Foto de la facultad

Kimikako Graduaren helburua da ikasleek, ikasketa-plana behin amaituta, kimiko baten lan profesionala burutzeko behar diren ezagutza teoriko eta praktiko guztiak izatea. Horretarako, ikasleei kimika zientzietako eta horiekin lotutako beste zientzia esperimentaletako oinarrizko ezagutzak ematen zaizkie. Arlo horietan ez ezik, arlo zehatzetan ere ikasleek, beren interesen arabera, abilezia profesionalak eskuratu ahal izango dituzte kimika bio-organikoan, ingurumen-kimikan eta material polimerikoen kimikan.