XSLaren edukia

Konputagailuen Egitura

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2021/22
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4050
Laborategiko p.2040

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaia ikastearen emaitzak:

1. Makinaren barne lengoaia eta mihiztadura lengoaian idatzitako programak ulertzea,

azpirrutinak kudeatzeko mekanismoak barne.

2. Ingurunea kontrolatzeko Sarrera/Irteerako aplikazioak programatzen ikastea C

programazio lengoaia erabiliz (hardware gertaeretara zuzendutako programazioa).

3. Konputagailu baten periferiko estandarren funtzionamendua ulertzea.

4. Busen protokolo anitzen funtzionamendua ulertzea konputagailuan datu-

transferentzien errendimenduan duten eragina erabakitzeko.

5. Konputagailuaren barne arkitektura eta aginduen exekuzioan azpisistema bakoitzak duen

funtzioa ulertzea, horrek guztiak programen exekuzio-denboretan eta memoria okupazioan

eragiten dituen ondorioekin batera.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. VON-NEUMANN MOTAKO ARKITEKTURA.

1.1 Von-Neumann motako arkitektura.

1.2 Memoriaren egitura. Helbideratze-unitatea.



2. AGINDU MULTZOA.

2.1 Makina-lengoaia eta mihiztadura-lengoaia: ARM.

2.2 Azpirrutinak.

2.3 Aginduen-formatua.



3. SARRERA/IRTEERAKO AZPISISTEMA.

3.1 Sarrera/irteerako interfazearen deskribapena.

3.2 Komunikazioa eta sinkronizazioa: inkestak eta etenak.

3.3 Nintendo DS makinaren periferikoen kudeaketa.

3.4 DMA: memoriarako zuzeneko atzipena.

3.5 Sarrera/Irteerako aplikazio baten garapena Nintendo DS makinarako C programazio

lengoaia erabiliz.



4. AZPISISTEMEN ARTEKO KONEXIOA: BUSAK.

4.1 Sarrera: definizioa eta sailkapena. Busen hierarkia.

4.2 Transmisio-protokoloak: sinkronoak, asinkronoak, ...

4.3 Busaren arbitrajea.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan irakaskuntza metodologia bat baino gehiago erabiltzen dira. Irakasgaiaren eduki kontzeptualak azaltzeko klasea magistralak emanten dira. Klase magistraletan oro har azalpen laburrak emanten dira eta denbora gehiena problemak eta ariketak ebazteko erabiltzen da. Ikasleen parte-hartzea bultzatzen da ariketen zuzenketa beraiek arbelean eginez eta bide batez ikasleen arteko eztabaida sortuz.



Laborategi saioak ere badira, asteko bat. Saio praktiko guztietan taldeka lan egiten da, talde lana bultzatuz. Saioetako batzuetan ariketa txikiak egiten dira ordenagailua erabiliz. Ariketa hauek jaso eginten dira ebaluatuak izan daitezen eta bide batez ikasleei ikasten laguntzeko eta ikasten ari direla ziurtatzeko ariketa hauetako batzuk zuzenduta itzultzen zaizkie. Beste hainbat laborategi saio berriz, proiektu baten garapenerako erabiltzen dira. Proiekturen garapena eta bere diseinua estuki jarraitzen dira laborategi saioetan, bere martxa egokia bideratuz. Proiektua dokumentazio tekniko batekin batera jasotzen da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasgaiak honako bi ebaluazio modu hauek dauzka: azken ebaluazioa eta ebaluazio jarraitua. Bai azken ebaluazioan eta baita jarraituan ere, ikasgaia hainbat bloketan banatzen da eta gainditu ahal izateko, bloke horietako bakoitzean gutxienez dagokion notaren %35 lortu behar da. Ikasgaia 5eko batekin gainditzen da.



Ikasleek borondatez hartu ahal dute ebaluazio jarraitua. Ikasgaiaren aktibitate desberdinei dagokien denbora eskaini ahal diezaioketen ikasleek bakarrik dute aukera hori.



