XSLaren edukia

Sistema Eragileen Oinarriak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4050
Laborategiko p.2040

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasleak irakasgaia gainditutakoan honako emaitza hauek bere izango ditu:

- Sistema eragile desberdinen ezaugarriak ezagutzea: denbora partekatuko sistemak, sistema banatuak, denbora errealekoak, etab.

- Sistema eragile batek eskaintzen dituen interfazeak identifikatzea.

- Sistema-deien interfazea erabilita Linux-en aplikazioetarako tresnak garatzea.

- Sistema eragileen oinarrizko kontzeptuak ulertzea eta erabiltzea (fitxategiak, atzipen babesa, prozesuak, hariak, komunikazio- eta sinkronizazio-elementuak).

- Osagaien funtzionalitatea kudeatzea (prozesuak kudeatzeko azpi-sistemak, memoria, sarrera-irteera).



Landuko diren beste aspektu garrantzitsuak honako hauek dira: proposatutako ariketak eta problemak ebazteko behar den informazioa eta tresnak aurkitzeko gaitasuna, eta garatutako tresnen funtzionalitatea zehaztasunez deskribatzeko gaitasuna, horrela, tresna horiek beste erabiltzaileek edota garatzaileek erraz erabili ahal izango dituzte.



Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia: Sarrera.

1.1 Sarrera.

1.2 Sistema eragileen (SE) ikuspegi funtzionala.

1.3 SEen funtzioak eta interfazeak.

1.4 SE motak funtzionalitatearen arabera (bilakaera eta sailkapena).

1.5 SEen gaur egungo merkatua.

Laborategia: shella erabiltzailearen eta administratzailearen interfaze gisa.



2. gaia: Sistema-deien mekanismoa.

2.1 Sistema Eragileen euskarri arkitektura (S/I).

2.2 Sarrera/Irteera errutinei deitzeko mekanismoa.

2.3 Errutina egoiliarrak.

2.4 SE atzitzeko mekanismoa: sistema-deiak.



3. gaia : Sarrera-irteera eta fitxategiak.

3.1 Gailuarekiko independentzia eta sarrera-irteeraren birbideratze kontzeptuak.

3.2 S/I sistemari deiak eta C-ko liburutegi-funtzio estandarrak.

3.3 Gailuen eta fitxategien gainean lan egiteko moduak.

3.4 Fitxategi-sistemaren antolaketa. Izen-esparruak, direktorioak.

3.5 S/Iko buffering-a: S/Iko liburutegietan eta sistema-deietan.

3.6 Atzipen aurreratua gailuen ezaugarrietara.

3.7 S/Iko ariketak eta proiektua.



4 gaia: Erabiltzaileen kudeaketa eta segurtasuna.

4.1 Erabiltzaile anitzeko sistemak.

4.2 Babes-mekanismoak.

4.3 Segurtasunarekin lotutako sistema-deiak.

4.4 Praktikak: atzipen eskubideen kudeaketa shell-etik. S/Iko proiektua + erabiltzaile anitzekoa.



5. gaia: Memoriaren kudeaketa.

5.1 Programen karga eta kokapena, programa bakarreko edota bat baino gehiagoko sistemetan.

5.2 Helbideratze fisikoa eta birtuala.

5.3 Birkokapen estatikoa eta dinamikoa. Kode birsargarria.

5.4 Alegiazko memoriako sistemetarako euskarria.

5.5 Estekatze dinamikoko liburutegiak.

5.6 Programen kargarekin eta memoriaren kudeaketarekin erlazionaturiko sistema-deiak.

5.7 Konpilazio praktikak, memoria kudeaketa, estekatze estatiko eta dinamikoko liburutegiak, eta programen karga.



6. gaia: Prozesuen kontrola.

6.1 'Exekuzio-fluxua' eta 'testuingurua' kontzeptuak.

6.2 Multiprogramazio eta hari anitzeko sistemak.

6.3 Prozesu kontzeptua (Unix eredua), egoerak eta trantsizio-diagrama.

6.4 Testuinguru aldaketa.

6.5 Prozesuen planifikazioa eta oinarrizko planifikazio politikak.

6.6 Prozesuen eta harien kudeaketarekin erlazionaturiko sistema-deiak eta liburutegi-funtzioak.

6.7 Praktikak: prozesuen exekuzioa shell-etik atzeko planoan, prozesuak monitorizatuz. Oinarrizko shell-a eta multiprogramatua, eta harien adibide sinpleak.



7. gaia: Prozesuen arteko komunikazioa eta sinkronizazioa.

7.1 'Konkurrentzia', 'baliabide konpartitua', 'lasterketa baldintza' eta 'atzipen esklusiboa' kontzeptuak.

