XSLaren edukia
Konputagailuen Teknologiaren Oinarriak
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Titulazioa
- Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
- Ikasturtea
- 2019/20
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 40 | 40 |
Gelako p. | 14 | 44 |
Laborategiko p. | 6 | 6 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Gaitasunak.
Irakasgaia gaindituz gero, ikasleak gaiarekin lotutako hainbat gaitasun espezifiko eskuratuko ditu, hau da, honako zerrenda honetako gauzak egiteko gai izan beharko du:
GE1. Aipatzea informatikaren oinarri fisiko eta teknologikoak.
GE2. Aipatzea elektrizitatearen oinarrizko hastapenak, sistema
informatikoetan erabiltzeari dagokionez.
GE3. Analizatzea doitasunez eta azkar oinarrizko zirkuitu elektrikoak,
zuzeneko korrontean zein korronte alternoan.
GE4. Aipatzea elektronikaren oinarrizko hastapenak, sistema
informatikoetan erabiltzeari dagokionez.
GE5. Analizatzea doitasunez eta azkar diododun eta transistoredun
oinarrizko zirkuitu elektronikoak.
GE6. Maneiatzea erraztasunez elektronikako laborategi bateko ohiko
tresneria (multimetroa, osziloskopioa, elikadura iturriak, seinale sorgailuak).
GE7 Muntatzea laborategian zirkuitu elektriko eta elektronikoen
prototipoak eta alderatzea haien funtzionamendu erreala ikasitako teorikoarekin.
GE8. Maneiatzea erraztasunez ingeniaritzan erabili ohi diren programa
informatikoak, zehazki zirkuituen simuladoreak.
Irakasgaiaren gaitasun espezifiko horiez gain, titulazioaren dokumentuan ageri diren beste gaitasun orokorrago batzuk ere lantzen dira, http://www.ehu.es/documents/340468/516505/Gaitasunak.pdf helbidean dagoen "Gaitasunen dokumentuan" aipatzen diren moduan, zehazki T8, T9 eta T10 gaitasun orokorrak, oinarrizko heziketaren OH2 gaitasuna, eta baita ere OG1, OG2, OG3, OG4 eta OG5 oinarrizko gaitasunak, gaitasun partekatu gisa azken horiek.
Ikaste-prozesuaren emaitzak.
Osagai eta gailu elektriko eta elektronikoen oinarrietan dauden kontzeptuak ulertzea, zirkuitu elektriko eta elektronikoen analisia egin ahal izateko, zehazki korronte zuzeneko zirkuituena, batik bat egoera egonkorrean. Horren osagarri gisa, egoera iragankorra eta korronte alternoko zirkuituen oinarrizko kontzeptuak ere aztertuko ditugu.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. Elektrostatika: karga elektrikoa; Coulomb-en legea; eremu elektrikoa; energia potentzial elektrostatikoa; potentzial elektrostatikoa.
2. Elektrozinetika: korronte elektrikoa; korrontearen intentsitatea eta dentsitatea; potentzial-diferentzia; potentzia elektrikoa.
3. Zirkuituetarako sarrera: zirkuituaren definizioa; zirkuituen sailkapena tipologiaren arabera: analogiko/digitalak, bilduak/banatuak, korronte zuzeneko edo korronte alternoko zirkuituak; zirkuituen funtzionamendu egoerak: egoera egonkorra / egoera iragankorra.
4. Zirkuitu elektrikoetako ohiko osagaiak: erresistentziak; kondentsadoreak; harilak; tentsio- eta korronte-sorgailuak, independente zein mendekoak; etengailuak; kommutagailuak.
5. Zirkuituetako oinarrizko legeak eta haien aplikazioak: Kirchhoff-en legeak; elementuen serie eta paralelo elkarketak; tentsio- eta korronte-zatitzaileak; voltmetro eta amperemetro neurgailu elektrikoen funtzionamenduaren hastapenak.
6. Zirkuituak analizatzeko metodoak: maila-korronteen metodoa; gainezarpen-printzipioa; Thévenin-en eta Norton-en teoremak; potentziaren transferentzia maximoaren teorema.
