Iñaki Zabaleta Urkiola

Aurkezpena

Iñaki Zabaleta Urkiola unibertsitateko katedraduna da Ikus-entzunezko Informazioaren Teoria, Teknika eta Teknologian, Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza Sailean. Halaber, "European Minority Language Media and Journalism" ikerketa proiektuaren zuzendaria da, euskaraz idazten duen idazlea eta kazetaria. Irakaslea da irakasgai hauetan: "Multimedia Edizioa eta Produkzioa" eta "Kazetaritzaren Historia".

Ikerketa lerroak azken urteetan

  • Ikus-entzunezkok hedabideen sistema, haien konparatiba eta eraldaketa.
    • Hedabideak eta kazetaritza Europako eremu urriko hamar hizkuntzetan (galegoa, euskara, katalana, bretoiera, korsikera, frisiera, irlandera, galesera, gaeliko-eskoziera eta samia). 
  • Euskaldunen irudia eta estaldura nazioarteko prentsan.

Argitalpen garrantzitsuenak

  • Zabaleta, I.; Ferré Pavia, C. , Fernández, I.; Urrutia, S.; Gutiérrez, A.; Xamardo, N. (2015): "The Effect of Digitalization on the Funding of the Media in Minority Language: Ten European Cases". Palabra Clave 18 (1) 131-155 or. http://palabraclave.unisabana.edu.co/index.php/palabraclave.Zabaleta, Iñaki; Ferré-Pavia, Carme; Gutierrez, Arantza; Fernandez, Itxaso; Xamardo, Nikolas (2014): "European minority language media and journalism: Framing their marginal reality". International Communication Gazette. 76 lib., 3 zk.,  275-295 or. http://gaz.sagepub.com
  • Zabaleta, I.; Gutierrez, A.; Ferré-Pavia, C.; Fernandez, I.; Urrutia, S.; Xamardo, N. (2013): "Website Development and Digital Skill: The State of Traditional Media in European Minority Languages". International Journal of Communication. 7 lib., 1641-1666 or. (2013). http://ijoc.org/index.php/ijoc
  • Zabaleta, I.; Xamardo, N.; Gutiérrez, A; Urrutia, S.; Fernández, I. (2013): "Présence d'une absence: l'embauche et le salaire comme facteurs occultant la discrimination envers les femmes journalistes dans les médias européens en langues minoritaires". E-Migrinter. 04/2013; DOI:10.4000/e-migrinter.487
  • Zabaleta, I.; Fernandez, I.; Ferré-Pavia, C., Gutierrez, A., Xamardo, N. (2013): "Newsgathering and language: Concerns and strategies among European minority language journalists". Journal of Applied Journalism & Media Studies, 2013. 77-97 or. http://www.intellectbooks.co.uk/journals/view-Journal,id=220/
  • Zabaleta, Iñaki; N. Xamardo; S. Urrutia; A. Gutiérrez; I. Fernández; C. Ferré (2010): "Between Language support and activism". Journalism Studies,  11:2,  190-208.  http://www.tandfonline.com/doi/full/10.1080/14616700903290668
  • Zabaleta, Iñaki; N. Xamardo; S. Urrutia; A. Gutiérrez; I. Fernández (2010): "Assessment and comparison of current media and journalism systems in Catalan, Galician and Basque languages". Catalan Journal of Communication & Cultural Studies, 2:1, 3-21 Intellect Books
  • Zabaleta, Iñaki; N. Xamardo; S. Urrutia; A. Gutiérrez; y I. Fernández (2008): "Language Development, Knowledge and Use Among Journalists of European Minority Language Media", Journalism Studies, 9:2, 195-211 or.
  • Zabaleta Urkiola, Iñaki (2005): Teoría, técnica e imagen de la información en televisión y radio: sistemas digitales y analógicos. Bartzelona: Bosch Comunicación
  • Zabaleta Urkiola, Iñaki (2003): Tecnología de la información audiovisual: sistemas y servicios de la radio y televisión digital y analógica por cable, satélite y terrestre. Bartzelona: Bosch Comunicación.

Ikerketa proiektuak (azken 5 urteak)

  • " Europako hizkuntza gutxituen hedabideetako sare sozialak: errealitatea, estrategiak eta sinergiak". Euskal Herriko Unibertsitatea (2015-2016). IN: Iñaki Zabaleta Urkiola.
  • "Europako hizkuntza gutxituen hedabideetako audientziak: errealitatea, arazoak, ekarpenak, rolak eta erronka berriak". Euskal Herriko Unibertsitatea (2012-2014). IN: Nikolas Xamardo González.
  • " Europako hizkuntza gutxituen hedabideetako sistemen errealitate berria: eraldaketak eta erronkak TB digitalaren inpaktuaren ondoren, ziberhedabideen garapena eta krisi ekonomikoa". Euskal Herriko Unibertsitatea (2010-2012). IN: Iñaki Zabaleta Urkiola.
  • " Europako hizkuntza gutxituetan dauden hedabideen finantzaketa aro digitalaren aurrean: egun dauden ereduen analisia eta estrategia berriak". Euskal Herriko Unibertsitatea (2009-2010). IN: Iñaki Zabaleta Urkiola.

Beste jarduera eta aitortza batzuk

  • Irakasle bisitaria Iowako Unibertsitatean (1992); doktoretza egonaldi bat egin zuen New Yorken (1982-1985), non doktorego tesia eta Telebista produkzio eta zuzendaritzako master bat egin zuen.
  • Hainbat liburu idatzi ditu ikus-entzunezko teoria, teknika eta teknologiarekin loturik.
  • Kazetari gisa dokumental sorta baten zuzendaria izan zen (Urak dakarrena); Euskal Herriari buruzko erreportajeak egin ditu CNNrentzat, eta Munduan: Paz y Desarrollo aldizkariaren zuzendaria da.
  • Fikzio idazle gisa, hainbat lan argitaratu ditu euskaraz (eleberria, poesia liburuak, kontakizun laburrak) eta hainbat literatura sari irabazi ditu.

Ikertaldea

  • Media and Journalism in European Minority Languages (HEKA).
  • Taldea: Iñaki Zabaleta Urkiola (IN), Nikolas Xamardo Gonzalez, Arantza Gutierrez Paz, Itxaso Fernandez Astobiza, Carme Ferré.