XSLaren edukia

Sistema Digitalak Diseinatzeko Oinarriak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4030
Gelako p.1450
Laborategiko p.610

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasgaia amaitzean espero da ikasleek:



- Konputagailuak erabiltzen dituen zenbakien adierazpide-sistemak eta horien kodeketa ulertzea.

- Oinarrizko osagai digitalen portaera ezagutzea: osagai konbinazionalak zein sekuentzialak.

- Sistema digital bat diseinatzeko metodologia ulertzea: kontrol-unitatearen eta prozesu-unitatearen egitura eta haien arteko erlazioa.

- Sistema digital sinpleen funtzionamendua analizatzeko gai izatea, funtzionamendu hori kronogramen bidez islatuz.

- Irakasgaian landutako oinarrizko osagaiez osatutako prozesadore sinple baten egitura eta funtzionamendua ulertzea, etorkizunean makina errealen funtzionamendua ulertu ahal izateko.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

0. gaia: INFORMAZIOAREN ADIERAZPENA.

0.1. Oinarrizko datu-motak: zenbakiak.

0.2. Zenbakien adierazpideak. Oinarrizko eragiketak zenbakiekin.

0.3. Beste oinarrizko datu-mota batzuk.

0.4. Datu-mota egituratuak.



1. ALJEBRA BOOLEARRA.

1.1. Aljebra Boolearra: axiomak, teoremak eta oinarrizko eragiketak.

1.2. Funtzio logikoak: adierazpena eta minimizazioa.



2. SISTEMA DIGITALETAKO OINARRIZKO GAILUAK: ATE LOGIKOAK.

2.1. Bi balio logikoen gauzatzea. Logika mistoa.

2.2. Oinarrizko eragiketen gauzatzea.

2.3. Zirkuituen sintesia eta analisia. Diseinua.

2.4. Zirkuitu integratuak.



3. BLOKE KONBINAZIONALAK.

3.1. Multiplexoreak.

3.2. Deskodegailuak (Desmultiplexoreak).

3.3. Kodegailuak.

3.4. Batugailuak.

3.5. Konparagailuak.

3.6. Unitate aritmetiko/logikoak (UAL).



4. BLOKE SEKUENTZIALAK.

4.1. Zirkuitu sekuentzialen ezaugarriak.

4.2. Biegonkorrak.

4.3. Bloke sekuentzialak: erregistroak, desplazamendu-erregistroak eta kontagailuak.



5. MEMORIAK.

5.1. Erregistro-multzoak.

5.2. Memorien ezaugarri nagusiak.

5.3. Memoria motak: RAM, ROM eta bestelakoak.

5.4. Konputagailu baten memoria-sistema.



6. SISTEMA DIGITALEN DISEINU-METODOLOGIA.

6.1. Sistema digitalen kontrol-unitatea eta prozesu-unitatea.

6.2. Kontrol-unitatearen diseinua (ASM grafoak).

6.3. Kontrol-algoritmoen gauzatzea.

6.4. Diseinu-adibideak.



7. OINARRIZKO PROZESADORE BATEN DISEINUA.

7.1. Oinarrizko kontzeptuak: osagai nagusiak, aginduak, exekuzio-algoritmoa.

7.2. BIRD prozesadorearen diseinua.

MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza-metodologian pisu handiena eskola magistralek eta ariketek izango dute. Irakasleak azalpenak emango ditu, galderak egingo ditu eta ariketak proposatuko ditu. Ikasleek ikasgaia ulertzen ari direla ziurtatu behar dute galderak erantzunez eta ariketak ebatziz. Kreditu praktikoak ikasgelan egingo dira, ikasleek aldez aurretik landutako ariketak ebatziko direlarik.