7. Egoera iragankorra: RC zirkuitua; karga- eta deskarga-prozesuak; zirkuituaren denbora-konstantea; kommutazio-maiztasun maximoa.
8. Egoera solidozko elektronikarako sarrera: energia-banden teoria; material erdieroaleak; erdieroale intrintseko eta extrintsekoak; PN juntura; gailu erdieroaleen ezaugarri fisikoak: diodoa, transistore bipolarra eta eremu-efektuzko transistoreak (JFET eta MOS).
9. Diodo erdieroaleen azterketa eta aplikazioa: diodo-motak: artezle, LED, Zener; hurbilketa linealak; diododun zirkuituen ebazpena; diodozko artezgailuaren azterketa.
10. Transistore bipolarren eta eremu-efektuzkoen azterketa eta aplikazioa: hurbilketa linealak; transistoredun zirkuituen ebazpena; alderanzgailuaren azterketa.
11. Erdieroalezko osagaidun zirkuitu digitalen analisirako sarrera: zirkuitu integratuak; integrazio-mailak; familia logikoak.
12. Korronte alternoko zirkuituetarako sarrera: korronte alterno sinusoidala; batez besteko
MetodologiaToggle Navigation
Lankidetzako ikaskuntzan oinarritutako metodologia aktiboak bultzatuko dira, eskolan irakaslearen aurrean egoteko saioetan, zein eskolatik kanpokoetan.
Ikasleen parte hartze aktiboa eta talde lana funtsezkoak dira gaitasunak eskuratzeko. Ikasleek egin beharreko jarduera guztiek isla izango dute ebaluazioan, dagokien neurrian.
Lankidetzako ikaskuntzan oinarritutako 4 jarduera edo eginkizun desberdin egin beharko dituzte ikasleek, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta arazoetan oinarritutako ikaskuntza metodologiak erabiliz. Zehazki, 2 arazo eta 2 proiektu.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Lehenengo deialdiari begira, ikasleak ebaluazio mota aukeratu ahal izango du: edo ohiko amaierako azterketa egin urtarrilean, edo ebaluazio jarraitua ikastaroan zehar, irailetik abendura bitartean. Aukeraketa norberaren erabaki pertsonala izango da, baina ebaluazio jarraitua ikasturtearen hasieran bakarrik aukeratu ahal izango da, eskolan bertan egingo diren jardueretan eta ebaluazioan kontuan hartuko diren eginkizun guztietan parte hartu beharko baitu ikasleak. Hala, ebaluazio jarraitua egin nahi duten ikasleek irakasleari jakinaraziko diote finkatutako epean, horretarako emango zaien izen-emate fitxa betez. Ikastaroko lehenengo asteetan zehar, ebaluazio jarraitua aukeratu duten ikasleek haien eboluzioa aztertu ahal izango dute, eta behar bezain ona ez bada, orduan erabaki ahal izango dute ebaluazio jarraitua bertan behera uztea, eta ohiko azterketa bidezko ebaluazioan sartuko dira. Azaroaren erdialdera, ebaluazio jarraituarekin jarraitu nahi duten ikasleek berretsi beharko dute aukera hori, konpromiso dokumentu bat sinatuz; hortik aurrera, erabakia atzeraezina izango da, eta ebaluazio jarraitua konfirmatu duten ikasleek uko egingo diote ohiko azterketa bidezko ebaluazioari.
1. Amaierako azterketa bidezko ohiko ebaluazioa.
Osoko azterketa baten bidez egingo da. Horren iraupena 3 ordukoa izango da gutxi gorabehera, eta bertan irakasgaian landutako gai guztiak agertuko dira, modu egokian haztatuak. Azterketa horren balioa irakasgaiko kalifikazioaren % 100 izango da.
