UPV/EHU ekitaldia XXII. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astean (azaroaren 17an)

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak " Unibertsitate ikastegi bateko ebaluazioa: KAE-AUDIT " ekitaldia aurkezten du.

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/18

Aurreko urteetan legez, Euskalit Fundazioa lankide duela, gure unibertsitatean kudeaketa aurreratuaren ereduko elementuekin bat etorrita egiten den lana sustatzen dihardu UPV/EHUk.

Aurtengoan proiektu pilotu bat aurkeztu nahi diegu unibertsitateko kideei,
azaroaren 17an Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan egingo den ekitaldiari izen eta izana emanen diona:
Unibertsitate ikastegi bateko ebaluazioa: KAE-AUDIT
Evaluación de un Centro Universitario: MGA-AUDIT


Ekitaldian parte hartuko duteneik euskal unibertsitate sistemaren hiru unibertsitateen, Unibasq eta Euskaliten artean egindako proiektu pilotuaren berri jasoko dute, kudeaketa aurreraturako eredua nola AUDIT programa oinarri hartuta, unibertsitate ikastegi baten ebaluazio bateratua helburu.


Prozesuan sortu den dokumentazioa erakutsiko dugu, bai eta KAEren interpretazioa, ebaluazioaren metodologia eta esperientziak parte hartu duten alde guztiei ekarri dien emaitza azaldu ere.
Ekitaldiak nagusiki zuzendaritza taldeak, kalitate batzordeak eta ikastegietan ardura duten titulazio koordinatzaileak ditu helburuko jasotzaile.



Izen-ematea dohanekoa da:

Sorkunde Bilbao
94  601 22 48
sorkunde.bilbao@ehu.eus
 

Egitaraua

09:00 - 09:15

Dokumentazio banaketa.
Bertaratuen kontrola, geroko ziurtagiriak emateko.
 

09:15 - 09:30

Ongi etorri Iñaki Goirizelaia Ordorika Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen esku
 

09:30 -10:00

KAE, zer da? Eta zer dakarkio unibertsitate ikastegi bati?
Fernando Sierra EUSKALITeko zuzendaria.
 

10:00 - 10:30

AUDIT, zer da? Eta zer dakarkio unibertsitate ikastegi bati?
Eva Ferreira UNIBASQ Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziako zuzendaria.
 

10:30 - 11:30

Mandatua, lanaren faseak eta amaierako dokumentuak
Alfonso Davalillo UPV/EHUren Ebaluazio Instituzionalerako Zerbitzuaren zuzendaria.
 

11:30 - 12:00

Etena - Kafea.
 

12:00 - 12:45

Nola prestatzen da unibertsitate ikastegi bat era honetako balioespen baterako.
Esther Domínguez Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa eta José Luis Pizarro ZTF/FCTko Kalitate eta Berrikuntzako dekanordea.
 

12:45 - 13:15

Galderak eta eztabaida.
 

13:15 - 13:45

Ziurtagirien banaketa Docentiaz 2016 programako irakaslerik onenei
Susan Orbe Irakaslana Ebaluatzeko Zerbitzuko zuzendaria
 

13:45

 Ekitaldiaren itxiera Amaya Zarraga Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Gradu eta Berrikuntzaren arloko errektoreordearen esku.