuko dira. Hau

guztia eta goi-mailako lengoaiatik, makina-lengoaiara egiten den itzulpen prozesua argitzeko,

makina erreal bat, ARM prozesadorea, adibide bezala hartuta.



2.1 Makina-lengoaia eta mihiztadura-lengoaia.

2.2 Azpirrutinak.

2.3 Aginduen-formatua.



3. SARRERA/IRTEERAKO AZPISISTEMA.

Gai honetan kanpoaldea eta makinaren arteko interfaze gisa konputagailu baten

sarrera/irteerako (S/I) azpisistema aztertzen da. Nintendo DS makinaren periferikoak eta S/I azpisistema aztertuko dira, laborategiko praktiken bidez haien behe-mailako kudeaketa nola egiten den ikusiko delarik.



3.1 Sarrera/irteerako interfazearen deskripzioa.

3.2 Komunikazioa eta sinkronizazioa: inkestak eta etenak.

3.3 Nintendo DS makinaren periferikoen kudeaketa.

3.4 DMA: memoriarako zuzeneko atzipena.



4. AZPISISTEMEN ARTEKO KONEXIOA: BUSAK.

Gai honetan, von Neumann arkitekturaren osagai desberdinen arteko busen bidezko konexioa

aztertzen da.



4.1 Sarrera: definizioa eta sailkapena. Busen hierarkia.

4.2 Transmisio-protokoloak: sinkronoak, asinkronoak, ...

4.3 Busaren arbitrajea.

4.4 Bus komertzialen adibideak.



MetodologiaToggle Navigation

Eskola eta laborategien garapenean zehar, era sistematikoan, talde-lana, eztabaida eta ariketen ebazpenen aurkezpenak eramango dira aurrera. Horrela, ikasgaiaren garapenean ikasleen parte-hartze zuzena bultzatu eta ikasleen motibazioa areagotu nahi delarik.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasgaiak honako bi ebaluazio modu hauek dauzka: ebaluazio finala eta ebaluazio jarraitua. Ikasleek borondatez hartu ahal izango dute ebaluazio jarraitua. Ikasgaiaren aktibitate desberdinei dagokien denbora eskaini ahal diezaioketen ikasleek bakarrik izango dute aukera hau.

Ebaluazio jarraituan parte hartzeko aurre-inskripzioa ezarritako datetan egingo da. Aurre-inskripzio hau behin-betikoa izango da ikasgaiko irakasleen oniritzia jaso ondoren, ezarritako datetan ikasleek baieztatzen badute (ikasgaiaren %60a ebaluatu ondoren). Epe horietan ikasleak ez badu eskaerarik egiten, ebaluazio jarraituari uko egiten diola ulertzen da. Ebaluaketa jarraituan behin-betiko inskripzioa egiten bada, ohiko deialdiko ebaluazio finalari uko egiten zaio.



Ebaluazio jarraitua hainbat azterketa partzial (guztira notaren %65a) eta ondoko lanen bidez ebaluatuko da: laborategietako txoztenak, klasean eta klasetik kanpo egindako ariketak eta parte hartzea (%15a) eta programazio praktika bat (%20a).

Ebaluazio finalean azterketa batek notaren %80a balioko du eta programazio praktika bat egin beharko da derrigorrez notaren gainerako %20a balioko duena.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgai hau jarraitzeko irakasleek prestatutako apunteak daude. Apunte hauek ikasleentzat eskuragarri utziko dituzte irakasleek.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1.KONPUTAGAILUEN EGITURA IKASGAIKO APUNTEAK.

Teresa Miquelez, Edurne Larraza, Iratxe Soraluze, 2014. http://egela.ehu.es/



2.ORGANIZACIÓN DE COMPUTADORES

V.C. Hamacher, Z.G. Vranesic eta S.G. Zaky. McGraw-Hill Ed., 2003 (5. edizioa)



3.ORGANIZACIÓN Y ARQUITECTURA DE COMPUTADORES

W. Stallings. Prentice-Hall Ed., 2006 (7. edizioa)



4.LABORATORIO DE ESTRUCTURA DE COMPUTADORES empleando videoconsolas Nintendo DS.

Francisco Moya Fernández, María José Santofimia Romero, Universidad de Castilla-La Mancha. http://www.bubok.es/libros/190123/Laboratorio-de-Estructura-de-Computadores-empleando-videoconsolas-Nintendo-DS

Gehiago sakontzeko bibliografia

1.ORGANIZACIÓN DE COMPUTADORES: UN ENFOQUE ESTRUCTURADO
A.S. Tanenbaum. Pearson Prentice-Hall Ed., 2000.
[Structured Computer Organization (5ª ed), Pearson Prentice-Hall Ed., 2006.]

2.ESTRUCTURA Y DISEÑO DE COMPUTADORES
Patterson D. A., Hennessy J.L. Reverté Ed., 2000 (3. ed)
[Computer Organization and Design. The Hardware/Software Interface (3ª ed.), Morgan Kaufman, 2005]

3.INTRODUCCIÓN A LA INFORMÁTICA
A. Prieto, A. Lloris, J.C. Torres. McGraw-Hill Ed., 2006 (4ª ed)

Aldizkariak

● Byte
● PC Actual
● PC World
● Personal Computer
● PC Magazine

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • LARRAZA MENDILUZE, EDURNE
  • MIQUELEZ ECHEGARAY, MARIA TERESA
  • SORALUCE ARRIOLA, IRATXE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30

12:30-14:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-4 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30

12:30-14:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

12:30-14:00

Irakasleak