XSLaren edukia

Konputagailuen Egitura

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4050
Laborategiko p.2040

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaia gainditu ahal izateko ikasleak gaiarekiko espezifikoak diren gaitasun batzuk lortu behar ditu, hau da, honakoa egiteko gai izan behar du:



1. Makinaren barne lengoaia eta mihiztadura lengoaian idatzitako programak ulertzea,

azpirrutinak kudeatzeko mekanismoak barne.

2. Ingurunea kontrolatzeko Sarrera/Irteerako aplikazioak programatzea (hardware gertaeratara zuzendutako programazioa).

3. Konputagailu baten periferiko estandarren funtzionamendua ulertzea.

4. Busen protokolo anitzak aztertzea, konputagailuan datu-transferentzien errendimenduan

duten eragina erabakitzeko.

5. Konputagailuaren barne arkitektura eta aginduen exekuzioan azpisistema bakoitzak duen

funtzioa ulertzea, horrek guztiak programen exekuzio-denboretan eta memoria okupazioan

eragiten dituen ondorioekin batera.



Irakasgaiaren gaitasun espezifiko horiez gain, titulazioaren profilean ageri diren beste gaitasun orokorrago batzuk ere lantzen dira, https://gestion-alumnos.ehu.es/tmp/Ingenieria%20Informatica.pdf helbidean dagoen dokumentuan aipatzen diren moduan, zehazki G004, G008 eta G009 gaitasun orokorrak, M01CM05 eta M02CM09 Informatika adarraren berariazko gaitasunak, eta baita ere CB1, CB2, CB3, CB4 eta CB5 oinarrizko gaitasunak, gaitasun partekatu gisa azken horiek.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. VON-NEUMANN MOTAKO ARKITEKTURA.

Gai hau sarrerako gaia da. Bertan von Neumann arkitekturaren oinarrizko kontzeptuak

lantzen dira: konputagailuaren barne egitura eta unitate bakoitzaren eginkizuna aginduen

exekuzioan. Indar pixka bat egiten da memorien atalean, ondorengo gaietarako beharrezkoa

izango baita memoriaren egitura ezagutzea modu egokian helbideratu eta bertan gordeta

dauden osagaiak lortu ahal izateko. Sarreraren ondorioz, irakasgai hau aipatutako

egituraren barruko osagaietan ikasketan oinarritzen da.



2. AGINDU MULTZOA.

Gai hau, konputagailu baten agindu multzoaren analisian oinarritzen da: agindu formatuak,

helbideratze moduak, agindu motak, eta abar. Agindu multzoaren barruan, azpirrutinak

tratatzeko eskaintzen diren euskarriak eta aktibazio blokearen kudeaketa aztertzen dira. Hori

guztia eta goi-mailako lengoaiatik, makina-lengoaiara egiten den itzulpen prozesua argitzeko,

makina erreal bat, ARM prozesadorea, adibide bezala hartzen da.



2.1 Makina-lengoaia eta mihiztadura-lengoaia.

2.2 Azpirrutinak.

2.3 Aginduen-formatua.



3. SARRERA/IRTEERAKO AZPISISTEMA.

Gai honetan kanpoaldea eta makinaren arteko interfaze gisa konputagailu baten

sarrera/irteerako (S/I) azpisistema aztertzen da. Nintendo DS makinaren periferikoak eta S/I

azpisistema aztertzen dira, laborategiko praktiken bidez haien behe-mailako kudeaketa nola

egiten den ikusten delarik.



3.1 Sarrera/irteerako interfazearen deskribapena.

3.2 Komunikazioa eta sinkronizazioa: inkestak eta etenak.

3.3 Nintendo DS makinaren periferikoen kudeaketa.

3.4 DMA: memoriarako zuzeneko atzipena.



4. AZPISISTEMEN ARTEKO KONEXIOA: BUSAK.

Gai honetan, von Neumann arkitekturaren osagai desberdinen arteko busen bidezko konexioa

aztertzen da.



4.1 Sarrera: definizioa eta sailkapena. Busen hierarkia.

4.2 Transmisio-protokoloak: sinkronoak, asinkronoak, ...

4.3 Busaren arbitrajea.

4.4 Bus komertzialen adibideak.



MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza presentzialean, eskola eta laborategien garapenean zehar, era sistematikoan, talde-lana, eztabaida eta ariketen ebazpenen aurkezpenak eramaten dira aurrera. Horrela, ikasgaiaren garapenean ikasleen parte-hartze zuzena bultzatu eta ikasleen motibazioa areagotu nahi dira.



