IX. Espainiako Unibertsitateetako Kalitate Unitateen Gogoeta eta Eztabaida Jardunaldiak

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/17

Espainiako Unibertsitateetako Kalitate Unitateen Gogoeta eta Eztabaida Jardunaldiak topaleku bat dira, unibertsitate publiko eta pribatuen kalitate gaietako arduradunen (politikoen zein teknikoen) arteko eztabaidarako.

Helburua da esperientziak elkarri adierazi eta proposamen berriak egitea, Espainiako Unibertsitateetan kalitatea sustatu eta etengabe hobetzen laguntzeko.

Jardunaldi horiek, 2010etik egin direnak, bederatzigarren urtea dute, eta oraingoan Zaragozako Unibertsitateak hartuko du antolatzearen ardura. 

Jardunaldi hauek aurrekoen arrakasta izango dutelakoan gaude, eta gure unibertsitateen kalitatea hobetuko dutelakoan, bikaintasun gorenera heltzea baitute helburu handiena.

EGOITZA: Zaragozako Unibertsitatearen Paraninfo eraikina .

Kokapena: Aula Magna. 1. solairua. Basilio Paraíso plaza, 4 - 50005 Zaragoza

DATAK: 2018ko ekainaren 7 eta 8a

 

EGITARAUA

IZENA EMAN