Ebaluazio jarraituan parte hartzeko aurre-inskripzioa ezarritako datetan egiten da. Aurre-inskripzio honetan, ikasleek taldeka emanten dute izena, ebaluazio-jarraiturako lan taldeak sortuz. Ikasleek edozein unetan utzi dezakete ebaluazio jarraitua, irakasleari horren berri emanez.



Ebaluazio jarraitua hainbat azterketa partzial eta saio praktikoetan egindako lanen bidez ebaluatzen da. Azterketa partzialak 3 dira, notaren %35, %10 eta %20 balioko dutenak hurrenez hurren (guztira notaren %65). Ebaluatutako lanak berriz hauek dira: laborategietako txostenak, ariketak eta parte-hartzea (%15) eta programazio proiektu bat (%20). Azken azterketa partziala (hirugarrena, notaren %20) azterketa finalaren egun berean da. Ikasleek ez dute idatziz ebaluazio jarraituaren berrespenik egin behar. Azterketa finalaren egunean erabakitzen dute ebaluazio-jarraituan mantendu (azterketa partziala bakarrik egin) edo azterketa osoa egin azken ebaluazio-sistema aukeratuz.



Azken ebaluazioko azterketak notaren %80 balio du. Programazio proiektu bat egin behar da ere notaren gainerako %20 balio duena (ebaluazio-jarraituan egiten denaren berdina). Azterketara ez aurkeztea nahiko da deialdiari uko egiteko.



Guztiak konfinamenduan sartuz gero, ebaluazio-probak modu telematikoan egingo lirateke, eGelako galdetegien, elkarrizketen edota entregen bidez eta BBC bidezko konexioa erabiliz.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgai hau jarraitzeko beharrezkoa den material guztia eGelan aurkitu dezake ikasleak. Materialaren artean, irakasleek prestatutako apunteak daude.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1.KONPUTAGAILUEN EGITURA IKASGAIKO APUNTEAK.

Teresa Miquelez, Edurne Larraza, Iratxe Soraluze. http://egela.ehu.eus/



2.ORGANIZACIÓN DE COMPUTADORES

V.C. Hamacher, Z.G. Vranesic eta S.G. Zaky. McGraw-Hill Ed., 2003 (5. edizioa)



3.ORGANIZACIÓN Y ARQUITECTURA DE COMPUTADORES

W. Stallings. Prentice-Hall Ed., 2006 (7. edizioa)



4.LABORATORIO DE ESTRUCTURA DE COMPUTADORES empleando videoconsolas Nintendo DS.

Francisco Moya Fernández, María José Santofimia Romero, Universidad de Castilla-La Mancha. http://www.bubok.es/libros/190123/Laboratorio-de-Estructura-de-Computadores-empleando-videoconsolas-Nintendo-DS

Gehiago sakontzeko bibliografia

1.ORGANIZACIÓN DE COMPUTADORES: UN ENFOQUE ESTRUCTURADO
A.S. Tanenbaum. Pearson Prentice-Hall Ed., 2000.
[Structured Computer Organization (5ª ed), Pearson Prentice-Hall Ed., 2006.]

2.ESTRUCTURA Y DISEÑO DE COMPUTADORES
Patterson D. A., Hennessy J.L. Reverté Ed., 2000 (3. ed)
[Computer Organization and Design. The Hardware/Software Interface (3ª ed.), Morgan Kaufman, 2005]

3.INTRODUCCIÓN A LA INFORMÁTICA
A. Prieto, A. Lloris, J.C. Torres. McGraw-Hill Ed., 2006 (4ª ed)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GARAY VITORIA, NESTOR
  • MORI CARRASCAL, LIBE
  • SORALUCE ARRIOLA, IRATXE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:30-14:00

15:00-16:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:15

10:45-12:15

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

10:45-12:15

Irakasleak

31 Laborategiko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30

Irakasleak