XSLaren edukia

Seinaleak eta Sistemak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Adimen Artifiziala Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Laborategiko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaiaren ikastearen emaitzak zera dira:



- Seinale prozesaketa digitalerako softwarea erabiltzen jakitea eta lortutako emaitzak kritikoki interpretatzea.



- Seinale jarraituak digital bihurtzeko teknikak menderatzea eta aplikatzeko gai izatea: laginketa eta kuantifikazioa.



- Fourierren transformatua kalkulatzeko metodo nagusiak ezagutzea eta seinale digitaletan aplikatzen jakitea.



- FIR eta IIR iragazki digitalen parametro nagusiak ezagutzea, eta horiek diseinatzen eta seinale digitaletan aplikatzen jakitea.



- Lan bat autonomiaz garatzea, autogestio- eta autorregulazio-teknikak erabiliz.



- Ikasleen ideiak eta argumentuak modu ulergarrian eta ezarritako irizpide formalen arabera jakinaraztea.



- Talde-lana baloratzea, aniztasunak ikasteko duen ahalmena ulertuz.



- Taldeko helburuak eta emaitzak lortzeko dagozkion lanak arduraz egitea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. gaia.

1.1 Seinale digitalak prozesatzeko sarrera

1.2 Seinaleak eta sistemak. Zergatik prozesaketa digitala?



2. gaia.

2.1 Seinale digitalak

2.2 Definizioak eta propietateak, Digitalizazioa. Seinaleak eta oinarrizko eragiketak.

2.3 Seinaleen analisia (soinua, irudia, fisiologikoak, etab.)

2.4 Proiektua: Seinale prozesaketa digitalerako softwarerako sarrera



3. gaia.

3.1 Analisia denboraren eremuan

3.2 Ohiko eragiketak. Leihokatzea eta short-term eragiketak. Korrelazioa

3.3 Proiektuak: Seinale digitalen analisia denboraren eremuan



4. gaia.

4.1 Analisia maiztasunaren eremuan

4.2 Abiapuntuko ideia. Serieak eta Fourierren transformatua. Bi dimentsioko sistemetan aplikatzea

4.3 Proiektuak: seinale digitalen analisia maiztasunaren eremuan



5. gaia.

5.1 Iragazkiak

5.2 LTI sistemak. FIR iragazkiak. Z transformatua. IIR iragazkiak. Iragazki ez-linealak

5.3 Proiektuak: sistema linealak (FIR, IIR) eta iragazkien diseinua



6. gaia.

6.1 Seinale prozesaketa digitalaren aplikazioak

6.2 Aplikazio-eremuak eta adibideak

6.3 Azken proiektuak: ertain/handiko konplexutasun proiektuak, ikasgaiaren gaietan eskuratutako gaitasunak aplikatzeko.

MetodologiaToggle Navigation

Lau jarduera mota aurreikusten dira:



- Ikasleek ikasgela birtualean gai bakoitzarako dagoen materiala autonomoki aztertzea. Material horretan, erabiliko diren kontzeptu teorikoak/praktikoak aurkeztuko dira, eta horiekin lotutako ariketak proposatuko dira. Zuzenean eskura dagoen informazioaz gain, ikasleek erreferentzia bibliografikoak erabil ditzakete laguntza-material gisa.



- Azalpen- eta ariketa-eskolak. Horietan, bai irakaslea bai ikasleak parte hartuz, gai bakoitzeko kontzeptu teoriko/praktikoei buruzko zalantzak argitzen dira, beti haien erabilgarritasuna eta alderdi praktikoak azpimarratzen. Saio horietan bateratuko dira hasieran proposatutako ariketak ("paperean"), oinarri teorikoetan sakontzeko. Gai bakoitzean ikasleek ebatzi beharreko ariketak ere proposatuko dira, eta berrelikaduraren bidez ebaluatuko dira (feed-back).



