Administrazio Publikoetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko VII.Biltzarra

Lehenengo argitaratze data: 2018/04/20

“Gizartea eta pertsonak: administrazioa berriz hausnartzeko gakoak"

 

2018ko MAIATZAREN 24an eta 25ean 

UPV/EHU Bizkaia Aretoa
       Abandoibarra, 3
              Bilbo

 

 

Abian da jada Q-epeak bi urtez behin antolatzen duen Administrazio Publikoetako Kudeaketa Aurreratuari buruzko Biltzarra.

Biltzarra erreferentziazko topagunea da Administrazio Publikoaren kudeaketa aurreratuko joera berritzaileenak ezagutu eta horietan sakontzeko.

 

“Gizartea eta Pertsonak: Administrazioa berriz hausnartzeko gakoak” izenburuarekin, aurten gizartea eraldatzeko gakoak aztertu eta horien inguruan hausnarketa egin nahi dugu, eta horretarako, nazioartean entzute handia duten pentsalariak etorriko dira guregana, eta beren ezagutza eta esperientziak partekatuko dituzte adimen kolektiboaz, lidergoaz eta talentuaren kudeaketaz.

 

Ikasteko, lan egiteko eta gogoeta egiteko programa osoa da, hitzaldiak, eztabaidak eta lantegi praktikoak izango dituena, eta horietan parte hartzaileek ziurtagirien bidez aitortuko zaizkien trebetasunak jorratu ahal izango dituzte beren erakundeetan gero aplikatzeko.

 

Parte hartu gure erakundeen kudeaketaren hobekuntzan

                        Eman izena hemen