Ebatzita estatu mailako “Lo que el ojo no ve” argazki lehiaketa, taula periodikoaren nazioarteko urteari buruzkoa.

Kimikako Dekanoen Espainiako Konferentziaren osoko bilkurak, 2019ko otsailaren 13an eta 14an egindako bileran, aho batez erabaki zuen “Lo que el ojo no ve" taula periodikoaren nazioarteko urtearekin lotutako argazki-lehiaketa antolatzea.

Epaimahaiak, jasotako argazkien balorazioa egin ondoren (https://decanosquimica.es/noticias/), eta lehiaketaren oinarrien arabera, honako hau ematea erabaki du:

Lehen saria: Madrilgo Unibertsitate Autonomoa / Argazkia: Mundos de Escher


Bigarren saria: Sevillako Unibertsitatea / Argazkia: una mirada a lo invisible


Hirugarren saria: Almeriako Unibertsitatea / Argazkia: Amor en el cable inglés