7.2 Kode atal kritikoak. Kode atal kritikoen atzipen esklusiborako oinarrizko mekanismoak.

7.4 Buzoien bidezko komunikazioa mezu trukea erabiliz. Harien bitarteko komunikazioa eta sinkronizazioa.

7.5 Prozesuen arteko komunikazioarekin erlazionaturiko sistema-deiak eta harien eta prozesuen arteko sinkronizazioa.

7.6 Bezero-zerbitzari ereduan oinarritutako baliabideen kudeaketa. Baliabide kudeatzaileen adibideak (driverrak).

7.7 Praktikak: prozesuen arteko komunikazioa (pipeen bidez) eta hariak.





MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia ebaluazio jarraituan oinarritzen da batez ere. Planteatutako metodologian ikasleak hainbat problema ebatzi beharko ditu bere definiziotik abiatuta, eta horrela zehaztu diren gaitasunak eskuratuko ditu. Hori dela eta, eskola eta laborategi orduen banaketa ez da guztiz bat etorriko ordutegietan zehaztuta daudenekin.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazio jarraian izena ematea ezarritako datetan egingo da. Izena ematea behin betikoa izango da, ikasleak eskaera berretsi ondoren ezarritako datetan eta irakasleak errendimendua egiaztatu ondoren.



EBALUAZIO JARRAIA



Ebaluazio jarraia honako hiru probetan oinarritzen da:



- Banakako ebaluazio galdetegiak: %60.

- Lan Praktikoak: garatutako kodea, proposatutako praktiken egiaztapen emaitzak eta elkarrizketa: %30.

- (Bestelakoak) Egindako lanari buruzko banakako ebaluazio galdetegiak: %10.



Gaia gainditzeko beharrezkoa da:

- Ebaluazio proba guztiak egitea eta entregatzea.

- Proba bakoitzaren ebaluazioaren %40 gutxienez lortzea.

- Proba guztietako azken batez besteko nota 10etik gutxienez 5 izatea.



AZKEN EBALUAZIOA



Ebaluazio jarraia jarraitzen ez dutenentzat, honako ebaluazio mekanismoa eskaintzen da:

- Galdera teorikoak eta ariketa praktikoak biltzen dituen azken proba (kodea aztertzea, utilitateen diseinua/programazioa ...)

- Lan praktikoa eta horren inguruko elkarrizketa gauzatu eta entregatzea.



Ebaluazio atalen pisua:

- Banakako ebaluazio galdetegiak: %80.

- Garatutako kodea, lan praktikoa eta elkarrizketa: %20.



Gaia gainditzeko beharrezkoa da:

- Ebaluazio proba guztiak egitea eta entregatzea.

- Proba bakoitzaren ebaluazioaren %40 gutxienez lortzea.

- Proba guztietako azken batez besteko nota 10etik gutxienez 5 izatea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Linux sistema eragilea, eskuliburuak, tresnak eta irakasleak emandako C programak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

C. Rodríguez, I. Alegria, J. González, A. Lafuente, E. Lazkano: Sistema Eragileen Deskribapen Funtzionala. UPV/EHU, 1995.



F.M. Márquez: UNIX. Programación Avanzada 3ª Edición. Rama, 2004.



B.W. Kernighan, R. Pike: The Unix Programming Environment, Prentice-Hall, 1984.



M. Rochkind: Advanced Unix Programming, Addison-Wesley, 2004.



B.W. Kernighan, D.M.Ritchie, The C Programming Language, Prentice-Hall, 1988.



W. R Stevens, S. A. Rago, Advanced Programming in the UNIX® Environment Third Edition, 2013



Gehiago sakontzeko bibliografia

A. Silberschatz, P.B. Galvin, G. Gagne: Operating System Concepts (10th edition), Wiley , 2018. http://osbook.com/OS10/index.html

W. Stallings: Sistema Eragileak. Prentice-Hall, 2005 (2008an itzulia).

A.S. Tanenbaum: Modern Operating Systems (3rd Edition), Prentice-Hall, 2008.

R. Arpaci-Dusseau, A. Arpaci-Dusseau: Operating Systems: Three Easy Pieces, Arpaci-Dusseau Books, 2015

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALVAREZ BALBAS, GONZALO
  • CORTIÑAS RODRIGUEZ, ROBERTO
  • LARRAZA MENDILUZE, EDURNE

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:30

15:30-17:00

Irakasleak

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:30

Irakasleak

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

09:00-10:30

10:30-12:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-13:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:30

Irakasleak

66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

14:00-15:30

15:30-17:00

Irakasleak

66 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:30

Irakasleak

66 Laborategiko p.-2 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

17:00-18:30

Irakasleak