Metodologia aktiboak:

Ikasleen parte-hartze aktiboa funtsezkoa da gaitasunak eta helburuak lortzeko. Horregatik, parte-hartze hori sustatuko da galdera laburrak eginez eta ikasleek landutako ariketak ebatziz arbelean denon zalantzak argitzeko. Metodologia honen helburua ikasleak motibatzea da, haien parte-hartzeak lortuko baitu ikasgaia osorik garatzea.



Azkenik, ikasturte hasieratik tutoretza-orduek ikasleen arretarako duten garrantzia azpimarratuko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Bi bide daude ikasgaia gainditzeko: ebaluazio globala (bukaeran), edo ebaluazio jarraitua.

Ebaluazio jarraitua borondatezkoa da, eta ikaslearen parte-hartze aktiboa eskatzen du; beraz, ikasleak eskoletara etorri behar du, haietan parte hartu, eta proposatutako jarduerak (ariketak, praktikak...) egin behar ditu. Ebaluazio jarraitua ikastaroaren hasieran aukeratu ahal izango da, eta behin betikoa bihurtuko da zehaztuko den epean (irakasgaiaren % 60-80 emanda), ikasleak hala eskatuta eta irakasleak ikaslearen errendimendu minimoa gainditzen dela egiaztatu ondoren.

Hurrengo lerroetan, laburtuta, ebaluazio mota bakoitzean kontuan hartuko diren jarduerak eta haien pisua ageri dira.



EBALUAZIO JARRAITUA:



%15, lehen azterketa partziala.

%30, bigarren azterketa partziala.

%55, Hirugarren azterketa partziala.

OHARRA: irakasgaia aprobatzeko atal guztiak egin behar dira eta batezbestekoa kalkultazeko, atal bakoitzean gutxienez 4ko puntuazioa lortu behar da (10etik). Batezbestekoaren minimoa irakasgaia gainditzeko 5 da.



EBALUAZIO GLOBALA:



%100 Azterketa globala.



OHARRA: Konfinamendura itzuliz gero, bai ebaluazio jarraituan bai globalean, ebaluazio-probak modu telematikoan egingo dira galdetegien edota BBC elkarrizketen bitartez.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren ikasgela birtualean (eGela) eskura dagoen materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Olatz Arbelaitz, Olatz Arregi, Agustin Arruabarrena, Izaskun Etxeberria, Amaya Ibarra eta Txelo Ruiz.

Sistema digitalen diseinu-hastapenak. Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak. Udako Euskal Unibertsitatea, 2005

Eskuragarri online:

http://www.buruxkak.eus/liburua/sistema-digitalen-diseinu-hastapenak-oinarrizko-kontzeptuak-eta-adibideak/203



Floyd T. L.

Fundamentos de sistemas digitales, 11ed. Prentice Hall, 2016



Mano M., Ciletti M.

Diseño digital (5a ed.). Pearson Educación, 2013

Liburu digitala EHUko liburutegian: https://elibro-net.ehu.idm.oclc.org/es/ereader/ehu/37912



D. D. Gajski

Principios de diseño digital. Prentice Hall, 1997



Gehiago sakontzeko bibliografia

Harris S.L., Harris D. M.
Digital Design and Computer Architecture ARM Edition. Morgan Kaufmann, 2016

Peter J. Ashenden
Digital Design. An Embedded Systems Approach Using VHDL. Morgan Kaufmann, 2008

Patterson, D. A., Hennessy, J. L., Alexander, P.
Computer organization and design: the hardware-software interface. Morgan Kaufmann/Elsevier 2016

Uyemura J. P.
Introducción al diseño de sistemas digitales: un enfoque integrado. Thomson, 2000

Aldizkariak

Arloko aldizkari teknikoak: IEEE computer, IEEE Micro, ACM, BYTE

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ETXEBERRIA UZTARROZ, MARIA IZASKUN
  • GARCIARENA HUALDE, UNAI
  • LARRAZA MENDILUZE, EDURNE

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00

14:00-15:30

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30

Irakasleak

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30

Irakasleak

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30

Irakasleak

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00

09:00-10:25

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30

Irakasleak