Txema Ramirez de la Piscina Martinez

Aurkezpena

Kazetaria izan da hainbat euskal hedabidetan (1979-1989). Kazetaritzako lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (1982), eta bertako irakaslea da 1990etik. Kazetaritzako doktorea (1993) eta irakasle titularra 1998tik; 2012an ANECAk katedradun gisa akreditatu zuen, eta 2010ean Unibasq euskal agentziak, irakasle oso gisa. 2011etik HGH (Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza) Ikerketa taldeko zuzendaria da, UPV/EHUk ofizialki aitortua. Ikerketako bi seiurteko ditu aitortuak. Gaur egun "Kazetaritza Espezializatua" eta "Bozeramaileen Prestakuntza" irakasgaiak ematen ditu Kazetaritzako Graduan. Halaber, "Bestelako Multimedia Komunikazioa: Estrategia informatibo berriak" moduluaren irakaslea da, Multimedia Komunikazioa masterrean, UPV/EHUk eta EiTBk antolatua.

Azken urteetako ikerketa lerroak

  • Kalitatezko kazetaritza.
  • Kazetaritzaren etorkizuna.
  • Ikus-entzunezko alfabetatzea.
  • Hedabideak eta hizkuntza gutxituak.
  • Hedabideak eta gatazka

Argitalpen garrantzitsuenak

  • Ramirez de la Picina, Tx.; Aiestaran, A.; Agirre, A. eta Zabalondo, B. (2015a): Kalitatezko Kazetaritza: Ba al dago etorkizunik? Erreferentziazko prentsaren eboluzioa Euskal Herrian eta Europan (2001-2014), Leioa: UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua
  • Ramirez de la Picina, Tx.; Aiestaran, A.; Agirre, A. eta Zabalondo, B. (2015b): Quality Journalism Is there a future? Te evolution of the reference press in the Basque Country and Europa (2001-2014), Leioa, UPV/EHU Press
  • Ramírez de la Piscina, Tx.; Aiestaran, A.; Zabalondo, B. eta Agirre, A. (2015c):"Kazetaritzaren garabideak: kalitatea, berrikuntza eta prestakuntza". In: Uztaro, 93, 19-42 or.
  • Ramírez de la Piscina, Tx.; Zabalondo, B.; Agirre, A. y Aiestaran, A. (2015d). "La calidad de la prensa europea de referencia analizada por académicos, profesionales y usuarios". Kazetaritza Mezuaren Azterketa.
  • Ramírez de la Piscina, Tx.; Zabalondo, B.; Aiestaran, A. y Agirre, A. (2015e). "The Future of Journalism. Who to believe? Different perceptions among European professionals and Internet users". Journalism Practice (in press). doi: 10.1080/17512786.1006932, 1-22 or.
  • Ramírez de la Piscina, Tx.; Gz. Gorosarri, M.; Aiestaran, A.; Zabalondo, B. eta Agirre, A. (2014a): "Periodismo de calidad en tiempos de crisis: Un análisis de la evolución de la prensa europea de referencia (2001-2012)". Revista Latina de Comunicación Social, 69, 248-274 or.
  • Ramírez de la Piscina, Tx.; Gz. Gorosarri, M.; Aiestaran, A.; Zabalondo, B. eta Agirre, A. (2014b): "Differences between the quality of the printed version and online editions of the European reference press". Journalism. Theory, Practice and Criticism, First online, doi: 10.1177/1464884914540432,  1-14 or.
  • Elordui, A., Ramírez de la Piscina, Tx & Arana, E., (Arg.) (2013): Multimedia komunikazioa: Gaur egungo erronkak eta estrategia berriak. Leioa, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua (sare-argitalpena).
  • Ramírez de la Piscina, Tx. (2011): Bozeramaileen trebakuntza. Hedabideen aurreko jardun profesionala. Leioa, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua (sare-argitalpena)
  • Basterretxea Polo, J.I.; Idoiaga, P.; Jiménez, E.; Andrieu A. & Ramírez de la Piscina, Tx. (2011): Irudiaren hiria, euskal herritarren komunikazio- gaitasunak. Bilbo, UEU
  • Ramírez de la Piscina, Tx. (2009): Kazetari aditua unibertso digitalean (koord.) Bilbo, UEU
  • Ramírez de la Piscina, Tx. (2007): Formación de Portavoces. Los movimientos sociales ante la esfera pública. Bartzelona. Bosch Ramírez de la Piscina, Tx. (2002): Ikus gaitzazuen. Bestelako komunikazioa: Alternatiba kritikoak, Irun, Alberdania.
  • Idoiaga, P. & Ramírez de la Piscina, Tx. (2002): Al filo de la (in)comunicación. Prensa y conflicto vasco. Madril, Fundamentos
  • Ramírez de la Piscina, Tx. (1995): Gabinetes de Comunicación. Funciones, disfunciones e incidencia, Bartzelona, Bosch

Ikerketa proiektuak (azken 5 urteak)

  • "Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza (HGH)". UPV/EHUk aitortutako taldea (2015-2017).
  • "Albisteen kalitatearen bilakaera Europako erreferentziazko medioetan". Berrikuntza eta Lehiakortasun Ministerioa (2000-2014); UPV/EHU ( 2011-2014).
  • "Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza (HGH)". UPV/EHUk aitortutako taldea (2012-2014).
  • "Espainiako herritarren ahalmen mediatikoaren mailari buruzko ikerketa". Kataluniako Conseil de L´Audiovisual (CAC) eta Espainiako Hezkuntza Ministerioa (2009 -2010).

Beste jarduera eta aitortza batzuk

  • EITBko Administrazio Kontseiluko kidea (2013-2014).
  • Hainbat tesiren zuzendaria. Azkenak: The end of ETA (2007-2011): narratives from the media and from the actors, Imanol Murua Uria, eta Lagunarteko hizkera etbko fikzio seriatuan: euskararen normalizazioaren ispilu? Bikoizketa Euskal Herrian (1982- 2013): sorrera, garapena eta gainbehera, Beatriz Zabalondo Loidi, 2014an defenditu ziren Euskal Herriko Unibertsitatearen Kazetaritza Sailean.
  • Arabako Foru Aldundiko Euskararen Aholku Batzordearen kidea (2007-2011).
  • Ohiko kolaboratzailea hedabide hauetan: Berria egunkaria, Alea astekaria, Radio Vitoria (parte hartzea tertulietan), Euskadi Irratia eta Hala Bedi Irratia.
  • Kanpoko ebaluatzailea honako aldizkari zientifiko hauetan: Javnost-The Public (Ljubljiana-Eslovenia), Uztaro (UEU), RLCS (La Lagunako Unibertsitatea) eta Zer (EHU/UPVren Komunikazio Fakultatea).
  • Epaimahai hauetan parte hartu du: Argia aldizkariaren kazetaritza saria (dekanoa euskarazko prentsan), Elhuyar (kazetaritza zientifikoa), Eibarko Udaleko (Gipuzkoa) Juan San Martin ikerketa beka.
  • Elkarte hauetako kidea: IAMCR International Association for Media Communication Research, AE-IC (Asociación Española de Investigadores en Comunicación) eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU).

Ikertaldea

  • "Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza (HGH)".
  • Taldea: Txema Ramírez de la Piscina Martínez (IP), Alazne Ayestaran Yarza, Beatriz Zabalondo Loidi, Antxoka Agirre Maiora, José Mari Pastor González, Imanol Murua Uria, María Teresa Agirreazaldegi Berriozabal, Ramón Zallo Elguezabal eta Itsaso Manias Muñoz.