Q-epea jardunaldia XXII. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astean

Lehenengo argitaratze data: 2016/11/15

Q-epea Euskadiko zenbait erakunde publikok osatutako sarea da (administrazioa eta enpresa publikoak), kudeaketan bikaintasuna lortzeko konpromisoa hartu dutenak. Hau da helburua:

• Gure erakundeen kudeaketa hobetzen aurrera egitea, elkarrengandik ikasiz.

• Bikaintasuna sustatzea euskal sektore publikoan.

Urtero antolatzen dugu jardunaldi bat Kudeaketa Aurreratuaren Europar astean eta oso harrera ona izaten du. Iaz 175 pertsona egon ziren eta ekitaldiak 8,2 ko balorazioa izan zuen.

Aurtengo jardunaldian Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta EJIEk Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Eredua ezartzeko bizi izandako esperientzia aurkeztuko dute. Horrez gain, Ereduaren bost elementuen inguruan pratika onak ezagutzeko aukera izango dugu Q-epeako erakundeen eskutik, besteak beste, Gasteizko Udalekoak, IVAPekoak, Osakidetzakoak, Bilboko Udalekoak, Euskalitekoak, Lantikekoak, Visesakoak,UPV/EHU…Hori guztia, ekitaldi arina eta dinamikoa eskainiz, praktika on desberdinak une berean ikusteko aukera emango duena, pertsona bakoitzak interesgarrienak aukera ditzan.

Kalitate eta Ebaluazio Instituzionalerako Zerbitzuak

"Reflexión estratégica: un modelo de Reflexión " eta
"Carta de Servicios: Una visión Global del Modelo de la UPV/EHU  " ekitaldiak aurkezten ditu.

 

Jardunaldia Gasteizko Europa Biltzar Jauregian (Gasteiz hiribidea, 85) izango da. , Azaroaren 18an, 9:15etatik 14:15ak arte izango da. Dohanekoa da, eta, izen-ematea derrigorrezkoa da.

 

Hemen Egitaratua osoaren informazioa ikus daiteke.

Bisita gaitzazu www.qepea.net   edo eman zure izena hemen!