Irakaskuntza online eman beharko balitz, saioak Blackboard Collaborate (BBC) tresna erabilita izango lirateke.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasgaiak honako bi ebaluazio modu hauek dauzka: ebaluazio finala eta ebaluazio jarraitua. Bai ebaluazio finalean eta baita jarraituan, ikasgaia hainbat bloketan banatzen da eta gainditu ahal izateko, bloke horietako bakoitzean gutxienez dagokion notaren %35 lortu behar da.



Ikasleek borondatez hartu ahal dute ebaluazio jarraitua. Ikasgaiaren aktibitate desberdinei dagokien denbora eskaini ahal diezaioketen ikasleek bakarrik dute aukera hori.



Ebaluazio jarraituan parte hartzeko aurre-inskripzioa ezarritako datetan egiten da. Aurre-inskripzio hau behin-betikoa da ikasgaiko irakasleen oniritzia jaso ondoren, ezarritako datetan ikasleek baieztatzen badute (ikasgaiaren %60a ebaluatu ondoren). Epe horietan ikasleak ez badu eskaerarik egiten, ebaluazio jarraituari uko egiten diola ulertzen da. Ebaluaketa jarraituan behin-betiko inskripzioa egiten bada, ohiko deialdiko ebaluazio finalari uko egiten zaio.



Ebaluazio jarraitua hainbat azterketa partzial (guztira notaren %65a) eta ondoko lanen bidez ebaluatzen da: laborategietako txostenak, klasean eta klasetik kanpo egindako ariketak eta parte hartzea (%15a) eta programazio praktika bat (%20a).



Ebaluazio finalean azterketa batek notaren %80a balio du eta programazio praktika bat egin behar da derrigorrez notaren gainerako %20a balio duena.



Berriz ere konfinamenduan sartuz gero ebaluazio-probak modu telematikoan egingo dira, eGelako galdetegien, elkarrizketen edota entregen bidez eta BBC bidezko konexioa erabiliz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgai hau jarraitzeko irakasleek prestatutako apunteak daude. Apunte hauek ikasleentzat eskuragarri uzten dituzte irakasleek eGela tresna erabiliz.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1.KONPUTAGAILUEN EGITURA IKASGAIKO APUNTEAK.

Teresa Miquelez, Edurne Larraza, Iratxe Soraluze, 2020. http://egela.ehu.eus/



2.ORGANIZACIÓN DE COMPUTADORES

V.C. Hamacher, Z.G. Vranesic eta S.G. Zaky. McGraw-Hill Ed., 2003 (5. edizioa)



3.ORGANIZACIÓN Y ARQUITECTURA DE COMPUTADORES

W. Stallings. Prentice-Hall Ed., 2006 (7. edizioa)



4.LABORATORIO DE ESTRUCTURA DE COMPUTADORES empleando videoconsolas Nintendo DS.

Francisco Moya Fernández, María José Santofimia Romero, Universidad de Castilla-La Mancha. http://www.bubok.es/libros/190123/Laboratorio-de-Estructura-de-Computadores-empleando-videoconsolas-Nintendo-DS

Gehiago sakontzeko bibliografia

1.ORGANIZACIÓN DE COMPUTADORES: UN ENFOQUE ESTRUCTURADO
A.S. Tanenbaum. Pearson Prentice-Hall Ed., 2000.
[Structured Computer Organization (5ª ed), Pearson Prentice-Hall Ed., 2006.]

2.ESTRUCTURA Y DISEÑO DE COMPUTADORES
Patterson D. A., Hennessy J.L. Reverté Ed., 2000 (3. ed)
[Computer Organization and Design. The Hardware/Software Interface (3ª ed.), Morgan Kaufman, 2005]

3.INTRODUCCIÓN A LA INFORMÁTICA
A. Prieto, A. Lloris, J.C. Torres. McGraw-Hill Ed., 2006 (4ª ed)

Aldizkariak

● Byte
● PC Actual
● PC World
● Personal Computer
● PC Magazine

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GARAY VITORIA, NESTOR
  • MORLAN SANTA CATALINA, IGNACIO
  • SORALUCE ARRIOLA, IRATXE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

09:00-10:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

15:00-16:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

16:45-18:15

15:00-16:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak

31 Laborategiko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

09:00-10:30

Irakasleak