XSLaren edukia

Seinaleak eta Sistemak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Adimen Artifiziala Gradua
Ikasturtea
2021/22
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaiaren ikastearen emaitzak zera dira:



- Seinale prozesaketa digitalerako softwarea erabiltzen jakitea eta lortutako emaitzak kritikoki interpretatzea.



- Seinale jarraituak digital bihurtzeko teknikak menderatzea eta aplikatzeko gai izatea: laginketa eta kuantifikazioa.



- Fourierren transformatua kalkulatzeko metodo nagusiak ezagutzea eta seinale digitaletan aplikatzen jakitea.



- FIR eta IIR iragazki digitalen parametro nagusiak ezagutzea, eta horiek diseinatzen eta seinale digitaletan aplikatzen jakitea.



- Lan bat autonomiaz garatzea, autogestio- eta autorregulazio-teknikak erabiliz.



- Ikasleen ideiak eta argumentuak modu ulergarrian eta ezarritako irizpide formalen arabera jakinaraztea.



- Talde-lana baloratzea, aniztasunak ikasteko duen ahalmena ulertuz.



- Taldeko helburuak eta emaitzak lortzeko dagozkion lanak arduraz egitea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia.

1.1 Seinale digitalak prozesatzeko sarrera

1.2 Seinaleak eta sistemak. Zergatik prozesaketa digitala?



2. gaia.

2.1 Seinale digitalak

2.2 Definizioak eta propietateak, Digitalizazioa. Seinaleak eta oinarrizko eragiketak.

2.3 Seinaleen analisia (soinua, irudia, fisiologikoak, etab.)

2.4 Proiektua: Seinale prozesaketa digitalerako softwarerako sarrera



3. gaia.

3.1 Analisia denboraren eremuan

3.2 Ohiko eragiketak. Leihokatzea eta short-term eragiketak. Korrelazioa

3.3 Proiektuak: Seinale digitalen analisia denboraren eremuan



4. gaia.

4.1 Analisia maiztasunaren eremuan

4.2 Abiapuntuko ideia. Serieak eta Fourierren transformatua. Bi dimentsioko sistemetan aplikatzea

4.3 Proiektuak: seinale digitalen analisia maiztasunaren eremuan



5. gaia.

5.1 Iragazkiak

5.2 LTI sistemak. FIR iragazkiak. Z transformatua. IIR iragazkiak. Iragazki ez-linealak

5.3 Proiektuak: sistema linealak (FIR, IIR) eta iragazkien diseinua



6. gaia.

6.1 Seinale prozesaketa digitalaren aplikazioak

6.2 Aplikazio-eremuak eta adibideak

6.3 Azken proiektuak: ertain/handiko konplexutasun proiektuak, ikasgaiaren gaietan eskuratutako gaitasunak aplikatzeko.



MetodologiaToggle Navigation

Lau jarduera mota aurreikusten dira:



- Ikasleek ikasgela birtualean gai bakoitzarako dagoen materiala autonomoki aztertzea. Material horretan, erabiliko diren kontzeptu teorikoak/praktikoak aurkeztuko dira, eta horiekin lotutako ariketak proposatuko dira. Zuzenean eskura dagoen informazioaz gain, ikasleek erreferentzia bibliografikoak erabil ditzakete laguntza-material gisa.



- Azalpen- eta ariketa-eskolak. Horietan, bai irakaslea bai ikasleak parte hartuz, gai bakoitzeko kontzeptu teoriko/praktikoei buruzko zalantzak argitzen dira, beti haien erabilgarritasuna eta alderdi praktikoak azpimarratzen. Saio horietan bateratuko dira hasieran proposatutako ariketak ("paperean"), oinarri teorikoetan sakontzeko. Gai bakoitzean ikasleek ebatzi beharreko ariketak ere proposatuko dira, eta berrelikaduraren bidez ebaluatuko dira (feed-back).



- Proiektuak garatzea, non ikasleek taldeka (2 edo 3ko taldeetan) ikasitako kontzeptu teoriko/praktikoak arazo errealei aplikatuko dizkiete, seinale prozesaketa digitalerako softwarea erabiliz. Saio bakoitzeko emaitzen txosten teknikoa aurkeztu behar da.



- Azken proiektu bat garatzea (ertain/handiko konplexutasuna), non ikasleek (2 edo 3ko taldeetan) irakasgaiaren aurreko zenbait gaitan ikasitako ezagutza teoriko/praktikoak aplikatuko dituzte.