- Proiektuak garatzea, non ikasleek taldeka (2 edo 3ko taldeetan) ikasitako kontzeptu teoriko/praktikoak arazo errealei aplikatuko dizkiete, seinale prozesaketa digitalerako softwarea erabiliz. Saio bakoitzeko emaitzen txosten teknikoa aurkeztu behar da.



- Azken proiektu bat garatzea (ertain/handiko konplexutasuna), non ikasleek (2 edo 3ko taldeetan) irakasgaiaren aurreko zenbait gaitan ikasitako ezagutza teoriko/praktikoak aplikatuko dituzte.





Ikasleen ikaskuntza errazteko, proiektuen jarraipena egingo da, eta berrelikadura emango da, aldez aurretik ezarritako eta partekatutako ebaluazio irizpideen arabera. Horrela, ikasleek badakite zer ikasketa-maila duten, eta hori hobetzeko neurriak hartzeko aukera izango dute, beharrezkoa bada.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ohiko deialdian, ebaluazio jarraitua hobesten da. Nota honela kalkulatzen da:



- Teoria: Ikasgelako ariketak eta azterketak: %50

- Praktika: proiektu espezifikoen entregak: %30, eta azken proiektua: %20. Banakako ebaluazio idatzia egingo da zati praktikoaren nota globala haztatzeko.





Azken ebaluazioaren modalitaterako, ikasleek proiektu espezifikoei eta azken proiektuari dagozkien lanak eta txostenak aurkeztu beharko dituzte ohiko deialdiaren data baino bi aste lehenago. Kasu horretan, ohiko deialdiaren datan egindako azterketak %60ko pisua izango du, eta zati praktikoak (aldez aurretik entregatutako proiektuetan oinarritua) %40koa. Banakako ebaluazio idatzia egingo da zati praktikoaren nota globala haztatzeko.



Irakasgaia gainditzeko, edozein modalitatetan, bai zati teorikoa, bai zati praktikoa, bakoitza bere aldetik gainditu behar dira.



Ikasleek ebaluazio jarraituari uko egiteko aukera izango du irakasgaiaren % 50 eman baino lehen, irakasleentzako idazki baten bidez.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaia behar bezala garatzeko beharrezkoa da:

- PC motako ordenagailu pertsonal bat,
- eta seinale prozesaketa digitala egiteko softwarea (MATLAB, etab. ), laborategietan erabiltzeko.

Bi baliabideak ikastegiak ematen ditu. Gainera, ikasleek beren ordenagailuetan egin ditzakete proiektu praktikoak, EHUko MATLABeko lizentzia korporatiboaren bidez eta software librearen bidez (SCILAB, Octave, Python, etab.). ).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

J. G. Proakis, D.G. Manolakis: "Tratamiento digital de señales". Prentice-Hall, 1997.

V. Oppenheim, R. W. Schafer: "Digital Signal Processing". Prentice-Hall, 1988.

R. C. Gonzalez, R. E. Woods: "Digital Image Processing". Addison-Wesley, 1993.

S. S. Soliman, M.D. Srinath: "Señales y Sistemas continuos y discretos", Prentice Hall, 1999.

Gehiago sakontzeko bibliografia

E. Soria: "Tratamiento Digital de Señales: Problemas y ejercicios resueltos", Pearson Prentice Hall, 2003.
C. S. Burrus: "Ejercicios de tratamiento de señal utilizando MATLAB v4". Prentice-Hall, 1997.
B. Gold, N. Morgan: "Speech and audio Signal Processing: Processing and perception of speech and music", Wiley 2000.
J. R. Deller, J. G. Proakis: "Discrete-Time Processing of Speech Signals". MacMillan, 1993.

Aldizkariak

Digital Signal Processing (Elsevier)
Signal Processing (Elsevier)
IEEE Signal Processing Letters

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00

14:00-15:30

Irakasleak

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00

09:00-10:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30

Irakasleak