XSLaren edukia

Sare Zerbitzuak eta Aplikazioak

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala2030
Laborategiko p.4060

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Sareak oinarrizko garrantzia duen aplikazioen garapenerako oinarriak ikasten dira irakasgai honetan. Gainera, sare aplikazio ohikoenak aztertzen dira (posta elektronikoa, weba, DNS...) Sare aplikazioak lantzeko ereduak aztertzen dira eta berauek garatzeko interfazeak.



Ikaskuntza emaitzak:

· Sare aplikazio nagusien diseinuaren eta funtzionamenduaren xehetasun garrantzitsuenak ezagutu.

· Sareetan orokorrean, eta TCP/IP arkitekturan bereziki, aplikazio berriak asmatu, diseinatu, garatu, dokumentatu eta ustiatzea.

· Sare aplikazio baten kalitatea, zerbitzu maila eta erakunde baten beharretara zenbateraino egokitzen den ebaluatzea.

· Aplikazioen garapenetan lantaldeak zuzendu eta koordinatzea.

· Sare aplikazio bat garatzeko tresnak eta teknikak ebaluatu eta aukeratzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1 Sare aplikazioen diseinua

1.1 Sare aplikazioen egitura

1.2 Bezero/zerbitzari eta P2P ereduak

1.3 TCP/IP mailako garraio zerbitzuak

1.4 Aplikazioak protokoloak

2 Sare aplikazioen garapena

2.1 Sare aplikazioen programazioa socket interfazea erabiliz.

2.2 Konexiora orientatu gabeko garraio zerbitzuaren gaineko garapena

2.3 Konexiora orientatutako garraio zerbitzuaren gaineko garapena

2.4 Zerbitzari iteratibo eta konkurrenteak

3 Sare aplikazioak

3.1 DNS

3.2 Posta elektronikoa

3.3 World Wide Web

4 Segurtasuna sare aplikazioetan

4.1 Socket seguruak: TLS/SSL

5 Sare aplikazioak garatzeko tresna aurreratuak

MetodologiaToggle Navigation

Nagusiki praktikoa den irakasgai bat izanik, klase teorikoetan ikasleari oinarrizko kontzeptuak azaltzen zaizkio. Ondoren, ikasleak berak sakondu behar du kontzeptu horietan, irakasleak emandako erreferentziak jarraituz. Klase praktikoetan kontzeptu teorikoak praktikan jartzen dira.



Metodologia aktiboak

--------------------

Ikasleek bi praktika mota egin behar dituzte, taldeetan. Alde batetik klase praktikoetan hainbat lan praktiko egin behar dituzte, beti ere irakasleak lagunduta. Orokorrean praktika motzak (saio bakarrekoak) eta oso zuzenduak dira, beharrezko kontzeptu teorikoak modu azkar batean praktikan jartzeko.

Bestalde, praktika irekiago eta orokorrago bat egin behar du ikasleak, klase orduetatik kanpo, non sare aplikazio bat diseinatuko duen. Diseinatu beharko duen aplikazioa irakaslearekin adostu beharko du aurretik.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasleak bi ebaluazio sistema ezberdinen artean aukeratu behar du: ebaluazio jarraitua ala globala. Printzipioz, klasera etortzen den ikasle oro ebaluazio jarraituan dagoela suposatzen da eta behin betiko hartzen da, ikasleak hala eskatuta, horretarako adierazten den epean (ikastaroaren %60 - %80 ebaluatuta). Epe horretan ikasleak ez badu eskaerarik egiten, ebaluazio jarraituari uko egiten diola ulertzen da.

Ebaluazio jarraitua aukeratu duen ikaslea eskoletara etortzea ezinbestekoa da. Kasu honetan ebaluazioak hiru atal ditu. Alde batetik, ikasleek taldeka lan praktiko bat egin behar dute, oro har klase orduetatik kanpo, non sare aplikazio bat diseinatu beharko duten. Atal honen pisua %15ekoa da. Bestalde, azkeneko gaian, laborategian eginiko praktika ebaluatzen da, bere pisua azkeneko notaren %5ekoa izanik. Azkenik, irakasgaiaren beste edukiak, bai teoriko bai praktikoak, 3 azterketa idatziren bitartez ebaluatuko dira. Azterketak lauhilekoan zehar banatuko dira eta azken notaren pisuaren %80 egokituko zaie. Lehenengo 2 azterketetako batezbesteko nota gutxienez 3 izan beharko da ebaluazio jarraituko sisteman ebaluatua izateko.

Ebaluazio globalaren kasuan ikasleak lan praktiko bat egin beharko du, banaka, azken gaiarekin lotuta eta klase orduetatik kanpo. Bere pisua %5 izango da. Honetaz gain, idatzizko azterketa bat egin beharko du, bere pisua bukaerako notaren %95 izanik.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak eGelan eskuragarri utzitako materiala: gidak, adibideak, enuntziatuak...

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Computer Networking: A Top-Down Approach, 7th ed. J.F. Kurose and K.W. Ross. Addison-Wesley 2008. [https://www.pearson.com/us/higher-education/program/Kurose-Computer-Networking-A-Top-Down-Approach-7th-Edition/PGM1101673.html]

· 6., 5. eta 4. edizioak ere erabilgarriak dira.

- TCP/IP Sareak, 3. argitaldia. JM Rivadeneyra. UEU 2009

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Unix Network Programming, Vol 1, 2nd ed. W. R. Stevens. Prentice Hall 1998.
- Twisted Network Programming Essentials, 2nd ed. Abe Fettig and Jessica McKellar. O'Reilly Media 2013.
- Internetworking with TCP/IP Vol III: client-server programming and applications. D.E. Comer, D.L. Stevens. Prentice hall 2001.
- TCP/IP Guide. A Comprehensive, Illustrated Internet Protocols Reference. Charles M. Kozierok. No starch press. 2005. [http://www.tcpipguide.com/free/t_toc.htm]
- PYTHON programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioak. Iñaki Alegria Loinaz, Olatz Perez de Viñaspre Garralda eta Kepa Sarasola Gabiola. UEU eta UPV/EHU 2016.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRUE RECONDO, MYRIAM
  • GURRUTXAGA GOIKOETXEA, IBAI
  • PEREZ DE LA FUENTE, JESUS MARIA

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00

Irakasleak

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30

17:00-18:30

Irakasleak

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30

12:00-13:30

Irakasleak

16 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30

12:00-13:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-12:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.10 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30

12:00-13:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

14:00-15:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30

14:00-15:30

Irakasleak