2. Ebaluazio jarraitua.
Lehenengo lauhilekoan zehar ikasleak, banaka zein taldeka, egindako lana kontuan hartuko da kalifikazioa emateko, modu haztatuan. Egin beharreko jardueren kalifikazioa honako hau izango da:
Arazoak (A1, A2 ): % 8 eta % 20 , hurrenez hurren
Proiektuak (P1 eta P2): % 40 eta % 32, hurrenez hurren
Deialdiari uko egiteko nahikoa izango da ebaluazio jarritua bertan behera uztea amaitu aurretik eta azken azterketara ez aurkeztea.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
ARBELAITZ, RUIZ, 2001. Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia. (UEU)
Liburua formatu elektronikoan (pdf): http://www.buruxkak.org/liburuak_ikusi/1959/ zirkuitu_elektriko_eta_elektronikoen_oinarrizko_analisia.html
RUIZ, ARBELAITZ, ETXEBERRIA, IBARRA, 2004. Análisis básico de circuitos eléctricos y electrónicos. (Pearson. Prentice Hall)
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
ARBELAITZ, RUIZ, 2001. Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia. (UEU)
Liburua formatu elektronikoan (pdf): http://www.buruxkak.org/liburuak_ikusi/1959/ zirkuitu_elektriko_eta_elektronikoen_oinarrizko_analisia.html
RUIZ, ARBELAITZ, ETXEBERRIA, IBARRA, 2004. Análisis básico de circuitos eléctricos y electrónicos. (Pearson. Prentice Hall)
IRWIN J. D., 2003. Análisis básico de circuitos en ingeniería. (Limusa Wiley)
MALVINO A. P., BATES D. J., 2006. Principios de electrónica. (McGraw-Hill)
SEDRA A.S., SMITH K.C., 2006. Circuitos Microelectrónicos. (McGraw-Hill)
GÓMEZ VILDA, P. et alter. , 2007. Fundamentos físicos y tecnológicos de la informática. (Pearson Educación)
MONTOTO L., 2005. Fundamentos físicos de la informática y las comunicaciones. (Thomson)
CRIADO A. et alter., 1999. Introducción a los fundamentos físicos de la informática. (Paraninfo)
Gehiago sakontzeko bibliografia
SCOTT D.E., 1988. Introducción al análisis de circuitos: un enfoque sistémico. (McGraw-Hill)
NILSSON J.W., RIEDEL S.A., 2005. Circuitos eléctricos. (Pearson. Prentice Hall)
GROB B., 1997. Basic electronics. (McGraw-Hill)
ALCALDE P., 2010. Electrónica aplicada. (Paraninfo)
SCHILLING D.L., BELOVE C., 1993. Circuitos electrónicos discretos e integrados. (McGraw-Hill)
CUESTA L.M., et alter., 1993. Electrónica Analógica: análisis de circuitos, amplificación, sistemas de alimentación. (McGraw-Hill)
KEMMERLY J.E., et alter., 2007. Análisis de circuitos en ingeniería. (McGraw-Hill)
TIPLER P.A., MOSCA G., 2005. Física para la ciencia y la tecnología. (Reverté)
YOUNG H.D., FREEDMAN R.A., 2009. Física universitaria con física moderna, 2. alea. (Pearson - Addison-Wesley)
GIANCOLI D.C., 2009. Física para ciencias e ingeniería con física moderna, 2. alea. (Pearson - Prentic Hall)
Aldizkariak
Mundo electrónico.
Nueva electrónica.
Revista Española de electrónica.
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- AMUCHASTEGUI URIARTE, CARLOS
- ARBELAIZ GALLEGO, OLATZ
- CALVO SALOMON, PILAR Mª
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:00-10:30 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 10:45-12:15 |
Irakasleak
01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 15:00-16:30 |
Irakasleak
01 Gelako p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
11-15 | 10:45-12:15 |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
11-15 | 15:00-16:30 |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
11-15 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:00-10:30 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 10:45-12:15 |
Irakasleak
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 15:00-16:30 |
Irakasleak
31 Gelako p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-10 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
11-15 | 10:45-12:15 |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
11-15 | 15:00-16:30 |
Irakasleak
31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
11-15 | 12:30-14:00 |