Ikasleen ikaskuntza errazteko, proiektuen jarraipena egingo da, eta berrelikadura emango da, aldez aurretik ezarritako eta partekatutako ebaluazio irizpideen arabera. Horrela, ikasleek badakite zer ikasketa-maila duten, eta hori hobetzeko neurriak hartzeko aukera izango dute, beharrezkoa bada.



Irakasgaia modalitate ez-presentzialean eman behar izanez gero, eskola presentzialen ordez BBC motako plataforma bat erabiliko litzateke. Plataforma horretan, eGelara igotako materialaren alderdi garrantzitsuenak azalduko lirateke, eta ikasleen zalantzak argituko lirateke.

Irakasgaiaren gainerako egitura ez litzateke ukituko, irakasgaia ikasketa autonomoko egiturarekin planteatuta baitago, irakasleen laguntzarekin (proiektuetan oinarritutako ikaskuntza).



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ohiko deialdian, ebaluazio jarraitua hobesten da. Nota honela kalkulatzen da:



- Ikasgelako ariketak: %20

- Proiektu espezifikoen entregak: %30

- Azken proiektua: %20

- Azken ezagutzen azterketa: %30 (ebaluazio jarraituan aurrez ezarritako nota jakin bat gainditu ez duten ikasleentzat bakarrik)



Ikasgaia modalitate ez-presentzial batean ematen bada, ikasgelako ariketak urrunetik egingo dira. Eta azken ezagutzen azterketa eGelaren galdetegi baten bidez egingo da, %15eko pisuarekin. Kasu horretan, azken proiektuak %30 pisua izango luke eta proiektu espezifikoek %35.



Azken ebaluazioaren modalitaterako, ikasleek proiektu espezifikoei eta azken proiektuari dagozkien lanak eta txostenak aurkeztu beharko dituzte azken ezagutzen azterketa egin baino lehen. Kasu horretan, azterketak %60ko pisua izango du, eta zati praktikoak (proiektuetan oinarritua) %40koa. Azken ezagutzen azterketa presentzialki egiteko aukera ez badago, eGelaren bidez galdetegiaren pisua %15ekoa izango litzateke, eta zati praktikoak pisu hauek izango lituzke: entregatu beharreko ariketak (%20), proiektu espezifikoak (%35), azken proiektua (%30). Entregak egiteko egutegia programatuko litzateke, azken ebaluazioaren arabera.



Irakasgaia gainditzeko, edozein modalitatetan, azken ezagutzen azterketa gainditu behar da.



Ikasleek ebaluazio jarraituari uko egiteko aukera izango du irakasgaiaren % 50 eman baino lehen, irakasleentzako idazki baten bidez.



OHARRA: Esan bezala, konfinamendura itzuliz gero, ebaluazio-probak (bai ebaluazio jarraituarenak, bai azken ebaluazioarenak) telematikoki egingo dira, galdetegien, elkarrizketen eta/edo eGelaren entregen bidez eta BBC konexioen bidez.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaia behar bezala garatzeko beharrezkoa da:

- PC motako ordenagailu pertsonal bat,
- eta seinale prozesaketa digitala egiteko softwarea (MATLAB, etab.), laborategietan erabiltzeko.

Bi baliabideak ikastegiak ematen ditu. Gainera, ikasleek beren ordenagailuetan egin ditzakete proiektu praktikoak, EHUko MATLABeko lizentzia korporatiboaren bidez eta software librearen bidez (SCILAB, Octave, Python, etab.).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

J. G. Proakis, D.G. Manolakis: "Tratamiento digital de señales". Prentice-Hall, 1997.

V. Oppenheim, R. W. Schafer: "Digital Signal Processing". Prentice-Hall, 1988.

R. C. Gonzalez, R. E. Woods: "Digital Image Processing". Addison-Wesley, 1993.

S. S. Soliman, M.D. Srinath: "Señales y Sistemas continuos y discretos", Prentice Hall, 1999.

Gehiago sakontzeko bibliografia

E. Soria: "Tratamiento Digital de Señales: Problemas y ejercicios resueltos", Pearson Prentice Hall, 2003.
C. S. Burrus: "Ejercicios de tratamiento de señal utilizando MATLAB v4". Prentice-Hall, 1997.
B. Gold, N. Morgan: "Speech and audio Signal Processing: Processing and perception of speech and music", Wiley 2000.
J. R. Deller, J. G. Proakis: "Discrete-Time Processing of Speech Signals". MacMillan, 1993.

Aldizkariak

Digital Signal Processing (Elsevier)
Signal Processing (Elsevier)
IEEE Signal Processing Letters

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

09:00-10:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:45-12:15

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

09:00-10:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:45-12:15

Irakasleak